Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 10 Azaroa, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

“Proiektu honi esker hobeto ezagutu dugu gure lan egiteko modua eta orain badakigu zertan hobetu dezakegun” Juan Andrés Miguel Cousillas, Balbino e Hijos enpresako kudeatzailea

Enpresa gipuzkoarrak barne prozesuak berritzeko proiektu bat bultzatu du Hazinnova programarekin.

Errenteriako Balbino e Hijos enpresa 25 urtetik gorako familia ETE bat da, kojineteak, engranajeak eta transmisiorako organo mekanikoak egiten dituena. Lantaldea ohartua zegoen bere lan-prozesuak eta lan egiteko moduak aztertu behar zituela inefizientziak identifikatu eta konponbide berriak bilatzeko. Baina laneko erritmoarekin ezinezkoa zen horretarako astia hartzea.

“Egunerokotasunean ez dago astirik gogoetarako, ezin da pentsatu non zauden eta nola hobetu dezakezun, baina ez kanpora begira, baizik barrura” azaldu du Juan Andrés Miguel Cousillasek, enpresako kudeatzaileak. Horregatik, Hazinnova programa ezagutu zutenean erabaki zuten barneko prozesu administratiboen arlora zuzendutako eskaera bat aurkeztea. “Proiektu horrek behartu gaitu gelditzera eta gogoeta egitera, gauzak nola egiten ditugun aztertzeko” dio Cousillasek “eta batez ere ulertzeko zergatik egiten ditugun gauzak modu jakin batean, eta nola hobetu ditzakegun”.

Barneko prozesuak berrikustea eraginkorrago izateko

Hazinnova doako aholkularitza zerbitzu bat da, bereziki ETEei zuzendua eta helburutzat duena enpresa horiei berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzen laguntzea. Balbinoren kasuan, enpresak aholkularitzari adierazi zion barneko prozesuak berrikusi behar zituela eraginkorrago izateko. Hala, aholkularitzak proposatu zion erabil zezala prozesuen modelatze metodologia, hau da, egin zezala antolakundeko prozesu guztien analisi xehe bat inefizientziak identifikatzeko eta konponbideak lehenesteko.

Zehazki, enpresak eta aholkularitzak erabaki zuten eskaintzen jarraipen komertziala egitea eta biltegiko kudeaketa birdiseinatzea, zereginak egutegian markatuz eta eskaintzen jarraipen zorrotza eginaz. Horri esker, lantaldeak hobetu beharreko hainbat puntu detektatu zituen, hobekuntza aproposenak zehaztu zituen eta ekintza plan bat definitu zuen konponbideak ezarri ahal izateko. “Oso lagungarria da zure proiektua ezagutzen ez duen kanpoko batek bere ikuspegia ematea, bere ezagutzarekin adimena irekiarazten dizulako” azaldu du enpresako kudeatzaileak.

Biltegiko kudeaketa hobetu duten emaitza ukigarriak

Balbinok Hazinnova programarekin ezarri duen mikroproiektuaren bitartez, konpainiak bere eguneroko efizientzian eragin zuzena izan duten emaitzak lortu ditu. Orain badu enpresaren eskaintzen jarraipen komertziala egiteko prozesu berri bat, eta baita ere biltegiaren kudeaketari buruzko etorkizunerako ekintza-plan bat. Gainera, langile guztiak prozesuan inplikatu direnez, langileen sentipena da prozesua enpresako kide guztiena dela, eta ez hirugarrenek definitutako konponbide bat.

Doako zerbitzu bat karga administratibo gehigarririk gabe

Hazinnova programak adituen laguntza eskaintzen die euskal enpresei berrikuntzaren arloa lantzen has daitezen. Laguntza horien bidez, antolakundeek 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute euren premiak detektatzeko, konponbide zehatz bat asmatzeko eta praktikan jartzeko. Prozesu hau bereziki diseinatuta dago emaitza ukigarriak eman ditzan 3 hilabetean, gasturik edo karga administratiborik eragin gabe enpresa onuradunari.

Balbinok dio horrelako prozesuetan parte hartzea onuragarria dela enpresentzat, batez ere berrikuntzako aholkularitzekin lan egitera ohituta ez dauden ETEentzat. “Ezin ditugu alferrik galdu eskaintzen zaizkigun baliabideak; gainera, oso kostu txikia du eta abantaila asko ematen ditu epe ertain eta luzera”.

Juan Andrés Miguel Cousillas, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Balbino e Hijos enpresak Hazinnova programan:

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak