Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2022 Berrikuntza

SPRIk gidatzen du enpresetan genero berdintasuna bultzatuz industria-lehiakortasuna handitzea helburu duen nazioarteko aditu talde aitzindaria

2022an “Women in Manufacturing” nazioarteko aditu taldeak berriro ekin dio lanari ildo berri batekin  
Cristina Oyón.

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek gidatzen duen Aditu Taldeak jarraipena eman dio World Manufacturing Foundation-ek 2020an hasitako lanari, emakumeek industrian duten egoera aztertzeko eta genero desberdintasunak berrorekatzeko. Hala, aste honetan egin da 2022ko lehen lan-saioa, non parte hartu duten Europako, AEBetako eta Kanadako industria, akademia zein nazioarteko organismoetako ordezkariek.

2022ko edizio berri honek abiapuntutzat du aurreko edizioetako ondorio eta mezu  hau: “Genero berdintasuna dagoeneko ez da giza eskubide kontu bat bakarrik, baizik eta premia bat lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko”. Zehazki, bat etorriz negozioetan genero-perspektiba txertatzearen eta enpresen lehiakortasuna handitzearen arteko erlazioa frogatzen duten nazioarteko azterlanekin, SPRIk metodologia bat jarri du martxan tesi hori Euskadiko industria-enpresetan probatzeko, eta inkesta bat egin die industria arloko 2.500dik gora euskal enpresari eta industriarekin erlazionatutako zerbitzuak ematen dituztenei.

Aditu Taldearen lehen lan-saioan metodologia hori osatu eta baliozkotu dute, eta atea ireki dute etorkizunean azterlana zabaldu eta aberasteko beste eskualde industrial batzuetako esperientziekin. Analisiaren ondorioak eta gomendioak World Manufacturing Forum ekimenaren hurrengo mundu mailako topaketan aurkeztuko dira, azaroaren 25 eta 26an, Italian.

World Manufacturing Forum plataforma ireki bat da eta helburutzat dauka kultura industriala hobetu eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko tresna bezala. WMF erakundeak berrikuntza eta garapena sustatzen du manufaktura sektorean, oinarrizko helburutzat harturik nazio guztien lehiakortasuna hobetzea manufaktura sektorean funtsezkoak diren eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetzaren bitartez.

Lotutako albisteak

23 Marzo, 2023 Berrikuntza
SPRIk “Euskal Politika Industriala” plataforma aurkeztu du ADR Foroan esperientzia berritzaile eta jardunbide egoki gisa
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2023 Berrikuntza
SPRIk argi azpimarratu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2023 Berrikuntza
SPRI NBE Emakumeak-en genero berdintasunaren aldeko saioetan
Irakurri gehiago
13 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Grupo Regui bere jardueraren dibertsifikazioari esker hazi egin da
Irakurri gehiago
8 Marzo, 2023 Berrikuntza
SPRI NBE Emakumeak-en genero berdintasunaren aldeko ekimen paraleloetan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak