Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 maiatza, 2023 Berrikuntza

Izotz da izotz hotzarekin eginiko kriogarbiketan espezializatutako Euskadiko enpresa bakarra

Badu abantaila bat uretan edo disolbagarrietan oinarritutako beste garbiketa metodo batzuen aldean, ez baitu kontsumitzen urik, ez eta substantzia kutsagarririk

Izotz Gasteizko Jundiz udal enpresa-gunean kokatutako enpresa bat da, izotz lehorrarekin eginiko kriogarbiketan espezializatutako Euskadiko konpainia bakarra. Kriogarbiketa izotz lehorra presio handian eta partikula txiki trinkotuetan proiektatzen duen teknologia bat da.

CO2 solidoa jaurtitzeko erabiltzen den energia zinetikoak eta izotz lehorraren eta garbitu beharreko azaleraren arteko tenperatura-kontrasteak efektu termiko bat eragiten dute. Hala, desagerrarazi nahi den zikinkeria-geruza uzkurtu eta askatu egiten da oinarriko materialetik, eta desintegratu egiten da, egoera likidotik pasa gabe eta bigarren mailako hondakinik utzi gabe.

Badu abantaila bat uretan edo disolbagarrietan oinarritutako beste garbiketa metodo batzuen aldean, zeren garbiketa kriogenikoak ez du isurtzen urik, eta, bestalde,  ez du isurtzen substantzia kutsagarririk ingurumenera. Halaber, ez du sortzen gas toxikorik edo inolako agente kimikorik (disolbagarriak erabiltzean gertatzen den bezala), eta, gainera, lagungarri da garapen ekojasangarrirako, CO2 hondakina birziklatzen duelako eta bigarren erabilpen bat ematen diolako.  Nola ez den urratzailea, sukoia edo eroalea, ez du kaltetzen zikinkeriaren azpian dagoen azalera, eta ia objektu guztietan erabil daiteke, baita korronte elektrikoa dutenetan ere. Hau da, azalera delikatuetan aplikatu daiteke eta ez du kalterik eragiten. Gainera, bere propietate bakteriostatiko eta fungistatikoei esker, erabat desinfektatzen ditu azalera guztiak.

Nahiz eta ibilbide laburreko enpresa izan, Izotzek dagoeneko badu esperientzia hainbat sektoretan, besteak beste, inprenta eta kartoi fabrikazioan, aeronautikan, turbina hidro-elektrikoetan, margo orgatiletan, zisternetan, erretxin iragazkietan, automobilgintzako azpiletan, zurezko habeetan, kautxuzko moldeetan, aluminiozko egituretan edo elikadurarako moldeetan.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak