Albisteak 27 Azaroa, 2024

Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregi buru izan duen epaimahaiak balioan jarri du sarituek enpresa-munduan duten inplikazioa eta besteak beste gazteei emandako babesa eta enpresen konpromiso soziala nabarmendu ditu
    • io honetan saritutako hiru pertsonek ETAk 2000. urtean hildako Joxe Mari Kortaren figura gogoratu nahi izan dute esker onez. “Herriaren alde egin zuen lana, baita familiarekin eta gizartearekin zuen konpromisoa ere”, nabarmendu dute.

     Imanol Pradales lehendakariak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuarekin batera, Pepe Barreirari (SEA-Arabako Enpresaburuen elkarteak proposatua), Begoña Castrori (CEBEKek aurkeztua) eta Josean Murori (ADEGIk aurkeztua) eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak. Euskadiko Teknologia Parkeko Donostia Campusean egin den ekitaldian Euskadiko enpresa eta erakunde arloko 200 ordezkari baino gehiago izan dira.

    Lehendakariak nabarmendu duenez, “ematen dizuegun sari hau gure herriari egindako ekarpena eskertzeko modua da. Hiru pertsona, hiru proiektu eta pasio bera: enpresa egitea eta, horrela, herria egitea. Egiteko modu hori lantzeko baldintzarik onenak sortzea dagokigu erakunde publikoetatik. Euskal enpresa- eta industria-ehuna bultzatu behar dugu, indarra hartzen eta hazten ari dena. Jarduera ekonomikoa sortzen laguntzea dagokigu, ongizatea banatu eta gizarte-kohesioa lortu ahal izateko”.

    Joxe Mari Kortaren irudia gogora ekarriz, lehendakariak esan duenez, “24 urte bete dira ETAk Joxe Mari hil zuenetik, 2000ko abuztuaren 8an. Basakeria hura ETAk egin zuen, arrazoi nagusi batengatik: Euskadiko enpresaburuei mezu bat bidaltzeko. Hori ere gertatu da gure herrian. Hori ere memoria da. Eta batzuek hiru hamarkada luzez babestu zuten indarkeria hori. Ez dugu inoiz ahaztuko hemen gertatutakoa. Garrantzitsua da gaur ere memoria-ariketa egitea”.

    Bestalde, Mikel Jauregi epaimahaiburuak azpimarratu duenez, “Joxe Mari Korta sarien gala etorkizunari baikor eta ilusioz begiratzeko aukera ere bada. Euskal enpresaren eta industriaren gau handia da, eta aukera ematen digu ekintzaileek eta enpresaburuek merezi duzuen prestigioa balioan jartzeko; izan ere, zuen lanarekin aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituzue, eta gure herriaren ongizatean laguntzen duzue”.

    “Pepe, Begoña eta Josean puntako enpresaburuak zarete hirurak, esperientziadunak eta zailtasunei erantzuteko gaitasuna duzuenak. Dena eman duzue zuen enpresen alde, Joxe Mari Kortak egin zuen bezala. Zuen ahaleginari eta lan onari esker, gure gizartea eta gure herria hobeak dira gaur”, gaineratu du Jauregik.

    Hiru saridunek adierazi dute beren esker ona, eta Joxe Mari Korta eta haren balioak gogoratu nahi izan dituzte. Pepe Barreirak nabarmendu duenez, “pribilegiatua sentitzen naiz sari hau jasotzeagatik, eta uste dut denok itzuli behar diogula gizarteari eman digunaren zati bat, Joxe Marik egin zuen bezala”. Bestalde, Begoña Castrok nabarmendu duenez, “niretzat Joxe Mari erreferentea da euskal enpresaburu gisa; eta euskal herritar gisa, lanarekiko gure gaitasunak eta konpromisoak esanahi berezia du, mundu osoan aitortua”. Azkenik, Josean Murok aipatu duenez, “Joxe Marik gizarteari egin zion ekarpena oso garrantzitsua izan zen, enpresatik bertatik eta enpresaz harago; hemen gaudenok egin diezaiogun ekarpena gizarteari berak egiten zekien moduan”.

    Pepe Barreira Lorenzo

    José “Pepe” Barreira Lorenzok, bere sen abenturazalearekin, ahaleginarekin eta bultzadarekin, beste prestakuntza gehiagorik gabe, ibilbide profesional geldiezina egitea lortu du. Familiaren artaldean hasi zen umetan artzain. 17 urterekin Alemaniara joan zen, eta bertan peoi gisa lan egin zuen eraikuntzan eta fabrika batean. Itzuli zenean, Gasteizen finkatu zen, eta aldi berean ostalaritzan eta garraioan aritu zen. Ondoren, hainbat enpresa-ekimenen buru izan da.

    Gaur egun, kargu exekutiboak eta ordezkaritza-karguak betetzen ditu, besteak beste, ostalaritza- eta jatetxe-sektoreko hainbat enpresatan (Gran Hotel Lakua, Hotel Ruta de Europa, Gojain jatetxea eta Aurora Etxea erretegia); garraio eta logistika integraleko sektorekoetan (Transportes Hombre Barreira, Tecnoaranda Logistic, Trailoba, Tubacex Logistic eta Grupo Saavedra); eta enpresa berritzaile eta teknologikoetan (Tecnoaranda, Haizea Wind Group eta Herdit).

    Azken urteotan, bere ibilbide profesionala aitortzen duten hainbat sari jaso ditu, tartean Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak (AJEBASK) emandako Saria (2018), Enpresari gisa egindako ibilbide profesional osoari, Araba Ekinean elkarteak emandako Ekintzaile Handien Saria (2018) eta ATAk (Langile Autonomoen Elkartea) emandako Urteko Autonomoaren Saria (2013).

    Begoña Castro Feo

    Begoña Castro Feo Biologia Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Histocell enpresaren bazkide fundatzailea 2004az geroztik, gaur egun Medikuntza Birsortzailean nazioarteko erreferentzia izateaz gainera. Zuzendari zientifikoaren lanpostua betetzen du, eta konpainiaren egungo produktuei bide eman dieten ikerketa-ildoen garapena gidatzen du: terapia zelularreko sendagaiak eta zaurien orbaintze aurreraturako eta larruazala osatzeko osasun-produktuen lerroa.

    Begoña Castroren helburu nagusia izan da Histocellen garatutako teknologiak, bete gabeko behar medikoetara bideratuak, pazientearengana benetan iristea. Horri esker, pazienteetan hainbat teknologia aplikatu dira, bizkarrezur-muineko lesio akutua, arnasketa-distres akutua edo orbaintzeko zailak diren zauriak eta ultzerak dituztenetan.

    Euskadiko Ekintzailea XXI sariaren irabazlea eta Finalista Nazionala 2009an, 2012az geroztik CIBER-BBNren (Bioingeniaritza, Biomaterialak eta Nanomedikuntza Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa) eta NANBIOSIS Azpiegitura Zientifiko Tekniko Bereziaren (ICTS) Batzorde Zientifikoko kidea da. Azken honek abangoardiako soluzio biomedikoak eskaintzen ditu 2016tik.

    José Ángel Muro Zabaleta

    José Ángel “Josean” Muro Zabaleta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta 1988az geroztik Ikaztegietako Ezarri enpresan bertan garatu zuen bere lehen sei urteko ibilbide profesionala, esportazio arduradun gisa. 1994an, hasieratik esportatzeko bokazioz sortutako proiektu batean sartu zen. Izan ere, 80ko hamarkadatik, Ezarri erreferentea da Frantziako merkatuan, eta ordutik aurrera, Europa, Ekialde Ertaina, Afrika Iparraldea, eta Latinoamerikako beste herrialde askotako merkatuetan, nazioarteko mailan mosaikoen fabrikazioan erreferente izateraino.

    XXI. mendearen hasieran, Ezarrik ekoizpen-instalazio guztiak berritu zituen, eta I+G+B eta diseinu sailak gehitu zituen, baita biltegi automatikoa ere, enpresarentzat berebiziko inbertsioa dena stockean erreferentzien % 95 izateko eta bezeroei premium zerbitzua emateko.

    2020an, eta gure enpresak errotzeko prozesu eredugarri batean, Ezarri INZU Groupen parte izatera igaro da. Talde industrial hori nazioartean oso espezializatuta dauden konpainiek osatzen dute, eta hainbat sektore hartzen dituzte. Enpresa-munduan egin duen ibilbidean, Josean Muro gutxi batzuk bezala inplikatuta egon da ADEGI edo Elkargiren gobernu organoetan, besteak beste. Nabarmentzekoa da bere kemena, lurraldearekiko bere konpromisoa, definizioan duen protagonismoa eta balioekiko bere leialtasuna, enpresa nazioartean erreferentzia izatera eraman dutenak.

     

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.