Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 iraila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

IV. Basque Project Management Kongresua: nola egin aurrera antolakunde arinetarantz

Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k antolatutako topaketa hori presentzialki eta online egingo da

 

Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Basque Project Management Kongresuaren laugarren edizioa ostatatuko du urriaren 14an. Topaketa horren helburua da tresnak eta giltzarriak partekatzea antolakunde arinagoak lortzeko, eta ulertaraztea praktika horiek baliagarri izan daitezkeela enpresek gaur egun dauzkaten erronkei aurre egiteko.

 

Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k antolatzen dute kongresua Berriprocess aholkularitzaren eta Kanbanize Spain erakundearen laguntzarekin. Ekitaldia doakoa da eta posible da presentzialki (edukiera mugatua) edo Internetez parte hartzea. Jardunaldi hau batik bat zuzentzen zaie zuzendaritza edo proiektuen kudeaketa arloetako profilak dituzten eta euren antolakundeetan kudeaketa-jardunbide arinak aplikatu nahi dituzten pertsonei.

 

Goizean zehar, hainbat erronka espezifiko landuko dira: enpresen kudeaketako egungo desafioak ulertzea, balore arinak partekatzea enpresaren kultura aldatzeko funtsezko konponbide gisa, eta antolakuntza arinak garatzera bideratutako Kanban Maturity Model tresna ezagutzea. Eredu horren bidez posible da jakitea zenbateko heldutasun-maila duen enpresak antolakuntza arloan eta orobat posible da ibilbide-orri bat prestatzea arintasun handiagoa lortzea helburu duten jardunbideekin.  Jardunaldian aurkeztuko dira ULMA eta Hispacold enpresen esperientzia errealak, biek hala biek arrakasta izan dutenak antolakuntza arinaren hedapenean.

 

PMP –Project Manager Professional- ziurtagiria duten pertsonek estrategia arloko 3 PDU eskuratuko dituzte kongresuan parte hartuz gero. Dagoeneko posible da Basque Project Management jardunaldian izena ematea jguallar@mondragon.edu posta elektronikoaren bidez. Edukiera mugatua denez, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena ematen duten pertsonekin, parte-hartzea (presentziala edo onlinekoa) kudeatzeko.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak