Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 abendua, 2021 Berrikuntza

GES enpresak kudeaketa aurreratuaren brontzezko A aitorpena eskuratu du

Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-jardunbideetan aurreratuen dauden erakundeei ematen dien aitorpen bat da
Adolfo González, director de Prevención, Calidad y Medio Ambiente de GES, al recoger el diploma.

GES enpresak Eusko Jaurlaritzak ematen duen kudeaketa aurreratuaren brontzezko A aitorpena jaso du. Eusko Jaurlaritzak aitorpen horren bidez saritzen ditu kudeaketa-jardunbideetan aurreratuen dauden eta lehiakortasuna handitu nahi duten erakundeak.

GES nazioarteko erreferente bat da energia berriztagarrietarako konponbideen hornikuntzan. GES CL Grupo Industrial taldeko kidea da, 700dik gora profesional enplegatzen ditu munduan barrena eta presentzia egonkorra du Espainian, Italian, Marokon, Egipton, Mexikon eta Txilen, bere bulego komertzialen eta zentro operatiboen bidez.

GES 2018an hasi zen kudeaketa aurreratuaren eredua ezartzen enpresako kudeaketa-sistemak hobetzeko osagai gisa. Ezarpen horregatik eman zaio brontzezko A aitorpena, Euskaliteko Ebaluazio Klubeko kideek eginiko kanpo ebaluazioaren ondorioz. Sariak aukera ematen dio GES enpresari Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko Klubean sartzeko eta klub horretako kide izateko lehendik dauden gainerako erakunde guztiekin batera.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu zen Kudeaketa Aurreratuak euskal erakundeen lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa duen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.

Beren kudeaketa-jardunbideetan garapen- edo aurrerapen-maila jakin bat duten Euskadiko enpresa, ikastetxe, osasun zentro eta erakundeei ematen die Eusko Jaurlaritzak aitorpen hori  Euskalit erakundearen bitartez.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak