Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 Azaroa, 2020
Naiara Goia: “Euskadin berrikuntza soziala eta teknologikoaren arteko eten bat daukagu eta uztartu egin behar dira”

Naiara Goia Arantzazuko Berrikuntza Laborategiko zuzendariari elkarrizketa
Naiara Goia, directora del Laboratorio de Innovación de Arantzazu
Naiara Goia, directora del Laboratorio de Innovación de Arantzazu

Naiara Goia Gizarte Berrikuntzako Laborategiko zuzendaria da. Laborategi hau udazken honetan Arantzazu Gaur Fundazioko kide bihurtu da. Berrikuntza sozialeko laborategia Arantzazuko Gandiaga topagunean ari da lanean, eta berrikuntza sozialaren bidez aurrera egin nahi du, ekintza sozialaren aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borroka indartzeko. Laborategiko Naiara Goia zuzendariarekin hitz egin dugu.

 

Udazkenean hasiko zarete Arantzazun gizarte berrikuntza laborategian lanean. Zer helburu ditu laborategiak?

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren azken helburua da Arantzazu bihurtzea gizarte berrikuntzako erreferentziazko nodo, gizarte justuago, kohesionatuago, lehiakorrago eta gizatiarragoa lortzeko. Eta hori guztia Arantzazuko tradizio historikoarekin bat eginda elkargune bihurtzea da laborategiaren berezitasun nagusia, herritarrek topagune gisa hartzeko, gure gizarteko erronka nagusien aurrean hausnartu eta esperimentatzeko.

Esan nahiko nuke zehazki euskal gizartearen agenda politikoan herritarrek duten inplikazioari eta partehartzeari dagokion espazio horretan eskuhartzen duela laborategiak.

Helburu zehatzak aipatuz, sareak sortzea da lehengoko helburua. Sareak erraztu eta bideratzea, pertsona, herri erakunde, ikerlari, entitate pribatu, hirugarren sektore eta herri ordezkarien artean. Bigarren helburua litzateke irekiera edo nazioartekotzea: Nazioarteko lankidetza sareak sortu behar ditugu, alde batetik ezagutza kanpotik ekartzeko eta bestetik gure giza garapeneko eredu berritzailea munduan ezagutzera emateko. Eta azkenik ikerketaren helburu zehatza: ikerketa berritzaile ausartak eta sendoak egitea etorkizuneko erronken inguruan.

 

Zuen lehentasunen artean trantsizio ekologikoari, klima aldaketaren aurkako borrokari eta gizarte-ongizateari lotutako erronkei aurre egitea dago. Zer proiektu lantzen dira arlo horietan?

Orain ari gara proiektuak eta lan ildoak definitzen, baina egia da lau espezializazio esparru horien inguruan euskal gizarteak izan ditzazken arazoei eta beharrizanei erantzun berritzaileak edo soluzioak bilatzea da helburua eta horretarako partaidetza proiektuak garatuko ditugu, herritarrak zein erakundeak ahalmenduz, lankidetza sareak osatuz eta lankidetzako proiektuak sortuz erantzukizunak partekatuz erakundeen, enpresa pribatuen eta eragile desberdinen artean. Ikastaroak, kongresuak, jardunaldiak eta hitzaldiak antolatuko ditugu herritarrek berrikuntza soziala sustatuko duten dinamiketan parte hartzeko.

 

Enpresa pribatuekin lankidetzan aritzen zarete ekimenak bultzatzeko?

Orokorrean, sare ezberdinak erraztu eta bideratu nahi ditugu eragile mota desberdinen artean. Aliantza publiko pribatu sozialak sortu nahi ditugu etorkizuneko erronkei modu eraginkorrean aurre egiteko. Horien artean badira enpresa pribatuak. Adibidez Arantzazu Gaur Fundazioan txertatzen da laborategia eta fundazioaren kide da Mondragon Corporación bezalako entitate pribatua. Hor lankidetza estuan arituko gara, bai Mondragon Corporaciónekin eta baita Kutxarekin eta inguratu zaizkigun eragile pribatuekin. Elkarri ekarpena egiteko eta elkarrekin aliantza publiko pribatuen bidez erronken aurrean proiektuak garatzeko.

 

Zuekin lan egingo dute hiru euskal unibertsitateak, ezagutza-gune izan nahi al duzue?

Unibertsitateen rola gakoa izango dira, paper klabea jokatuko dute laborategian. Paper oso aktiboa izango dute, eta horrek berme handia emango dio laborategiari hasieratik. Sorreran parte hartu zuten EHUk Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak. Laborategiaren marko teorikoa sortu zuten hiru unibertsitateek batera, hori berez bada mugarria. Balioa ematen dio, lankidetza eta legitimitatea ematen dio laborategiari.

Zalantzarik gabe, guk nahi dugu laborategia ezagutza sortzeko gune izatea. Eraldaketa sakoneko garaia bizi dugu munduan, eta eduki berriak eta lan egiteko modu berriak uztartu beharrean gaude. Eta etorkizuneko herrigintzan adibidez, prozesu horietan ezagutza txertatzea ezinbestekoa da. Alegia, oinarrizko ezagutza depositoan komunitatea egon behar da eta ezagutza horren sorreran ikerketa aurreratuak eta berritzaileak ekiteko unibertsitateen rola ezinbestekoa da.

 

Ba al duzue tokiko zein nazioarteko mailan?

Badira alor honetan, gizarte berrikuntzan, bidea egiten ari diren hainbat euskal elkarte, haien artean Eusko Ikaskuntza, Lehendakari Agirre Center, Etorkizuna Eraikiz, guztiok oso logika berezitik abiatu gara guztiok nolabait lurraldearen etorkizuneko erronkei erantzutera bideratutako ekimenak egiten ari dira eta horiekin guztiekin lankidetzan arituko gara.

Nazioartean ere badira laborategi edo erreferentziazko zentro, gure helburuen artean ere bada haiekin konexioak sortzea. Guk badaukagu berezitasun bat, gure ardatzak dira komunitatean sakontzea, gizartearekin konexioan hartzea, gobernantza kolaboratiboa, hori Arantzazuren tradizio humanistatik dator. Hori abiapuntu bat ematen digu, lehentasunezko plano batean kokatzen gaitu beste zentroekiko.

Gizarte berrikuntzako esparrua oso zabala da, badira erakundeak ekintzailetza sozialera bideratuta, formakuntzara… Guk bilatu behar ditugu zeintzuk diren gure antzekoak edo zeintzuk duten ezagutza erabilgarria guretzat, eta badira Kanadan edo Escandinavian adibideak.

 

Berrikuntzaren ezagutza handia duzu nazioartean. Zer egoeratan ikusten duzu Euskadi arlo horretan?

Orokorrean Euskadi punta puntan kokatzen da berrikuntza esparruan, oso posizionamendu ona dugulako batez ere industria sare zentroengatik eta espezializazio adimentsurako ikerketa eta berrikuntza estrategiarengatik. Oinarri sendoa daukagu eta elementu asko ditugu egungo erronkei erantzun ekonomiko eta social berritzailea emateko.

Batetik ikerketa eta berrikuntza ekosistema garrantzitsua daukagu, Europa mailan punta puntako ikerketa zentroak eta unibertsitateak dauzkagu, zenbait alorretan aitzindariak direnak. Enpresa testuinguruan berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzeko estrategiak bultzatzen dira SPRI bezalako erakundeetatik, enpresa txiki eta ertainei laguntza emateko programak burutzen dira, lankidetza publiko pribatua sustatzeko eredua bera oso aurrerakoia da.

Hala ere, nik uste dut berrikuntza soziala eta teknologikoaren arteko eten bat daukagula, eta uztartu egin behar dira. Gaur egungo erronkak konplexuak eta tamaina handikoak direlako diot hau. Eraldaketa teknologikoa, erronkak gizartean, trantsizio ekologikoa… Erronka potolo horiei berrikuntza sistemikoaren perspektibatik eman behar zaie erantzuna.

Ikuspegi zabal horretatik aldaketa palanka sorta zabal batean eragiten du aldi berean. Berrikuntza teknologikoak, negozio ereduak, edo merkatuak, baina baita ere hezkuntza, marko normatibo eta erregulatorio berriak, baina baita ere balioak, jokabideak, herritarren partehartzea… Dimentsio desberdinak jorratu behar dira eta uztartu behar dira. Nolabait uztartu behar ditugu alde soziala eta teknologikoa, erantzun eraginkorra eman nahi badiegu erronkei. Ondo posizionatuta jarraitzeko beharrezkoa da hau, ez soilik teknologiaren edo enpresa testuingurutik, baita ere garapen iraunkorrera bideratuko gaituen berrikuntza sozialetik.

 

Zergatik Arantzazun?

Ez da kasualitatea Arantzazun egotea. Ukaezina da Arantzazuk Euskal Herrian daukan balio simbolikoa ez bakarrik Gipuzkoan, laborategia herri proiektua izan nahi du. Laborategia sortzen da eragile erreferente askoren adostasun prozesu zabal baten ondorioz. Balioetara itzuliz, balio sinboliko oso sendoak ditu Arantzazuk, beti izan da gune eraldatzaile eta berritzaile, euskararen, artearen, literaturaren, pentsamenduaren eta musikaren arloan. Baita ere sentsibilitate eta aukera desberdinak defendatzen duen jendea erakarri duen elkargunea izan da, ideologia edo kultura politiko desberdinetatik datozen pertsonak. Laborategi honek jarraipena eman nahi dio espiritu horri, Arantzazuk mendeetan egin duen bezala, gizarteari baliozko ekarpen bat egiteko. Lehentasunezko posizioan jartzen gaitu hau beste laborategi batzuekin konparatzeko orduan, nortasun propio bat du, erantzukizun handia baita ere.

Berrikuntza 1 abendua, 2020
Euskadi da 2019an I+Gn gehien inbertitu duen Estatuko lurraldea (BPGren % 1,97)

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak INEren (Estatistikako...Leer más

Berrikuntza 23 Azaroa, 2020
Abian da BBDWeek, sormena eta industria hibridatzeko aukerak

  Kultura- eta Sormen-industriak garrantzia hartzen ari dira Europan sektore estrategiko...Leer más

Berrikuntza 20 Azaroa, 2020
Bizkaia Plaza eraikineko Erakunde Publikoek EUSKARALDIArekin bat egin dute 30 Arigune eta 100dik gora Ahobizi eta Belarriprestekin

Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal...Leer más

Berrikuntza 18 Azaroa, 2020
Sprilur Eraikune-k antolatutako Eraikuntza Aurreratuaren eta Arkitektura Jasangarriaren Europako Kongresuan

  Sprilur-ek parte hartuko du Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak antolatutako...Leer más

Berrikuntza 12 Azaroa, 2020
Labean: berrikuntza sozialeko 5 ekimen Euskadiko landa-eremuak sustatzeko

  Labean – Landa eremuan berrikuntza soziala pizten izeneko programak jakinarazi du...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?