Bannerra urria 2023
Albisteak 27 urria, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Emakume Zientzialarien argitan, Hizkuntzen kudeaketa, Enpresarean Foroa eta Cyber Range dira gaur albiste.
-

“Emakume Zientzialarien argitan” solasaldi zikloa berriro abian dela ekarri digu mahai gainera gaurko IndeusBerrik. Azaroaren 9an egingo diren bi jardunaldi ere nabarmenduta daude: alde batetik Praktika onak partekatzeko III.biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian eta bestetik ‘Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan’ Enpresarean Foroaren eskutik Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Amaitzeko, beti bezala, hiztegiko berba berri bat, kasu honetan ingelesez dagoena Cyber Range

Enpresarean foroa

'Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan' Azaroaren 9an Gipuzkoako Parke Teknologikoan Enpresarean Foroaren eskutik.Adimen artifiziala ardatz izango duen solasaldia antolatu du Bai Euskarari elkarteak Enpresarean Foroaren barruan azaroaren 9rako. Gai honen inguruan hainbat ertz izango dituzte mintzagai jardunaldian egingo diren bi solasaldietan, Lehenengoan euskal entitateetan adimen artifizialaren egoera zein den aztertuko dute Ane Iturzaetak, Mikel Artetxek eta Mikel Maizak. Bigarrenean berriz, “Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala” galderari erantzuten saiatuko dira Irati Berasategi eta Josu Bilbao.

Praktika onak_ekitaldia

Zer egiten dute erakundeek hizkuntzen kudeaketan? Praktika onak partekatzeko 3.biltzarra antolatu dute Hizkuntza politikarako sailburuordetzak eta Euskalitek.Datorren azaroaren 9an, goizeko 09:30-11:30 bitartean hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko ekitaldia hartuko du Euskalduna Jauregiak. Hau izango da enpresen praktika onak ezagutzera emateko egingo den hirugarren biltzarra. Lau praktika on aurkeztuko dira: Gipuzkoako Administrazio Publikoaren informatika zerbitzuarena, Elay enpresarena, Eusko Legabiltzarrarena eta Vicomtech zentro teknologikoarena.Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere badago.

Emakume zientzilarien argitan

Abian da berriro “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa.Emakume zientzialariak ezagutzea du helburu egitasmo honek. Izan ere, emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira zientziaren eta teknologiaren historian, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, arlo desberdinetan diharduten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da: Miren Vives Urbieta, Uzuri Albizu Mallea eta Onintze Salazar Perez. Besteak beste, azalduko dute zerk bultzatzen dituen ikertzera, zer galderari erantzun nahi dioten, zerk harritu dituen gehien eta zer zailtasuni egin behar dieten aurre. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak gidatuko ditu solasaldiak.

Hiztegia 9

“CYBER RANGE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zibersegurtasunaren alorrean, ingurune operatibo errealak simulatzeko plataforma birtuala, teknologia, teknika eta taktika berriak esperimentatu, probatu eta baliozkotzeko aukera ematen duena. Profesionalak zibersegurtasunaren eta ziberteknologiaren esparruan trebatzeko erabiltzen da. Industria Berriaren Spri hiztegian aurkituko duzu berba hau eta askoz gehiago.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

Kontratazio  arloan  inoizko  jarduerarik  handienarekin  itxi  du  2025  urtea  Sprilurrek
12/02/2026 Lurzorua

Kontratazio arloan inoizko jarduerarik handienarekin itxi du 2025 urtea Sprilurrek

88 milioi eurotik gorako aurrekontuaren eta 48 lizitazioren kudeaketarekin, kontratazio arloan bere historiako jarduerarik handiena izan zuen iaz Sprilurrek

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.