Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 maiatza, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

BRTA Indeus Elkarrizketak solasaldian, Euskara Langai jardunaldia eta Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa gaur ardatz nagusi.
Indeusberri_maiatzeko bannerra

Rikardo Bueno, BRTA erakundearen zuzendari nagusiarekin izan dugu aste honetako solasaldia Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan. Nafarroako Gobernuak antolatutako Euskara Langai jardunaldian parte hartzera gonbidatu gaituzte. Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa argitaratu du Euskaltzaindiak. Hauek dira aste honetako IndeusBerrin jaso ditugun berriak.

Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa argitaratu berri du Euskaltzaindiak. Zibersegurtasuna gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari delako, Euskaltzaindiak eta bere erakunde atxikia den UZEIk Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa plazaratzeko beharra ikusi dute. Lexikoak helburu bikoitza du: alde batetik, oinarrizko kontzeptuak argitzea; eta, bestetik, euskarazko terminoak finkatzen laguntzea. Guztira, 27 kontzeptu jaso dira lexikoan.
Nafarroako Gobernuak antolatutako Euskara Langai jardunaldian hartuko du parte SPRIk. Maiatzaren 24an Iruñeko Baluarten egingo den ekitaldiaren helburua da Nafarroako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea eta Foru Komunitatean dauden esperientziak erakustea. INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma ezagutzera emateko gonbidatu gaituzte Euskara Langai jardunaldira.
BRTA, Indeus Elkarrizketak solasaldian. Rikardo Bueno, Basque Research & Technology Alliance erakundeko zuzendari nagusiak Euskadiko I+G+Bra hurbildu gaitu: Euskadiko 17 ikerkuntza eta teknologi zentrok osatzen duten erakundearen betebeharrak, helburuak, ikerketa eta garapenaren nondik norakoak… Eta honekin guztiarekin batera euskarak I+G+Baren esparruan duen presentzia eta etorkizunaz hitz egin dugu Rikardorekin.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak