Albisteak 29 ekaina, 2023

BEC izango da Europako industria adimendunaren topagunea azaroan

Basque Open Industry jardunaldiak zabaldu ditu jada azaroaren 13 eta 14rako izen-emateak, European SME Week 2023ren barruan kokatuta. SPRI Taldeak bultzatuta, Basque Industry 4.0-ren hurrengo pausoa da, eta eragile publiko, pribatu eta enpresak bilduko ditu.
-

Euskadi izango da azaroan Europako industriaren eta ETEen topagunea. Basque Open Industry topaketa, euskal industria adimendunaren topaketarik handiena, azaroaren 13an eta 14an izango da Bilbao Exhibition Centreen (BEC), eta dagoeneko zabaldu ditu bere izen-emateak. Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna erakutsiko du, Europako punta-puntako eskualdeen artean nabarmentzen baita. Topaketa, Basque Industry 4.0-ren erreleboa, nazioartera zabaldu da aurten, European SME Week 2023ren barruan sartu baita. Horrek lehen mailako beste bi ekitaldi ere barne hartuko ditu. 

Alde batetik, Enterprise Europe Network-en (EEN) urteroko konferentzia egingo da. Euskadi hasieratik da Europako mila ordezkari biltzen dituen erakunde horren partaide. Bestalde, SME Assembly-k Europako enpresa txiki eta ertainak (ETE) bilduko ditu aste horretan bertan, Bilbo egoitza gisa aukeratu duen urtean behingo topaketan. 

Astea Basque Open Industry jardunaldiarekin hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu du SPRI Taldearen bitartez, eta Basque Industry 4.0-ren edizio berritua da. Ekimenak Euskal industria adimendunaren ikuspegi orokorra eta nazioarteko proiekzioa du. 

Profil profesional eta sektore guztientzat da jardunaldia, baita abangoardiako teknologien inguruko talentua erakarri eta garatzeko interesa duten guztientzat ere. Estrategia, iritzi, teknologia eta esperientziak bateratzea du helburu, baita ekoizpen-oinarriko ezagutza teknologikoa duen talentuaren eta manufaktura aurreratuko euskal ekosistemaren inguruko harremanak sustatzea ere.  Horretarako, egitarauak hitzaldiak, mahai-inguruak eta lantegi praktikoak jasoko ditu. 

Edizio berri honek aurreko Basque Industry 4.0-an, 2019an, bildutako arrakastari eutsi nahi dio, 1.880 parte-hartzaile, 130 erakusketari eta ehun hizlari izan zituelarik. Ildo horretatik, aurten, berrikuntza gisa, 15.000 m2-ko erakusketa-gunea izango du eta, bertan, 150 erakusketari baino gehiago egotea espero da; horien artean, startupak, Euskal Zentro Teknologikoen Sareko kideak eta Basque Cybersecurity Center (BCSC), Basque Research & Technology Alliance (BRTA), Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa (BAIC) eta Basque Digital Innovation Hub (BDIH) bezalako erakundeak egongo dira. 

Erakusketak aukera emango du guzti horien nobedadeak hobeto ezagutzeko eta merkataritza-bideak irekitzeko. Besteak beste, erakusketa-eremuak sektoreko teknologien azken joerak erakutsiko ditu prozesu industrialak optimizatzeko, hala nola, errealitate areagotua, big data, zibersegurtasuna eta robotika kolaboratiboa 

Basque Open Industry ekimenak diziplina anitzeko bokazioa du, eta aberastasun-gunea izatea bilatuko du, manufaktura aurreratuko azken joeren eta sektorean sortzen ari diren aplikazioen zuzeneko behatokia. Programan zehar, hainbat gai jorratuko ditu, adibidez: ingurumen-/energia-trantsizioa eta trantsizio teknologiko eta digitala, ekoizpen-industriarako ikuspegi estrategikoa, zibersegurtasun eta digitalizazio jasangarriko irtenbideak, adimen artifizialaren aukerak, eta talentua eta nazioartekotzea. 

Hemen da etorkizuneko industria, zain gaituzu Basque Open Industry-n. Euskal produkzio-sarea indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten finkapena aurkezten duen topaketa. Izen-emateko epea zabalik dago. 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.