Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 urria, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du hedapen-plana burutzeko

2021ean VIVEbiotech-ek bektore lentiviralak ekoiztu ahal izango ditu ehunka gaixok parte hartuko duten entsegu kliniko aurreratuetarako

 

VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkultza egin du bere plan estrategikoa finantzatzeko. Horrek hiru laborategi zuri berriren eraikuntza eta ekoizpen-ahalmena nabarmen biderkatuko duten ekipamendu berriak gehitzea ahalbidetuko du. Orduan, VIVEbiotech-ek 600 metro karratuko laborategi zuria izango du 8 nanobioreaktoreekin eta gaitasun handiko bi bioreaktoreekin.

 

Hazkunde horri esker, 2021ean VIVEbiotech-ek bektore lentiviralak ekoiztu ahal izango ditu ehunka gaixok parte hartuko duten entsegu kliniko aurreratuetarako, baita lentivirusak erabiliko dituen gene-terapiako produktu komertzialetarako ere. Gene-terapiaren merkatua asko ari da hazten, eta VIVEbiotech-ek azpiegitura berriekin errealitate honi erantzuteko gaitasuna izango du.

 

Konpainiarengatik eta bere etorkizunarengatik apustu egiten duten VIVEbiotech-en bazkide pribatuek onetsi dute hedapena, eta Easo Ventures eta Inveready akziodun berriek parte hartu dute; Inveready bioteknologian esperientzia handia duen arrisku kapitaleko funtsa da.

 

Egun VIVEbiotech 16 gene-terapiako proiektuetarako bektore lentiviralak ekoizten ari da, horietako 6 CAR-Tak direlarik. Bezeroak Europako herrialdeetako, Estatu Batuetako, Israelgo eta Australiako enpresak dira.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak