Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 ekaina, 2021
SPRI Taldeak Berrikuntzako doako aholkularitza babesten du Hazinnova programaren bidez.

Programa hau eskuragarri egongo da ekainaren 11tik aurrera, 2,4 milioiko aurrekontua du, eta 2019tik hona aukera eman die 353 enpresari 410 proiektu abiarazteko.

Industria arloko enpresek eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek berriro eskuratu ahal izango dute SPRI Taldeak Hazinnova programaren bidez eskaintzen duen doako aholkularitza zerbitzua, zeinaren helburua baita berrikuntza bultzatzea lana antolatzeko modu berrietan eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. Programa hau eskuragarri egongo da ekainaren 11tik aurrera, 2,4 milioiko aurrekontua du, eta 2019tik hona aukera eman die 353 enpresari 410 proiektu abiarazteko.

Hala, Hazinnovaren bitartez, SPRIk doako aholkularitza zerbitzu bat jarri du euskal enpresen eskura. Zerbitzu horri esker enpresek berrikuntza esanguratsuak lor ditzakete negozioaren arlo guztietan, iraupen labur eta inpaktu handiko proiektuak eginez.

Hiru hilabete baino gutxiago irauten duen prozesu bat da, zeinetan parte-hartzaileek hainbat ekintza gauzatzen baitituzte, besteak beste beren errentagarritasuna hobeto kontrolatzeko, prozesuen eraginkortasuna hobetzeko, gastuak edo entrega-epeak murrizteko, lantaldeak motibatzeko, merkatu-kuota handitzeko eta bezero berriengana iristeko edo produktu berritzaileak garatzeko.

Prozesuan zehar -zeina bereziki diseinatu baita enpresak karga administratiborik izan ez dezan- onuradunak doan izango du hurbileko agente baten laguntza (Hazinnova agente bat) bere premiak zehazteko, eta baita ere aholkularitza-enpresa bat proiektuak modu sinple, arin eta indibidualizatuan ezartzeko.

Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie 10 langile edo gehiagoko plantillak dituzten enpresei, baldin egoitza soziala edo lan-zentro bat EAEn badute eta jarduera industrial bat garatzen badute edo industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte.

Zerbitzua zabalik egongo da abenduaren 2ra arte, eta eskaerak programari atxikitako hurbileko agenteen bidez (garapen agentziak, klusterrak eta enpresa-elkarteak) egin beharko dira.

Berrikuntza 14 iraila, 2021
Enrique Solano: “Quanvia etorkizuna garai honetara ekartzeko jaio da”

Konputazio kuantikoa urrats nabarmenak ematen ari da datozen urteetan egunero erabiliko den...Leer más

Berrikuntza 26 uztaila, 2021
Ludus: “Langileen prestakuntza demokratizatu nahi dugu errealitate birtualaren bidez”

Errealitate birtuala Industria 4.0 gaitzen duen teknologia da. Bere jatorria duela 70 urte baino...Leer más

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?