Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 otsaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

“Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, horrek enpresa erakargarriagoa egingo du” Rikardo Bueno, BRTA

Euskadiko 17 ikerkuntza eta teknologia zentrok osatzen duten aliantza da Basque Research and Technology Alliance, BRTA, eta Rikardo Bueno bere zuzendari nagusia.
Rikardo Bueno_BRTA_IndeusElkarrizketak

2019. urtean sortu zen BRTA, Basque Research & Technology Alliance enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta gizarte berritzaileagoa lortzeko. Erakundearen zuzendari nagusi Rikardo Buenok esan digunez “bi helburu dauzkagu, alde batetik zentroek duten betebeharra, hau da, teknologian oinarritutako soluzioak enpresa mundura hobeto zabaltzea, hobeto iristea, transferentzi hori hobeto egitea. Eta bestetik zentroen arteko elkarlana sustatzea”

Lantokietara talentua erakartzeko borrokan euskara erabakigarria izan daitekeela azpimarratu du BRTAren zuzendari nagusiak: “Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, nik uste dut horrek ere enpresa erakargarriagoa egingo duela.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Koldo Kortabitarte_MAIER_Indeus Elkarrizketak 25 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Guk egin behar duguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal delako” Koldo Kortabitarte, MAIER
Irakurri gehiago
Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 25 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oihana Arrieta_GAIA_Indeus Elkarrizketak 18 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak eta zerbitzuak euskalduntzen” Oihana Arrieta, GAIA
Irakurri gehiago
Eneko Astigarraga_Esle_IndeusElkarrizketak 18 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
Irakurri gehiago
Miriam Francés_Energia Klusterra_IndeusElkarrizketak 18 Marzo, 2024 Euskara industrian
“Gure hizkuntza erabiltzen jarraitzen dugula ikusaraztea, euskal industriaren bereizgarritasunetako bat izan daiteke” Miriam Francés, Energia Klusterra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak