Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 otsaila, 2022 BDIH Berrikuntza BDIH Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Ezagutu BDIHren aktiboak: Viulib, VICOMTECHen software-liburutegia irudiak denbora errealean aztertzeko

Viulib liburutegiak ikusmen artifizialarekin zerikusia duten teknika eta algoritmo ugari biltzen ditu. Horiek guztiak batera, merkatuak eskatzen dituen konponbideei ekiteko tresna eraginkor eta malgu batean bihurtzen dira. Vicomtech-ek, liburutegi honen bidez, estereo fotometrikoko tekniketan oinarrituta, osagaien gainazal-ikuskapenerako zerbitzu bat eskaintzen du, bai lineako ikuskapen-mekanismoetarako, bai robotetan ontziratutakoetarako. Horretarako, kamera edo sistema estereo fotometrikoa robot batean […]

Viulib liburutegiak ikusmen artifizialarekin zerikusia duten teknika eta algoritmo ugari biltzen ditu. Horiek guztiak batera, merkatuak eskatzen dituen konponbideei ekiteko tresna eraginkor eta malgu batean bihurtzen dira.

Vicomtech-ek, liburutegi honen bidez, estereo fotometrikoko tekniketan oinarrituta, osagaien gainazal-ikuskapenerako zerbitzu bat eskaintzen du, bai lineako ikuskapen-mekanismoetarako, bai robotetan ontziratutakoetarako. Horretarako, kamera edo sistema estereo fotometrikoa robot batean integratzen da, eta, desplazamenduaren bidez, osagaia bere osotasunean edo eremu jakin batzuetan bakarrik ikuska daiteke.

Viulib liburutegiak ere baditu goi-mailako gaitasunak aurpegi identifikaziorako edo keinuak antzemateko. Horri esker, Vicomtech-ek elkarlaneko robotikaren eskemetara bideratutako zerbitzuak eskaintzen ditu, langileen eta roboten arteko interakzio- eta komunikazio-irtenbide malguak eskatzen dituen sektorea. Gainera, liburutegiak ikusmen artifizialeko teknikak erabiliz pertsonak etengabe monitorizatzeko eskaintzen dituen gaitasun handiei esker, segurtasun-zerbitzu osagarriak eskaintzen dira langileen eta roboten arteko elkarreragin oso estua dagoen lekuetan, eta horrek istripuak saihestu ditzake.

Erabilera-kasuak

Cyber Surgery enpresak software liburutegi hau erabili du bizkarrezurreko ebaketetarako laguntzaile robotiko bat garatzeko. Osagaien gainazal-kalitatearen ikuskapenarekin eta 2Dko ikusmen artifizialeko tekniken bidezko prozesuen kontrolarekin lotutako industria-premietara bideratutako liburutegi horren erabilerak, Microsoft-en HoloLens 2 direlakoek emandako teknologiarekin konbinatuta, ebaketak ahalik eta inbasiorik txikienarekin egiteko aukera eman dio Cyber Surgery-ri, horrela pazientearen errekuperazioa erraztuz eta ebaketa zehatzagoa burutuz.

BDIHko Robotika Malguaren nodoaren parte gisa, Vicomtechek ikusmen artifizialeko zenbait banku jarri ditu Cyber Surgeryren eskura, bai eta irudiak hartzeko eta argiztatzeko hainbat ekipo dituzten robotak ere. Hala, bere sistema garatzeko behar diren proba guztiak egin ahal izan ditu.

Cyber Surgeryko arduradunek bizkarrezur-ebaketarako laguntzaile robotikoa zertan datzan eta hura abian jartzeko BDIHren aktiboez nola baliatu diren azaltzen duen bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu.

Era berean, Vicomtechek egindako aktibo horren erabilerarekin lotutako beste kasu arrakastatsu bat Grabit enpresarena da. Startup honek, ikusmen artifizialeko sistemaz gain, irudia denbora errealean aztertzeko software-liburutegia eta sare neuronal prototipikoak erabili ditu bere produktuetako baten hobekuntza egiteko.

Supermerkatuko balantza bat da, eta, BDIHk emandako teknologiari esker, produktuak detektatzeko eta neurketetan zehaztasun gaitasun handiagoa lortu ditu. Ez galdu Grabiten bideoa, non proiektuaren arduradunek kasu honetan egindako lana azaltzen duten.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak