Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urria, 2024 Berrikuntza

Lehiakortasunari buruzko 2024ko Biltzarra datorren azaroaren 20an izango da, Gasteizen

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztuko da bertan, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak prestatua, SPRI Taldeak lagunduta. Inklusioak lurralde garapenerako eta ongizaterako funtsezko ardatz gisa duen garrantzia du aztergai.

Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko. Datorren azaroaren 20an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasunari buruzko 2024ko Biltzarra egingo du eta SPRI Taldearen laguntzaz prestatu duen txostenaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditu.

Azterketak dimentsio askotatik lantzen du inklusioa, eta agerian uzten du generoak, adinak edo pertsonen jatorriak nolako eragina duten pertsonen ongizatean eta lehiakortasuna eraikitzeko prozesuan parte hartzeko ematen zaizkien aukeretan.

Adierazle eta datu eguneratuak erabiliz, txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen gaur egungo egoeraren diagnostiko zehatza eskaintzen du, eta lurraldeko giza eta gizarte kapitala ahalik eta gehien aprobetxatzeko gomendioak ere ematen ditu.

Txostena Lehiakortasunari buruzko Biltzarrean aurkeztuko da, azaroaren 20an, 16:00etan, Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldian parte hartzeko, esteka honetan eman behar da izena: https://labur.eus/o5DEO

Egitaraua

16:00 • Ongietorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea.

16:10 • Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostenaren aurkezpena.

16:45 • Mahai ingurua: Aniztasuna kudeatzearen aukerak enpresen eta politiken ikuspegitikParte hartzaileak:

  • Beatriz Gonzalez, Betsaideko zuzendari nagusia eta ASLE-ko presidentea
  • Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria
  • Julia Shershneva, Ikuspegiko zuzendaria
  • Iratxe Uriarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko zuzendaria
  • Mercedes Oleaga, Orkestrako teknikari seniorra (moderatzailea)

17:15 • Ondorioak

 

Lotutako albisteak

8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Arrosi Papeles crepados 4 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Arrosik Krepe-Paperean Berrikuntza sustatzen du, Industria- Sektoreetarako soluzio espezializatuak eskainiz
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Eibhok energia-eraginkortasun handiagoa duen aireztapen-sistema hibrido adimendun bat garatu du
Irakurri gehiago
21 urria, 2024 Berrikuntza
Global Innovation Day-ren 13. ekiltaldiak 6 kasu praktikoren bitartez euskal gizartea eta enpresa sarea AA-ren bidez nola aldatzen ari den erakutsiko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak