Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2018 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Patenteen kudeaketan eta enpresa-ezagutzaren babesean espezialistak prestatzeko ikastaro bat ostatatuko du Bilbok

Patenteak lehiakortasun-elementu bihurtzeko irizpideak eta jarraibideak finkatzen lagunduko du SPRI Taldearen laguntzarekin antolatutako ekimen horrek

 

Patenteak lehiakortasun-elementu bihurtzeko irizpideak eta jarraibideak finkatzen lagunduko du SPRI Taldearen laguntzarekin antolatutako ekimen horrek

Garapen propioen babesean, kudeaketan eta ustiaketan adituak diren profilentzako ikastaroa da

 

Bilboko Merkataritza Ganberak “Patenteetako espezializazioa enpresaren esparruan” ikastaroaren bederatzigarren edizioa ostatatuko du irailetik aurrera. Ikastaro horren helburua da aditu batzuk sortzea enpresetan, gauza izango direnak patenteak kudeatzeko lehiakortasun-elementu gisa. Ganberak eta  Mondragon Unibertsitateak antolatu dute, Enterprise Europe Network sareko koordinatzaile den SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentziaren) eta Innobasque-n laguntzarekin.

 

Ikastaroko zortzi saioetan landuko diren gaien bidez profil profesional berri bat definituko da enpresaren barruan, lagungarri izango dena patenteen politikarako jarraibide eta irizpide argiak finkatzeko. Irizpide horiek, berriz, ezagutzaren babesarekin lotutako hiru zutabe nagusitan egituratzen dira: patenteak informazio iturri gisa erabiltzea, patenteak urratzeko arriskuak prebenitzea, garapen propioak patente bidez babestea eta, azkenik, patente-zorroa ustiatzea eta aktiboki kudeatzea.

 

Prestakuntza hau bereziki zuzentzen zaie zuzendari teknikoei edo negozio zuzendariei, I+G-ko teknikariei, ikerlariei, eta, oro har, enpresa edo teknologi zentroetako profesional teknikoei. Parte-hartzaileek behar dituzten irizpideak eta ezagutzak barneratuko dituzte honakoak egin ahal izateko: garapen propioak patentagarriak diren ala ez detektatu eta horretarako aukerak aprobetxatu, proiektu berri bakoitzean patenteekin lotutako mugarriak definitu, enpresa barruan jarraibideak finkatu patenteekin lotutako estrategiak definitzeko, hala nola lagapenak, lizentziak, teknologia transferentziak, lankidetzak, e.a.

 

Aurreko edizioetan bezala, Ismael Igartuak zuzenduko du ikastaroa. Hizlariak ere aurreko edizioetako berberak izango dira, denak ere ospe handiko adituak patenteen munduan. Saioak zortzi ostiraletan egingo dira, irailaren 21etik hasita. Azaroaren 23an izango da azkena.

 

Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta helburutzat dauka zuzentarau eta irizpide argiak ezartzea enpresa-esparruan jabetza industrial eta intelektualari dagokionean, eta bereziki patenteen arloan, beti ere garrantzi berezia emanaz, besteak beste, patenteen estrategiari, kudeaketari eta errentagarritasunari. Azken helburua da patenteen inguruko kultura bat sortzea enpresetan, teknologia-zentroetan eta unibertsitateetan.

 

Dagoeneko zabaldu da izena emateko epea eta irailaren 14an itxiko da. Parte-hartzaileei azaroaren 23an, ikastaroaren azken saioan, entregatuko zaizkie ikastaroa egin izana akreditatzen duten diplomak.

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak