Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 uztaila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako aliatu nagusiak
sede innobasque

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako aliatu nagusiak

Adimen artifiziala, blockchaina, open source garapenak, 3D inprimaketa, robotak, teleosasuna, aldaketa genetikoa edo nanoteknologia dira pandemiaren ondoren garrantzi handien duten arlo eta teknologietako batzuk

COVID-19k eragindako pandemiak baliogabetu egin ditu ezarritako aurreikuspen ekonomikoak eta sozialak, eta Euskadi egoera aldakor eta lauso batean kokatu da. Horiek horrela, Berrikuntzaren Euskal Agentziak aurtengo prospektiba-azterketa berrikusi du, eta txosten berria egin du, euskal ekonomiak eta gizarteak izango dituzten erronkak eta aukerak zehaztuta. Leire Bilbao zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “garrantzitsua da berrikuntzaren alde egitea, batez ere garai hauetan, krisi honek, erronka handiez gain, aukera ugari ekarriko dituelako”.

Megajoerak eta aukerako espazioak

Innobasquek egiaztatu duen lehen hausnarketa da aurreko ekitaldietan azaldutako megajoerei eusten zaiela, adibidez, zaintza eta prospektiban berrikuntzak egiteko beharra, negozio-ereduen eraldaketa, digitalizazioa eta lankidetza bultzatuz. Hori bai, larrialdia aldatu da, eta bizkorrago ezartzeko beharra ere bai.

Berrikuntzarako hiru aukera nagusi ageri dira txostenean:

– Digitalizazioa ezinbesteko faktorea da eraldatze-prozesuan.

– Osasunaz arduratzea, agerian utziz osasunaren eta gure ingurumen-ekosistemaren zaintzaren artean dagoen harreman zuzena.

– Hainbat diziplinaren arteko elkarlana, azkenean teknologikoki bateratu, eta berrikuntza-espazio dinamikoagoak sortuko dituztenak.

Innobasqueko zuzendari nagusi Leire Bilbaok azpimarratu duenez, “erakunde malguagoak sustatu behar dira, egokitzeko gaitasuna dutenak eta modu erradikalean eta/edo disruptiboan jardun dezaketenak”. Gaineratu duenez, “erabakigarria da berrikuntza gartxua, berrikuntza hobeki, azkarrago eta eraginkortasun eta ekonomia handiagoz egitearen alde egingo duena, denboren abiadura eta inplementazioa ere aldatu egin baitira”.

Gainera, Innobasqueren azterketak berrikuntza zein esparrutan egin behar den identifikatzen du. Zehazki, arlo hauetan: zaintza eta prospektiba, enpresa-, negozio- eta berrikuntza-estrategia, antolakuntza eta kultura, eraldaketa digital/teknologikoa, egungo merkatuak eta merkatu potentzialak, eta eragiketak eta jasangarritasuna (ekonomia zirkularra).

COVID-19 agertu ondoren, ingurune lehiakorra ere birdefinitu da. Innobasquek azpimarratu duenez, beharrezkoa da eredu hibridoen (fisiko/digitalen) alde egitea, beste lehiakide batzuen aurrean balioa sortzen duten konponbide berritzaileetan lan egiteko. Berrikuntzaren Euskal Agentziak ingurune lehiakor bat zehaztu du euskal enpresentzat, ezaugarri hauek dituena:

  • Gaur egungo negozio-ereduak berriz diseinatzea, teknologia digitalak erabiliz.
  • Beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzea teknologia digitaletan oinarritutako berrikuntza lortzeko, bezeroekin eta digitalizazioan adituak diren hornitzaileekin harreman egonkorrak izanda.
  • Balio-proposamenean lehiatzea, ez horrenbeste tamaina- edo eskala-mailan.
  • Irudimenean lehiatzea, berrikuntza erradikal eta/edo disruptiborantz aurrera egitea.

Enpresa-antolakuntzari eta -kulturari dagokienez, txostenak azaltzen du, ingurune aldakor eta lauso batean, enpresek lehentasuna eman behar diotela erresilientziari, esate baterako, hainbat ingurunetarako prestatuz, egoera berrietara azkar egokituko den antolakuntza malgua eta moldakorra eraikiz, ikaskuntza bultzatuz eta ekintzailetza sustatuz.

Beste gako bat da pentsamendu dibergentea garatzea eta erabakiak hartzeko pentsamendu kritikoa ezartzea. Bilbaok zehaztu duenez, “talde orokorraren pentsamendua alde batera utzi behar da, pentsalari independenteak eroso senti daitezen, beren iritziak eta kezkak partekatuz”.

Eraldaketa digitala eta teknologikoa

Innobasquek uste du funtsezkoa dela eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzea, bereziki honako enpresa-arlo hauetan: bezeroarenganako orientazioa, antolakuntza-egitura, aldaketaren kudeaketa, transformazio-lidergoa, datuaren segurtasuna eta pribatutasuna, produktuen, zerbitzuen eta prozesuen bilakaera, pertsonalizazioa, erabaki teknologikoak, informazio-sistemen integrazioa, barne-bezeroaren esperientzia, logistika eta hornikuntza-katea.

Eraldaketa digitalaren arloan aurrera egiteko, prospektiba-txostenak teknologia bideratzaileetan lan egiteko aukera identifikatzen du, hain zuzen, hauetan: adimen artifiziala, blockchain, open source teknologiak, 3D inprimaketa eta robotak. COVID-19aren krisiaren ondorioz, teknologia batzuek ere garrantzia hartu dute garapenerako nitxo gisa: teleosasunari, aldaketa genetikoari, nanoteknologiari, teknologia sintetikoari eta dronei lotutakoak. European Parliamentary Research Service, barne-ikerketako zerbitzua eta Europako Parlamentuko aditu-taldea bat datoz azterketa horrekin.

Beste ondorio nagusietako bat da, pandemiak hala behartuta, lanen digitalizazioak ez duela atzera bueltarik izango. Urruneko langileekin ahalik eta hobekien lan egin ahal izan duten enpresek joera horren alde egiten jarraituko dute, modua ematen baitie bulegoetako eta negozio-bidaietako kostuak aurrezteko.

Errealitate berria

Innobasquek egindako txostenaren arabera, COVIDak eta mundu osoan eragin duen krisiak desberdintasun ekonomikoak eta sozialak larriagotu ditu, esaterako, oinarrizko osasun-baliabideak eskuratzeari edo hezkuntzari dagokionez. Adin txikikoen eta adinekoen arretan eta zainketan genero-aldea dagoela nabarmendu du berriz.

Maila ekonomikoan, adierazle makroekonomikoen beherakada bortitza egongo da. Urtearen hasieran aurreikusitako BPGaren aurreikuspenak % 1,9ko hazkundea aurreikusten zuen, baina errealitate berria dugu dagoeneko, balio-galera handiekin.

Txostenak azpimarratzen du garrantzitsua dela Europak beharrezko urratsak egitea krisi ekonomikoari eta sanitarioari batera aurre egiteko, joan den astean Batasuneko kideek kreditu eta diru-laguntzetan 750.000 milioi euro mobilizatzeko lortutako akordio historikoaren ildotik.

Era berean, egoera berriak agerian utzi du Europako industriek Asiako merkatutik, batez ere Txinatik, datozen osagai eta lehengaiekiko duten mendekotasuna. Ildo horretatik, egiaztatu da -izan den pandemian, esaterako, hornidura-kateen hausturarekin- beharrezkoa dela operazioak berriz ebaluatzea, kostua, malgutasuna eta moldagarritasuna kontuan hartuta.

logo innobasque

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak