Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 ekaina, 2022 Berrikuntza Ris3 Euskadi

Vanguard Initiative sareak berrikuntza-politikei buruzko konferentzia bat antolatu du Bruselan eta SPRIk ere parte hartu konferentzia horretan

Cristina Oyón ha participado en el panel que comentaba las intervenciones de la Comisión Europea.

“Europako berrikuntza-politika anbiziotsu bat taxutuz trantsizio berde eta digital bikoitza azkartzeko” lelopean, Vanguard Initiative Europako eskualdeen sareak -Eusko Jaurlaritza sareko kide da sortu zenetik- berrikuntza-politikei buruzko urteroko konferentzia egin du Bruselan ekainaren 14an, eta bertan izan dira Europako Batzordeko eskualde- eta berrikuntza-politiken arduradunak.

Ekitaldian izan da baita ere Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria, zeinak Europako Batzordearen esku-hartzeei buruzko solasaldian parte hartu baitu Muriel Attané (Teknologi Zentroen Europako Elkarteko zuzendari exekutiboa) eta Zeljo Pazin (“Factories of the Future”, EFFRA, Europako Ikerketa Elkarteko zuzendari exekutiboa) adituekin batera.

Konferentzian zehar aurkeztu da energian intentsiboak diren Europako enpresen deskarbonizaziorako ibilbide-orri teknologikoa, enpresa horien jarduerak sortzen baitu Europako berotegi efektuko gas emisioen % 17. Oyónek esan bezala, ibilbide-orri hau, Batzordeak joan den apirilean argitaratu zuena, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” garatzen ari den analisiaren barruan kokatzen da, eta analisi horren helburua da energian intentsiboak diren euskal enpresen trantsizio energetikoa bultzatzea, energia arloko euskal ekosistemaren garapen teknologikorako aukera-iturri gisa.

Konferentzian eztabaidagai hartu da eskualdeek Europako berrikuntza-politiken ezarpenean duten garrantzia, bai eta politika horiek ETEei hurbiltzeko betetzen duten eginkizuna, eta bereziki nabarmendu da eskualde arteko lankidetza beharrezkoa dela hurbilketa hori eraginkortasunez egiteko.

Lotutako albisteak

29 maiatza, 2023 Berrikuntza
Berrikuntzarako laguntzak: Innobideak Innokonexio programak 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen dizkizu enpresen produktuetan, zerbitzuetan eta prozesuetan berrikuntza proiektuak aurrera eramateko
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Altuna, kimaketarako eta lorategietarako tresnen Euskadiko fabrikatzaile bakarra
Irakurri gehiago
22 maiatza, 2023 Berrikuntza
Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketak 100.000 euro banatuko ditu proiektu teknologiko jasangarriak martxan jartzeko beketan
Irakurri gehiago
22 maiatza, 2023 Berrikuntza
Obeki offshore sektorean sartu da, errota eolikoak instalatzeko garabientzako motorrak fabrikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
19 maiatza, 2023 Berrikuntza
Lanit Taldea, datuen analisian espezialista, enpresen jarduera errazteko helburuarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak