Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Marzo, 2023 Berrikuntza

HAND-AI proiektuak adimen artifizialeko plataforma bat sustatuko du hirietan airearen kalitatea eta zarata hobetzeko

Udalerriek emisio kutsatzaileak murrizteko hartutako neurriak zehaztasunez ebaluatzeko gai izango den tresna bat sortzea da Aclimarekin lankidetzan egon diren bost euskal empresen helburu nagusia.

Bost euskal enpresa eta Aclima, ingurumenaren euskal klusterra, batera ari dira lanean adimen artifizialeko plataforma berri bat sortzeko. Plataformak hiri-inguruneetako airearen eta zarataren kalitatearen monitorizazioa eta ebaluazioa hobetzea ahalbidetuko du.  

Aclimak adierazi dutenez, “ezinbestekoa da kutsadura atmosferikoa eta akustikoa minimizatzea hiri bizigarriagoak eta iraunkorragoak planifikatzeko”.  Ildo horretan, Europako Airearen Kalitateari buruzko Zuzentarauak beharrezkotzat jotzen du “hainbat puntu hartzailetan, isurtze-mailak eta kutsatzaileen presentzia kontrolatzea eta zaintzea”, euskal klusterrak adierazi duenez.  

Testuinguru horretan, HAND-AI proiektuaren helburu nagusia udalerriek emisio kutsatzaileak murrizteko hartutako neurriak zehaztasunez ebaluatzeko gai izango den tresna bat garatzea da. Era berean, gizartea kontzientziatzen lagundu nahi du, hiri jasangarriagoak, erresilienteagoak eta osasungarriagoak bultzatzea ahalbidetuko duen kalitatezko informazioaren beharra dagoela adierazten.    

Ebaluazio-elementu berritzaileak

Plataforma berri bat landuko da ebaluazio-elementu berritzaileekin, teknologia berriak integratzen dituena, bai neurketan, bai telekomunikazioan. Horrela datu-bolumen handia lortuko da software aurreratuarekin tratatu daitezkeenak.  

Metodologia berri horiei esker, trafikoaren eta zarataren eredu aurreratuen emaitzak kontrastatu eta aireko ereduak garatu ahal izango dira. “Ebaluatzeaz gain, etorkizuneko agertokiak aurreikusi ahal izango dira, adimen artifizialaren eredua erabiliz”, Aclimatik ziurtatzen dutenez. 

Egingo diren lanak hiru fase nagusitan banatzen dira. Lehenengoan, ikerkuntzakoan, HAND-AI ereduaren diseinu kontzeptuala egingo da. Bigarren fasean, monitorizazio-sistemak diseinatuko dira eta plataforman integratuko dira, era berean, ereduen eta plataforma integratuaren garapena gauzatuko da. Hirugarren eta azken fasean, Gasteizen plataforma balioztatuko da eta etorkizuneko agertokiak aztertuko dira. 

Proiektu honetan zehar, partzuergoko enpresek (AAC Akustika Aplikatuko Zentroa, Datua, Sercontrol, Leber eta Teknei) airearen eta zarataren kalitatea ebaluatzeko, gaur egun erabiltzen diren tekniketatik haratago joan nahi dute, neurketa-elementu berritzaileak eta ohiko neurketa jarraituak kontrastatzeko metodologia berriak erabiliz. 

Halaber, proiektuarekin honakoa lortu nahi da, “jarraipen-parametro berriak integratzea, trafikoaren eta ingurumen-zarataren eredu aurreratuak kontzeptualizatzea eta adimen artifizialeko ereduak aplikatzea, emisio-patroiak doituta eta kutsatzaileak murriztuta”, klusterrak ziurtatzen duenez.  

Plataforma berriak, ziurtatu dutenez, “tokiko gobernuek erabakiak hobeto hartzeko tresna bat garatuko du, informazio kritikoa emango die hiri-kutsaduraren kontrolean egindako inbertsioei lehentasuna emateko eta etekin eraginkorra lortzeko”. Azken tresnak, gainera, proposatutako kontrol-neurrien benetako inpaktua baliozkotzea eta frogatzea ahalbidetuko du.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak