Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 6 Marzo, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SDA Factory-k Ufesa plantxa mitikoa berreskuratu du

Arabako konpainiak berreskuratu egin du euskal diseinu industrialaren ikurra, orain askoz lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa

Arabako konpainiak berreskuratu egin du euskal diseinu industrialaren ikurra, orain askoz lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa

Iragana beti itzultzen da. Bestela, galdetu SDA Factory konpainia arabarrari, hamar urtez desagertua egon ondoren, berriro hasi baita ekoizten Ufesa plantxa mitikoa, euskal diseinu industrialaren ikurra. Argi-itzalez betetako hamarkada honetan, sarritan ziurgabetasunak markatu du enpresako eguneroko jarduera. Baina orain, konpainiaren jabe den B&B Trends taldearen barruan daudelarik, indarrak batu dituzte beren negozio-eredua berritzeko eta etxetresna elektriko txikietara bideratutako produktu eraginkor eta jasangarriagoz osatutako gama berri bat sortzen hasteko.

 

Testuinguru horretan eta I+G-ko zentro eredugarri baten gidaritzapean, 200 pertsona inguru enplegatzen ditu. Berriki, Basque Ecodesign Meeting kongresuan aurkeztu zituen bere garapen abangoardistenak, non antolakundeko arduradun Iñaki Castresanak konpainiaren aurrerapen guztien berri eman baitzuen.

 

Ufesa mitikoaz ari gara…

Hori da, erreferentziazko plantxa izan da jende askorentzat, baina ia inork ez zekien hementxe fabrikatzen zela, Gasteizen. Eta esan genezake hori dela “larriena”. 40 urte baino gehiagoz, oso ezagunak diren plantxa bikainak ekoitzi ditugu Euskadin, I+G-ko zentro indartsu baten laguntzarekin. Eta lan horri eutsi behar diogu.

 

Zergatik berreskuratu duzue orain produktu mitiko hura?

 

Oso proiektu garrantzitsu bat dugulako Gasteizen, helburu duena izan ginenaren funtsa berreskuratzea. Azken hamarkadetan, BOSCH, Siemens, AEG edo Philips marken plantxa guztiak fabrikatzen aritu gara BSH talde alemanarentzat, baina gaur egun emantzipatuta gaude, eta independenteak gara berriz izateko lehen izan ginena.

 

Nola lortu nahi duzue hori?

 

Oso malgu eta eraginkor izanaz, oso ona zen produktu bat garatzen jarraituz eta merkatuari behar duena eskainiz. Abantaila handi bat daukagu: alegia, gure Berrikuntza eta Garapen zentroa, SDAren bihotza. Gaur egun, gure lantaldeko hamabost pertsonak lan egiten dute zentro horretan, eta azkenaldian ehun patente inguru lortu dugu. Sekulakoa da hori. Plantxa bakoitzaren barruan teknologia eta espezializazio mundu bat dago, guztiz beharrezkoa dena produktua ona izango bada, eta horixe da gure I+G-ko zentroaren lana.

 

Nola izan zarete gai duela urte batzuk pairatu zenuten egoera ekonomiko eta enpresarialari buelta emateko?

 

Inbertsio handiak egin genituen gure lantegia automatizatzeko, eta lantalde osoa konprometitu zen enpresarekin. Horrelaxe egin dugu aurrera. Gaur egun, produkzio arloan oso ona den enpresa bat daukagu, kalitate optimoa eskaintzen duena. Orain eredu malgu eta azkarrago baterantz eboluzionatu behar dugu.

 

Zergatik?

Dagoeneko ez digulako balio erakutsi dugun kalitatearekin eta produktibitatearekin bakarrik, orobat eskaini behar dugu gure merkatuek eta bezeroek eskatzen dizkiguten azkartasuna eta malgutasuna. Lehiakideengandik bereizi nahi badugu, horixe da bide bakarra: inoiz ez gara izango besteak baino merkeagoak, baina bai hobeak.  Izugarri azkarrak izan behar dugu gure bezeroen bat-bateko premiei erantzuteko, eta prozesu horretan murgilduta gaude orain.

 

Apustuak ez dirudi berria…

Agian ez, baina talde multinazional handi baten barruan zaudenean (eta gu hala geunden), une batzuetan zurruntasunak sortzen dira, eta orain, independente izanik, mugitu egin behar dugu.  Produktua ahalik eta azkarren garatu behar da eta garapen hori merkatura eraman, bezeroak lehenbailehen izan dezan eskuragarri.

 

Iragan krisian ideia bat nagusitu zen, alegia, etxetresna txikien sektore izugarri atomizatuan fabrikatzaile asiarrekin lehiatzea ia bere buruaz beste egitea zela enpresarentzat… Halere, zuek korrontearen aurka zoazte igerian, eta aipatu duzue badagoela merkatua eta badagoela produktua…

 

Egia da, eta uste osoa dugu horretan. Argi dago erronka handia dela, eta oso konplexua izango dela, errazena delako, adibidez, Txinan erostea, han produktu txukunak daudelako oso prezio onean. Horregatik, guk beste eszenatoki batean jokatu behar dugu; lehiakorrago izan behar dugu ekoizle horiei aurre egiteko. Bezeroek dena nahi dute, hots, ona, polita eta merkea, eta hori ez da beti posible, baina ahalegina egin behar dugu oso produktu onak garatzeko, kalitate handiarekin eta garestiegi izan gabe. Oreka bilatu behar dugu lehiakor izateko.

 

Zuk nahiko zenukeen tokian al dago orain enpresa?

 

Ez, ezta gutxiagorik ere. Oraindik asko daukagu egiteko. Iaz emantzipatu egin ginen, dagoeneko ez gara Gasteiztik BSHrentzat garatzen eta fabrikatzen duen enpresa bat. Eta 2020an aireratu egin behar dugu, bezero berriak bilatu behar ditugu, horrela bermatzeko BSHrentzat egin izan dugun ekoizpen hura gabe ere gai garela aurrera egiteko.

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak