Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 uztaila, 2024 Berrikuntza

Luse Ingeniería: “Gure ekoizpen prozesuak eta kudeaketa pertsonala eraldatzen lagundu digu Hazinnovak”

Bizkaiko enpresak robotak garatzen ditu sektore farmazeutikoan, eta espezializazioaren eta neurrira egindako produktuen aldeko apustua egiten du.

Luse Ingeniería enpresak soluzio robotizatuak garatzen ditu sektore farmazeutikorako, zehazki baliabideak biltegiratzeko eta kudeatzeko. Robotizazioarekin aurretik farmazia sektorean esperientzia izan ostean, enpresaren bi sortzaileek, Rafael Luquinek eta Hector Secok, haren potentziala ikusi zuten, eta haren aldeko apustua egitea erabaki zuten. “Farmazien beharrak ezagutu genituen ikerketa baten ondoren. Beraz, hutsetik produktu berri bat garatu nahi izan genuen, une hartan zeuden merkatuko aukeretatik bereiziz, eskaintzen dugun pertsonalizazioari esker”, adierazi dute. 

Gaur egun, 33 langile ditu enpresak, Barakaldoko egoitza nagusian eta Andaluzian, Galizian, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian dauden teknikarien beste ordezkaritza batzuetan banatuta. “Jarduera sektore farmazeutikoan zentratu dugu, nahiz eta beste sektore batzutan ere lan txikiak egitea espero dugu gure kudeaketa eta biltegiratze teknologia ezartzeko. Izan ere, beste industria, ehungintza, optika… sektoreren batetik proiektuak planteatu dizkigute”, azaldu dute sortzaileek. 

“Negozioaren ikuspuntutik, onurak ugariak dira, baina garrantzitsuenak, lokaleko edo lehenengo solairu edo sotoetako espazioaren aprobetxamendu fisikoaz gain, produktuen kudeaketa logistikoa da; iraungitzeen eta produktuen errotazioaren kudeaketa eta gainbegiratzea, eskaerak jasotzea, eta stocken optimizazioa, stock optimoak eta minimoak konfiguratzeko tresnen bidez, enkarguak eta ordezko generikoen banaketa”, nabarmendu dute Luquinek eta Leckek. 

SPRI Taldearen Hazinnova programan hainbat aldiz parte hartu du Lusek bere ibilbidean. “Produktua berritzeko bi proiektu egin ditugu, barne-prozesuak berritzeko beste bat eta finantza-kudeaketako beste bat. Guztiak esperientzia ona izan dira, eta gure egungo funtzionamenduan txertatu diren aldaketak sustatu dituzte kudeaketan; beraz, une honetan, berriro ere, Hazinnovako beste bi proiektu egiten ari gara, bat ekoizpen-prozesuaren arloan eta bestea langileen kudeaketaren arloan”.  

Enpresak hazkunde prozesuan jarraitzen du, sortzaileek nabarmendu dutenez. “Urtea langile gehiagorekin ixteko asmoa dugu, gure planei aurre egin ahal izateko, robotak eta zerbitzu teknikoa ezartzeko eremu berriekin lurralde-hedapena areagotuz. Gainera, robotizazioaren osagarri diren zenbait garapen teknologiko oso onartuak ditugu, robotaren funtzionalitateak osatzeko eta farmazien kudeaketan zentratuta, adimen artifizialeko algoritmoen eta mezularitza pertsonalizatuko zerbitzuen bidez, sektorearentzako eskaintza teknologiko handiagoa izateko. Eta sektore eta herrialde berrietan proiektuak gauzatzeko asmoa ere badugu”. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

24 iraila, 2024 Berrikuntza
Gesklima: “Hazinnovak gure barne baliabideak hobeto optimizatzen eta eraginkortasuna hobetzen lagundu digu”
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Berrikuntza
Álvaro Martínez de Lagos (Ulma Handling Systems): “Intralogistika robotizatuaren sektorea hazkunde handiko momentu paregabean dago”
Irakurri gehiago
16 iraila, 2024 Berrikuntza
Idertia: “Termoplastikoak injektatuz, piezak arintzea eta birziklagarritasun handia lortzen da”
Irakurri gehiago
9 iraila, 2024 Berrikuntza
Silam: “Hazinnova gure produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko laguntza handia izan da”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak