Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 iraila, 2023 Berrikuntza

Ventanas Aramburu, ‘exteriorismoan’ adituak metal-arotzeriaren bidez

Gipuzkoako enpresak etxerako soluzioak eskaintzen ditu, fatxadetan eta kanpoaldean jarduten. Eguzki-argiz kargatzen den bateria batekin funtzionatzen duten kanpoko pertsianak fabrikatzen ditu eta sakelako telefonotik maneiatzen diren pertsianak domotizatzeko prozesuan dago.

“Interiorismo izeneko sektore bat dagoen bezala, gureari ‘exteriorismo’ deitu diezaiokegu”, dio Iker Aramburu Ventanas Aramburuko kudeatzaileak. Gipuzkoako enpresak etxerako soluzioak eskaintzen ditu, fatxadak eta kanpoko osagaiak lantzen, besteak beste. “Leihoak, ateak, terraza-itxiturak, kontraleihoak, barandak, eguzki-oihalak, ate hutsak, hesiak…”.  

Enpresa irundarrak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du etxerako kanpoko dekorazioko elementu horiek fabrikatzen, saltzen eta instalatzen, mota guztietako arotzeria metalikoarekin. “Leiho metalikoak gure produktu garrantzitsuena dira, eta, berrikuntza gisa, eguzki-argiz kargatzen den bateriarekin funtzionatzen duten kanpoko pertsianak nabarmenduko nituzke”, azaldu du konpainiako ordezkariak.  

Ekoizten dituen produktuek hainbat abantaila eskaintzen dituzte, hala nola “produktu gehienetan isolamendu termiko eta akustikoa, eta etxebizitzaren kanpoaldearen hobekuntza estetikoa”. Gainera, etengabeko bilakaeran dago enpresa, soluzio berritzaileak garatzen; adibidez, “sakelako telefonotik erabiltzeko pertsianak domotizatzeko lantzen ari garen garapen-prozesua”. Alde horretatik, Irungo enpresak “berritzailea izatea eta gure lanetan diseinu- eta fabrikazio-programa informatikoetan hobekuntza tekniko eta teknologikoak aplikatzea” du helburu.  

Nazioarteko Marketin Digitaleko Plana

Merkatu nagusiak Espainiako eta Frantziako merkatuak diren arren, 2020an euskal enpresak Nazioarteko Marketin Digitaleko Plana jarri zuen martxan, kanpoko merkatuetan online duen posizionamendua hobetzeko. “Denboraldi honetan emaitza positiboak lortu ditugu. Marketin digitaleko kanpainen jarraipen erregularra egiten dugu, eta bihurketak nahiz bisitak nabarmen handitu dira”, dio Iker Aramburuk. 

Gaur egun, 22 langile ditu Ventanas Aramburuk, eta 1,7 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

20 iraila, 2023 Berrikuntza
Plastikozko pieza jasangarriak fabrikatzeko berrikuntzaren aldeko apustua egin du Viplastica enpresak
Irakurri gehiago
18 iraila, 2023 Berrikuntza
IDK-k kontrol telematikoko txartel elektroniko bat fabrikatu du aerosorgailuen mantentze prebentiboan erabiltzeko
Irakurri gehiago
7 iraila, 2023 Berrikuntza
Ormola, injekziorako moldeak fabrikatzeko etengabeko berrikuntza
Irakurri gehiago
4 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Belmekek berrikuntzaren aldeko apustua egin du doitasunezko mekanizazioen arloan
Irakurri gehiago
1 iraila, 2023 Berrikuntza
Herrería Zaldigainek dekorazio-holtzak fabrikatzen ditu hormak eraiki nahi ez dituzten etxebizitzetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak