Adimen Artifiziala
Elkarrizketak 20 Marzo, 2025

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri

Proiektuak SPRIren Adimen Artifizialeko programaren babesa jaso du
-

NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako
Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Languneren
aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko dirulaguntzari eta
SPRIren dirulaguntzari esker.

“Sistema hau oso baliagarria izango da desgaitasun motorrak dituzten haur eta
gaztetxoen ikasketa-prozesuan —dio Igor Leturia Oraiko hizketa-teknologien
arduradunak—; izan ere, euskarazko idazlanak egin ahal izango dituzte, tekleatu
beharrik izan gabe, testua hizketa bidez diktatuta”. Dagoeneko erabat garatuta dagoen
plataformak “euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko
komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak”, azaldu du.

Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak oso baliagarriak dira hezkuntzaren munduan ikasle
guztien inklusibitatea lortzeko bidean. Ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren
sistema eragileek, ofimatika programek edo onlineko zerbitzu gehienek integratuta
dauzkate hizketaren sorkuntzako, itzulpen automatikoko eta hizketaren ezagutza
automatikoko sistemak. Baina horietako gehienak ez dira erabilgarri euskaraz, eta ez
daude haurren ahotsetarako prestatuta.

Hain zuzen ere, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkartearen, Languneren,
helburua da “hizkuntza-teknologiak bizitzako esparru guztietara zabaltzea eta
teknologiaren inklusibitatea lortzea; besteak beste, kontuan hartzen dugu behar
bereziak dituzten haurrek teknologia erabiltzeko zer zailtasun dituzten”, azaldu du
Lohitzune Txarola Languneko zuzendariak. Hortik abiatuta, Orairekin elkarlanean
ezarri ziren AskHezi proiektuaren oinarriak duela hiru urte.

Euskarazko hizketa testu bihurtzeko Oraik orain arte garatutako tresnak haurren
ahotsetara egokitzeko eta eredu neuronalak entrenatzeko, Euskal Herri osoko zenbait
ikastola eta eskola publikotako 479 ikasleren ahotsak grabatu dira: 70.000 grabaketatik
gora egin dira.

Hurrengo erronka: sistema martxan jartzea

Proiektuaren sustatzaileak pozik daude lortutako emaitzarekin: “Oso interesgarria eta
polita izan da prozesua. Hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren aplikazio oso
baliagarria da hau, dibertsitate funtzionala duten haurrei euskaraz ikas dezaten
laguntzeko tresna bat sortu baitugu”. Baina tresna erabiltzaileengana iristeko azken
urratsa falta da.

“Plataforma garatuta dago, baina ez da ordenagailuan instalatuta soilik dabilen zerbait.
Hizketa-teknologietako eta adimen artifizialeko tresna hauek sare neuronaletan
oinarritzen dira eta sare neuronal horiek ordenagailu ahaltsuak behar izaten dituzte —
azaldu du Oraiko ikertzaileak—. Plataforma bera hainbat haur edo gaztek erabili behar
badute aldi berean, horrek azpiegitura bat eskatzen du, zerbitzariak behar dira
horretarako. Eskalagarritasuna da gure erronka handiena orain”.

Behar bereziak dituzten umeen gurasoek eskatuta jarri zen AskHezi proiektua martxan,
eta itxaropentsu daude tresna berriarekin: “Ikasketa-prozesu bat beharko dute gure
seme-alabek tresna nola erabili, komandoak ikasi eta sistema probatzeko. Baina oso
aukera ona zabaltzen zaigu euskarazko ikasketa-prozesuan aurrera egiteko”, dio
Gabriel Martiarenak (proiektuaren bultzatzaile izan den gurasoetako bat).

AskHeziren sustatzaileek (Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta
Sortzen Elkarteak) balio handia ematen diote proiektua aurrera ateratzeko izan duten
lankidetzari: “Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetako sare publikoko eta
ikastoletako hainbat ikastetxek bultzatuta lankidetzan aritu gara behar berezi bat
daukaten haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzeko lanean”.

Proiektuaren sustatzaileek, halaber, garrantzi handia ematen diete euskarazko
diktaketa-sistema hau garatu ahal izateko jaso diren dirulaguntzei: Euroeskualdearen
Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa programak bi urtez lagundu du proiektua, eta
Eusko Jaurlaritzak ere diruz lagundu du SPRIren Adimen Artifizial Aplikatua deialdiaren
bidez.

Lotutako albisteak

Adimen  artifiziala  ikuskapen-prozesuak  bizkortu  eta  automatizatzeko:  Gisteken  proposamen  teknologikoa

Adimen artifiziala ikuskapen-prozesuak bizkortu eta automatizatzeko: Gisteken proposamen teknologikoa

Euskal enpresak bere bezero-zorroko eraginkortasun operatiboa eta datuen kudeaketa hobetzen dituzten plataformak garatzen ditu.

Asimob:  “Adimen  artifizialari  esker,  azpiegituren  mantentze-lanak  eta  bide-segurtasuna  hobetu  ditzakegu”

Asimob: “Adimen artifizialari esker, azpiegituren mantentze-lanak eta bide-segurtasuna hobetu ditzakegu”

Enpresa teknologikoak Errepideen Ikuskatzaile Autonomo bat garatzen du, datuen ikusmen artifizialean eta analitikoan oinarritua, kale eta errepideetako aktiboen eta akatsen detekzioa automatizatzen duena, administrazio publikoek azpiegituren kudeaketa errazago egin dezaten.

Kevo  Technologies-ek  adimen  artifizial  erabilgarri  eta  operatibo  baten  alde  egiten  du

Kevo Technologies-ek adimen artifizial erabilgarri eta operatibo baten alde egiten du

Euskal enpresak adimen artifizialeko soluzioak garatzen ditu, arreta eta kudeaketa lan errealak automatizatzeko, ikuspegi praktiko batekin eta enpresek erabiltzen dituzten sistemetara egokituta.

Draxton  Atxondok  aurrerapausoak  eman  ditu  instalazioaren  modernizazioan  eta  bere  industria-gaitasunen  errefortzuan
11/02/2026 Berrikuntza

Draxton Atxondok aurrerapausoak eman ditu instalazioaren modernizazioan eta bere industria-gaitasunen errefortzuan

Marta Ratonek zuzentzen duen fabrikak industriako inbertsioan, efizientzia operatiboan eta talentuaren garapenean jartzen du arreta epe ertaineko estrategiaren ardatz gisa

HUPIk  adimen  artifiziala  enpresa-erabakiak  hartzera  hurbiltzen  du

HUPIk adimen artifiziala enpresa-erabakiak hartzera hurbiltzen du

Egoitza Donostian eta Bidarten duen teknologia-konpainiak industriari, energiari eta garraioari aplikatutako adimen lehiakorreko irtenbideak garatzen ditu, ikuspegi praktiko eta pertsonetan oinarrituta.

Data-ka  benetako  prozesuei  aplikatutako  adimen  artifizialaren  bidezko  eraldaketa  adimentsuan  zentratzen  da

Data-ka benetako prozesuei aplikatutako adimen artifizialaren bidezko eraldaketa adimentsuan zentratzen da

Donostiako enpresak, SPRI Taldearen BIND 2025 programan parte hartu duenak, analisia, diseinu estrategikoa eta adimen artifiziala uztartzen ditu hizkuntza, datuak eta prozesuak soluzio teknologiko bihurtzeko.

Wakke  IT-k  datuak  enpresentzako  balio  bihurtzen  ditu

Wakke IT-k datuak enpresentzako balio bihurtzen ditu

Behagarritasunean, monitorizazioan, adimen artifizialean, automatizazioan eta aktiboen kudeaketan dituen soluzioek erabaki bizkorragoak eta eraginkorragoak hartzen laguntzen dute.

Universal  Omics:  “Gaixotasun  metabolikoak  ikertu  eta  tratatzeko  AA  erabiltzeko  unea  da”

Universal Omics: “Gaixotasun metabolikoak ikertu eta tratatzeko AA erabiltzeko unea da”

Matxalen Uriartek, bioteknologia konputazionalean espezializatutako enpresaren sortzaileak eta CEOak, datu biomedikoen analisi aurreratuak farmakoen benetako eraginkortasuna aurreikusteko eta albo-ondorioak aurreikusteko aukera ematen duela zehazten du.

ZeniaLabs  automatizazio  adimendunean  zentratzen  da,  motor  industrial  gisa

ZeniaLabs automatizazio adimendunean zentratzen da, motor industrial gisa

Haren garapenen helburua da autonomia eta eraginkortasuna ematea sektore estrategikoei, hala nola mugikortasunari, robotikari eta espazioari.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.