Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 iraila, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SPRI Taldea eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentzia Euskadiko eskualdeetan barrena ibiliko dira, ETE txikienei berrikuntza helarazteko    

Hazinnova programaren eragileek irailaren 19an aurkezpen sorta bat abiatuko dute hiru lurralde historikoetan enpresa txikiak akuilatzeko esku har dezaten hiru hilabetean neurgarriak diren emaitzak eskaintzen dituen doako ekimen horretan
Leire Bilbao, Arantxa Tapia sailburua eta Álex Arriola, prentsa aurrekoan uztailan.

Hazinnova programaren eragileek irailaren 19an aurkezpen sorta bat abiatuko dute hiru lurralde historikoetan enpresa txikiak akuilatzeko esku har dezaten hiru hilabetean neurgarriak diren emaitzak eskaintzen dituen doako ekimen horretan

Aurreikusten da Hazinnova 2.400 enpresatara helduko dela; horiei  aukera emango zaie arlo ezberdinetan hobetzeko ekintzak martxan jartzeko aholkularitza espezializatua izan dezaten; enpresa bakoitzak bi mikro-proiektu burutu ahalko ditu ekonomia eta finantza kudeaketan, ekoizpenean, logistikan, barne prozesuetan, pertsona zein bezeroekin harremanetan eta merkatu berrien bilaketan hobetu aldera

SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak bidaiari ekingo diote enpresa txikienei erakusteko euren eguneroko jardunaren alor ezberdinetan berrikuntza ezartzeak beren lehiakortasuna areagotu dezakeela. Hori da, hain zuzen, Hazinnovaren helburua. Programa hori bereziki zuzendua dago aurrez berrikuntza-jardueratan aritu ez diren eta 6-99 langile dituzten ETEi. Hazinnova irailaren 19tik azaroaren 14ra bitartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren ekitaldietan aurkeztuko da eta aurkezpen horietan enpresa txikietako arduradunei dei egingo zaie hiru hilabetean euren lan egiteko modua eraldatuko duen doako programa horretan parte har dezaten.

 

Hazinnova programak aholkularitza zerbitzu espezializatua jarriko du ETEen esku; aholkularitza zerbitzuak enpresa bakoitzaren egoera banan-banan aztertu, lana antolatzeko edo produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak ezartzeko estrategia-ildoak finkatu eta horretarako beharrezkoa den izapide administratibo oro burutuko du dohainik. Hau da, Hazinnovan esku hartzen duen enpresak hiru hilabeteren buruan emaitzak izatea ahalbidetuko dioten neurri zehatzak, hartu ahal izango ditu, bere beharrei egokitutakoak, betiere.

 

Hazinnova programan parte hartzeko interesa duten enpresek jada SPRI Taldearen spri.eus webgunearen bidez eska dezakete zerbitzu hori. Baina egitasmoa ahalik eta ETE gehinetara irits dadin, programaren arduradunak erkidegoko eskualdeetan barrena abiatuko dira hainbat aurkezpen-ekitalditan enpresetara hurbildu eta euren zalantzak zuzenean argitu asmoz.

 

Aurkezpen horietako bakoitzean, Hazinnova programaren nondik norakoa ezagutzeko aukera izateaz gain, eskualdean bertan berrikuntza bultzatzeko neurriak hartu eta, horiei esker, honezkero merkatuan euren posizionatzea hobetzea lortu duten enpresen esperientzia gertutik ezagutu ahalko dute bertaratzen direnek.

 

Lehenbiziko aurkezpena irailaren 19 ostegunean izango da Durangaldean eta azkena, berriz, azaroaren 14an Arabako Errioxan. Bi aurkezpen horietaz gain, baieztatuta daude honako hauek: urriaren 1ean Tolosaldean; urriaren 3an Donostialdean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia); urriaren 9an Urola-Kostan; urriaren 18an  Bilbo Handian eta Debabarrenan; urriaren 24an Bilboaldean (Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu); eta urriaren 30ean Arabako Lautadan eta Bilbon. Aurkezpen horietako bakoitzaren xehetasunak eta gerora gehi daitezkeen ekitaldien xehetasunak Hazinnova-ren webgunean argitaratuko dira.

 

Aurkezpen horietan, Hazinnovako Eusko Jaurlaritzako, SPRI eta Innobasqueko arduradunekin batera ariko dira programa horretarako espreski sortutako sareko tokian tokiko eragileak; horien artean daude Araba eta Bilboko Merkataritza Ganberak; Energia, Aeronautika, Elikadura, Mugikortasun eta Logistika, Galdaragintza, Eraikuntza, Ingurumen eta IKT eta Teknologia sektoreetako klusterrak; ASLE lan sozietateen elkartea, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza, Durangaldeko enpresa-elkartea, Azaro fundazioa eta baita hiru lurraldeetako eskualdetako hogei bat garapen agentzia ere.

 

2,5 milioi euroz hornitutako ekimen honen bidez, SPRI Taldeak eta Innobasquek aurreikusten dute ekoizpen eta kudeaketa teknologia berriak 2.400 ETEri hurbiltzea. Enpresa bakoitzak urtebetean gehienez bi mikro-proiektu garatzeko aukera izango du ekonomia eta finantza kudeaketa, ekoizpena, logistika, barne prozesuak, pertsona zein bezeroekin harremanak eta merkatu berrien bilaketa bezalako arloetan; bere jarduera babesteko marka eta erregistroei dagokienez, aldiz, behar adina proiektu burutu ahalko dituzte.

Hazinnova programaren aurkezpenen egitaraua:

  • Durangaldea, irailaren 19a
  • Tolosaldea, urriaren 1a
  • Donostialdea (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), urriaren 3a
  • Urola-Kosta, urriaren 9a
  • Bilbo Handia (Barakaldo), urriaren 18a
  • Debabarrena, urriaren 18a
  • Bilboaldea (Loiu, Sondika, Derio Zamudio, Lezama eta Larrabetzu), urriaren 24a
  • Arabako Lautada, urriaren 30a
  • Bilbo, urriaren 30a
  • Arabako Errioxa, azaroaren 14a

 

Hauxe da Hazinnova zerbitzuak euskal ETEei eskaintzen diena:

  • Aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu
  • Hazinnova agente bat prozesu osoan zehar
  • Karga administratibo oso txikia
  • Emaitzak hiru hilabetean

 

Hazinnova zerbitzuak laguntza emango die euskal ETEei honako hauetarako:

  • Enpresen errentagarritasuna kontrolatzeko
  • Prozesuen eraginkortasuna hobetzeko
  • Emate gastuak eta epeak murrizteko
  • Erakundeko langileak motibatzeko
  • Merkatu-kuota handitzeko
  • Bezero-segmentu berrietara iristeko
  • Marka eta diseinu industrialak babesteko

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak