SPRI Hiztegia_Industria Berria
Euskara industrian
Albisteak 8 otsaila, 2022

Industria Berriaren SPRI Hiztegiak 500 kontzeptuak gainditu ditu

2019an sortutako SPRI Hiztegiak industriaren esparruan agertzen diren kontzeptu berriak jasotzen ditu urtero. SPRIren web gunean argitaratuta dago eta edonork erabil dezake.
-

2019.urtean sortutako SPRI Hiztegiak dagoeneko 500eko langa gainditu du. Industria-sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore hori etengabe ari da kontzeptu berriak sortzen eta zaharrak eguneratzen. Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horiei guztiei jarraipena egitea eta hala kontzeptuen edukia nola kontzeptu horiek izendatzeko terminoak ondo finkatzea eta baliabide batean biltzea eta argitaratzea. Hartara, modu batean edo bestean Industria Berriaren alorrean dihardugunok lan-tresna bat dugu, eguneroko zereginetan lagungarri duguna.

SPRI Hiztegiak 566 kontzeptu ditu gaur egun, eta kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte; guztira, 2.331 termino. Hiztegian bilaketa bat egin nahi dugunean, hiru hizkuntza horietako edozeinetatik abia gaitezke. Hizkuntza kontuan hartuta, hau da termino-kopuruaren banaketa:

  • Ingelesez, 734 termino
  • Gaztelaniaz, 747 termino
  • Euskaraz, 850 termino

Gainera, kontzeptu gehienek definizioa ere badute —guztira, 328 kontzeptu daude definituta—, eta hori ere hiztegiaren oinarri diren hiru hizkuntzetan kontsulta daiteke.

SPRI Hiztegiaren nahia da sortuta dauden euskarazko terminoen zuzentasuna eta egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea, alde batetik; bestetik, oraindik euskarazko ordainik ez duten kontzeptuak izendatzeko euskarazko terminoak sortzea, erabiltzaileak aukera hori ere eskura izan dezan. Honekin batera, kontuan hartuz EAEko industria alorreko lan-hizkuntza nagusiak euskara, gaztelania eta ingelesa direla, hiztegi honetan jasotako kontzeptuen ordainak eta definizioak ere hiru hizkuntzan eman ditugu, eta hiztegiaren interfazea ere hiru hizkuntza horietan erabil daiteke. Horrek, jakina, hiztegiaren erabilera-esparrua zabaltzen du, eta beste herrialde batzuetarako ere erabilgarri bihurtzen du.

SPRI Hiztegia elementu bizia da, urtez urte, industria alorrean sortzen diren kontzeptu berriak bildu eta jasotzen jarraitzen duena. Industria Berriaren Hiztegian jasotako kontzeptu guztiak ondoren Euskalterm, Terminologia Banku Publikoan txertatzen dira.

 

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.