European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon

22 EDIH elkartu dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean, huben arteko lankidetza sustatzeko eta digitalizazioaren erronka globalei elkarrekin aurre egiteko.
-

Gaur, Europako Berrikuntza Digitaleko Zentroen (EDIH) bigarren bilera nazionala egin da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Zamudio). 22 EDIHetako 60 ordezkari baino gehiago azaldu dira jardunaldi honetara, haien lankidetza-sarea indartzeko, nazioko eta nazioarteko enpresekin lankidetza-esperientziak partekatzeko eta eraldaketa digitala edo teknologia aurreratuen gorakada bezalako erronkei aurre egiteko. Garrantzi handiko ekitaldia izan da hub hauen garapena sustatzeko, eskualdeetan duten presentziak eskaintzen dituen hurbiltasuna eta nazioko eta Europako lankidetzatik sortzen diren baliabideak eta aukerak konbinatzen dutenak.

Bilera SPRIko (BDIHko kordinatzaileak) Trantsizio Estrategikoen saileko Susana Larrearen hitzaldiarekin hasi da, eta bertaratuei ongietorri instituzionala emateaz eta jardunaldiaren ildo nagusiak aurkezteaz arduratu da. Sandra Pérez ACCIÓko 4.0 Industriako arduradunak, Kataluniako Enpresaren Lehiakortasunerako Agentzia, ere hartu du parte. Erakunde horrek EDIHen sare nazionalaren koordinatzaile gisa jarduten du Europako Batzordeari begira, eta bilera honen lehen edizioa hartu zuen 2023an. Gainera, Industria eta Turismo Ministerioaren laguntza izan dute ere, Industria Digitalizatzeko eta Lankidetza Inguruneetako zuzendariorde María Jesús García Martínen agerpenarekin.

Aurkezpen eta sarrera instituzionalen ondoren, EOI Fundazioko Miguel Sánchez Galindok eta Victoria Sánchez Fuentesek Digital Innovation Hubs Laguntza Programaren (PADIH) egungo egoeraren berri eman diete EDIHei. Programa hau Industria eta Turismo Ministerioaren ekimena da, eta ETEen lehiakortasuna hobetzea du helburu, teknologia digitalak ezartzeko aholkularitzaren bidez. PADIH programa 2023ko urtarrilean ireki zitzaien Espainiako enpresa txiki eta ertainei, eta jardunaldi honetan EDIHek nazio-mailan ematen dituzten zerbitzuen eguneratzea egin da. PADIH 2025eko irailera arte luzatuko da, eta Europako Batzordearen Europa Digitala programaren barruan ezartzen da.

Ondoren, David Vidalek Digital Transformation Acceleratoren (DTA) bilakaerari buruzko azken berriak aurkeztu ditu. Europako Batzordeak sustatutako zerbitzu-ekimen horren helburua EDIHen sarea sendotzea eta zabaltzea da, networking, hedapen, lankidetza eta ezagutzaren transferentzia jardueren bidez. DTAren bidez, EDIHen gaitasun digitala handitu nahi da, prestakuntza, orientazio eta aholkularitza-saioen bidez; EDIHek, aldi berean, Europako ekonomiaren eraldaketa digitalean lagundu ahal izan dezaten.

Jardunaldi Honetan, gainera, denbora egon da EDIHen eta beste eragile ekonomiko batzuen arteko lankidetzak eragindako hamar kasu arrakastatsu azaltzeko, hala nola enpresa nazionalak, nazioartekoak edo administrazio publikoak. Espazio honetan, Susana Larreak hartu du hitza BDIHren eta Cyber Surgery Gipuzkoako ETEaren arteko lankidetzaren emaitzak aurkezteko, bizkarrezur-operazioetan laguntzeko gai izango den robot kirurgiko baten garapena. BDIH Konexio programaren bidez, Cyber Surgeryk Vicomtech (Viulib) zentro teknologikoaren errealitate areagotuan oinarritutako software-liburutegia erabiltzeko aukera izan du, teknologia hori bere robot kirurgiko berritzailean txertatzeko asmoarekin.

Jardunaldia ixteko, bi saio paralelo egin dira. Alde batetik, EDIHek Helena Rodrigues Europako Batzordeko Project Officeren balorazioak entzun ahal izan dituzte, DTAren lehen 18 hilabeteko funtzionamenduari eta etorkizuneko jarraipenari buruzkoak. Saio honetan DIH4CATeko Jesus Fernandezek ere parte hartu du, ekimen honen lehen “reporting”-ean izandako esperientzia azaltzeko. Bestalde, “Seal of Excellence” kalifikazioa duten eta, beraz, Digital Europe programaren zuzeneko finantzaketarik jasotzen ez duten hub-ak (BDIHek, adibidez) Susana Larreak moderatutako mahai-inguru batean bildu dira. Hemen hiru gai nagusiren inguruko esperientziak eta ezagutzak trukatzeko aukera izan dute: finantzaketa, proiektuen gauzatzea eta Europako konexioa.

BDIHren aktibo teknologikoen erakustaldia

Hitzaldiak amaitu ondoren, bertaratuek BDIHko ekosistemara eta azpiegituretara hurbiltzeko aukera izan dute, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren (CFAA) instalazioetara bisita pribatua eginez. CFAAk ekoizpen aeronautikoko aplikazioekin lan egiten du, bai eta fabrikazio-teknologia aurreratuetan ezagutza berria sortzeko eta prest jartzeko ere. Gainera, Basque Digital Innovation Hub osatzen duten 33 erakundeetako bat da, eta, beraz, aktibo hauek euskal enpresa txiki eta ertainen eskura jartzen ditu.

BDIHk 265 aktibo teknologiko baino gehiago ditu gaur egun, zazpi nodotan banatuta, eta euskal enpresek BDIH Konexio programaren bidez eskura ditzakete. BDIHren helburu nagusia da enpresek teknologia horiek probatu eta prozesuan zehar laguntza aditua jaso ahal izatea, produktu berritzaileak garatzeko eta beren produkzio-prozesuak hobetzeko.

Lotutako albisteak

Bilbok  ITS  Euskadi  kongresua,  mugikortasunari  buruzko  urteroko  enpresa-topaketa,  hartuko  du  azaroan
2026/10/29 Berrikuntza

Bilbok ITS Euskadi kongresua, mugikortasunari buruzko urteroko enpresa-topaketa, hartuko du azaroan

Mugikortasun adimendunarekin lotutako erronka, aukera eta joera nagusiei buruzko 15 hitzaldi izango dira egitarauan.

Tubacexek  EDFren  kontratu  bat  lortu  du  Frantziako  EPR2  programako  lehen  bi  erreaktoreetarako  osagai  kritiko  forjatuak  hornitzeko
2026/10/29 Berrikuntza

Tubacexek EDFren kontratu bat lortu du Frantziako EPR2 programako lehen bi erreaktoreetarako osagai kritiko forjatuak hornitzeko

Esleitutako kontratuak EDFren EPR2 programa nuklearreko lehen bi erreaktoreen lurrun-sistema nagusirako eta elikadura-uraren sistema nagusirako osagai kritikoak hartzen ditu barne, eta Tubacexek gauzatuko du.

DOK  Summit  2026n,  industria-lehiakortasunerako  teknologia  berrien  kongresuan,  izena  emateko  epea  zabalik  dago
2026/10/15 Berrikuntza

DOK Summit 2026n, industria-lehiakortasunerako teknologia berrien kongresuan, izena emateko epea zabalik dago

Repsol, Google, Amazon Web Services, Iberdrola, AENA, Sacyr, Air Europa, Enagás, Mediapro, Eroski edo Multiverse Computing enpresek hartuko dute parte azaroaren 23 eta 24an Bilbon egingo den ekimenean.

Amaia  Susperregui  industriala,  2026  Joxe  Mari  Korta  sariduna
2026/09/29 Berrikuntza

Amaia Susperregui industriala, 2026 Joxe Mari Korta sariduna

Epaimahaiak, aho batez, Amaia Susperregui industrialari ematea erabaki du Joxe Mari Korta Saria, errotzearekiko duen konpromisoagatik, bikaintasunagatik, enpresa-sarearekiko hurbiltasunagatik, erakundeekiko konpromisoagatik eta Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialari egindako etengabeko ekarpenagatik

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
2026/09/29 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
2026/09/10 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
2026/07/07 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
2026/07/03 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
2026/07/03 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.