Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 abendua, 2022 Berrikuntza

Laser Bidez, enpresa aitzindaria Scanning teknologia darabilen laser ebaketako makinerian

Azaroan gauzatu da inbertsio-plan horren lehen urratsa, zuntz-teknologiako makina bat jarri baitute martxan, merkatuko egungo estandarren gainetik dagoena

Laser bidezko ebaketatik abiatuta txapa metalikoen eraldaketa integralean espezializatuta dagoen Laser Bidez enpresak hasiera eman dio hazkunde-fase berri bati, zeinetan oinarritzat izango baititu harremanak sendotzea egungo bezeroekin, bezero estrategiko berriak atzematea, bere jarduera dibertsifikatzea balio erantsiko zerbitzu eta produktuen katalogoa zabalduz, eta merkatu nahiz sektore industrial berrietan sartzea.

 

Hala, inbertsio-plan bat abiarazi du, lortu nahi duen hazkunde jasangarriarekin lerrokatuta dagoena. Helburu hori orain dela hiru urte finkatu zen, Euskalitek garatutako Kudeaketa Aurreratuko Eredua ezartzeko prozesuan egin zen lehen gogoeta estrategikoaren barruan. Harrezkero egin diren gogoeta estrategiko guztiek beraizik bideratu dute enpresa konponbide integralak bultzatzera eta bezeroentzako zerbitzua indartzeko alderdi guztiak kontuan hartzera.

 

Azaroan gauzatu da inbertsio-plan horren lehen urratsa, zuntz-teknologiako makina bat jarri baitute martxan, merkatuko egungo estandarren gainetik dagoena. Makina hori 12kw-ko potentzia duen Scanning Cutting teknologiaz hornituta dago, eta 4.000×2.000 mm-rainoko ebaketa gaitasuna dauka. Hala, inguru honetan aitzindaria da bere ezaugarriei esker: bikoiztu egiten du ekipo arrunten potentzia, eta Scanning Cutting teknologia berritzaileari esker, aukera ematen du txapa lodiagoekin lan egiteko, bai eta material islatzaileen ebaketa-tartea hobetzeko, besteak beste kobrearena, altzairu herdoilezin eta galbanizatuarena eta aluminioarena

Lotutako albisteak

7 ekaina, 2023 Berrikuntza
Elytra, hiru negozio ezberdin dituen ETE gipuzkoarra
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2023 Berrikuntza
321 ETEk euskal berrikuntza ekosistemarekin bat egin dute Hazinnova programari esker
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2023 Berrikuntza
EPIS Archanda, mende erdia baino gehiago lan-segurtasuna bermatzeko ekipoak fabrikatzen
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Berrikuntza
Berrikuntzarako laguntzak: Innobideak Innokonexio programak 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen dizkizu enpresen produktuetan, zerbitzuetan eta prozesuetan berrikuntza proiektuak aurrera eramateko
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Altuna, kimaketarako eta lorategietarako tresnen Euskadiko fabrikatzaile bakarra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak