Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2022 Berrikuntza

SPRI Taldeak “Emakumeak Industrian” webinarra antolatu du EFFRA (The European Factories of the Future Research Association) elkartearekin batera

Webinar horrek azpimarratu du garrantzitsua dela emakumeen presentzia Europarentzat munta handikoa den Industria sektorean, eta ez soilik genero kontuengatik, baizik eta baita ere lehiakortasuna bermatzeko eta ekonomia suspertzeko.
Cristina Oyon.

Emakumeek industrian dituzten erronka eta aukerak aztertzeko asmoz, SPRI Taldeak eta EFFRA elkarteak arlo desberdinetako pertsonaia ezagun batzuk bildu dituzte webinar honetan, gai hau landu dezaten euren esperientziatik abiatuta.

Hala, Giulia Artibani eta Željko Pazin-ek (EFFRAko Komunikazio zuzendaria eta Zuzendari nagusia), eta Cristina Oyónek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria) eginiko sarreraren ondoren, entzuleek hurbiletik ezagutu dute Europako erakundeek gaiaz duten ikuspegia, Peter Droell (DG RTD), Ulla Engelmann (DG GROW) eta Giulia Marzetti-ren (DG DG RTD) eskutik.

Johan Stahre-k (Chalmers-eko Teknologia Unibertsitatea) hizpide hartu ditu emakumeek industria sektorea hobetzeko dakartzaten aukerak, eta horren ostean, Alina Sorgner (John Cabot University), Ane Irazustabarrena (Tecnalia) eta Rosanna Fornasiero (CNR) Rhonda Barnet-ek (AVIT Manufacturing) moderatutako mahai-ingurura batu dira aztertzeko zein erronka, aukera eta oztopo dauden emakumeen  sarbidea, garapena eta lidergoa bermatzeko industrian.

Marco Taisch-ek (Polimi) eman dio amaiera webinarrari, eta azpimarratu du saio honetan partekatu diren datuak oso baliotsuak direla eta garrantzitsua dela hemen landu diren ideiak zabaltzen jarraitzea, emakumeen industriarako sarbidea azkartzeko eta industrian duten egoera hobetzeko.

Behin eta berriz errepikatu den mezuetako bat izan da emakumeen presentzia beharrezkoa dela enpresen eta ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko, horixe baita duela ia bi urte World Manufacturing Forum-ek sortutako eta hainbat herrialdetako 25etik gora adituk osatutako “Women in Manufacturing” aditu-taldeak iritsitako ondorio nagusietako bat.  Cristina Oyón da aditu-talde horretako buru. Aditu-talde horretan sortutako eztabaiden emaitza gisa ikusi da enpresetan emakume gehiago izatea lagungarria dela emaitzak hobetzeko, produktibitate-maila handitzeko, erabaki hobeak hartzeko, berrikuntzarako, sormenerako eta eraginkortasunerako. Funtsean, Genero Berdintasunaren Europako Erakundearen arabera, enpresetan genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko luke Europako per capita BPGda % 6,1etik % 9,6ra bitartean handitzea 2050erako.

“Argi dago genero berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta premia bat lehiakortasuna bermatzeko”, adierazi du Cristinak. Horrez gain, esan du aditu-taldeak hiru ildo nagusi identifikatu dituela ildo horretan aurrera egiteko:

  1. Datuak eta argitalpenak. Industria-jarduerari buruzko datuak generoaren arabera sailkatuta eskura daitezen normalizatzea, emakumeak Industrian duen eboluzioaren jarraipena egin ahal izateko.
  2. Industria erakargarri egitea emakumeentzat. Erakutsi Industria teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako jarduera ekonomiko bat dela, balioa sortzen duena ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan.
  3. Emakumezko erreferenteak izatea. Ikusgarritasuna eman emakumeek industrian duten parte-hartzeari, bokazio industriala inspiratu eta piztuko duten emakumezko erreferenteak izateko emakume gazteen artean.

Ideia horiek, hainbat jarduera konkretutan zehaztuko direnak,  aditu-taldearen barruan jorratuko dira. Datozen hilabeteetan, talde horrek  bere ahalegin guztiak bideratuko ditu helburu honetara: gobernu, nazioarteko organismo, industria eta industria elkarte, unibertsitate eta ikastetxeek konpromisoa har dezatela identifikatutako jarduerak garatzeko.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak