Mercedes Aguirre, enpresako zuzendaria.
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 25 urtarrila, 2021

Erandioko laborategi bat liderra da elikadurako osagarrien sektorean

Mercedes Aguirre da 2008tik osagarri nutrizionalen fabrikazioan eta banaketan diharduen NUA Biological Innovations enpresako kudeatzailea eta I+G-ko arduraduna
-

 

Nahiz eta sektore atomizatua izan, non teknologia commodity gisa ikusten den sarritan, Euskadi, beste merkatu-hobi batzuetan gertatzen den bezala, erreferentziazkoa da elikadurako osagarrien arloan ere.  Bizkaian, Erandion bertan, osagarri nutrizionalak formulatzen eta fabrikatzen dituen laborategi bat dago, Europan erreferentziazkoa dena. Duela 12 urte sortutako ETE bat da, NUA Biological Innovations du izena eta horrelako osagarrien fabrikazioan eta banaketan dihardu, ondoren salgai jartzeko farmazia, belar-denda edo dietetiketan. Arestian AEDek (Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendaritza-karguen Elkartea) saritutako Mercedes Aguirre (Biologiako doktorea) da enpresako zuzendaria.

 

Nola azaldu dezakegu zer den NUA?

Elikadurako osagarrietan espezializatutako laborategi bat gara, nazioarteko liderrak itsasoko omega-3 gantz-azido oso purifikatu eta kontzentratuen (DHA eta EPA) garapenean eta merkaturatzean.
2008an enpresa sortu genuenetik, merkatuan parekorik ez duten formulazioak garatu ditugu, horretarako oinarritzat hartuz etengabeko ikerketa eta garapen jarduera bat, bereziki bideratua dagoena gure organismoak erraz barneratzen dituen osagarri nutrizional espezifiko eta konposatuak eskaintzera.

 

Zer da zehazki elikadurako osagarri bat edo osagarri nutrizional bat?

Elikadurako osagarri bat da nutriente-iturri kontzentratu bat (adibidez, bitaminak, mineralak edo landareen erauzkinak, olioak…) ematen digun elikagai mota bat. Ez du errezetarik behar, eta normalean farmazietan, belar-dendetan edo dietetika zentroetan erosten da. Produktu horien helburua da gure elikaduraren osagarri izatea gabezia nutrizionalen bat dugunean.

 

Erandion formulatzen dituzuen osagarriek zertan laguntzen diete pertsonei?

Lagungarri izan litezke arlo askotarako. Adibidez, kontzentrazioa eta arreta hobetzeko edo portaera asaldatuak tratatzeko; halaber, badaude nutrienteak azaleko zimurrak disimulatzeko, ugalkortasuna hobetzeko, bihotz-hodietako osasuna zaintzeko… Arnasketari dagokionez, ongi prestatutako osagarri bat dugu arnasbideetako infekzio birikoek eragindako ondorioak hobeto jasateko (berdin balioko luke COVID-19aren ondorioentzat ere). Argi dago produktu hauek ezin dutela ordezkatu tratamendu medikoa, baina haien osagarri izan litezke, eta baliagarri dira askoz hobeto jasateko osasun arloko arazoak eta horien aurkako tratamenduak.

 

Enpresa hau berrikuntzaren ondorio zuzena da…

NUA ikerketatik sortu zen duela 14 urte, interes berezi bat sortu zenean itsasoko Omega-3arekiko. Orduan hasi ginen aztertzen zer zegoen merkatuan, eta iruditu zitzaigun produktuak nahiko kaskarrak zirela, gantz asko baina Omega-3 gutxi zutelako. Horregatik, nutriente hori nola potentziatu pentsatzen hasi ginen. Handik bi urtera, potentzia handiko kontzentratu bat lortu genuen, ordura arte merkatuan zegoenarekin alderatuta izugarrizko eraginkortasuna zuena.

 

Eta zer gertatu zen orduan?

Orduan pentsatu behar izan genuen zer egin garapen berritzaile eta harrigarri harekin: kaxoi batean sartu eta ahaztu, edo garatu eta ezagutzera eman. Eta honaino iritsi gara. Erabaki genuen igerilekura jauzi egitea, enpresa sortu genuen eta merkatuan sartu ginen produktu bakar harekin.

 

Bide batez, nondik dator NUA izena?

“Berria” esan nahi du gaelikoz. Gure laborategiaren izen osoa Nua Biological Innovations S.L. da, hau da, “ikerketa biologiko berriak”. Izen horrek primeran definitzen ditu gure espiritua eta filosofia, hots, elikadurako osagarrien merkatuan berritzea merkatuari benetako balio erantsia ematen dioten kontzeptu berritzaileekin.

 

Nolakoa izan da enpresaren bilakaera hamabi urte hauetan?

Gure lehen produktua 2008an merkaturatu genuen, krisi ekonomiko handi baten atarian, baina horrek ez gintuen geldiarazi eta aurrera jarraitu genuen proiektuarekin, uste osoa baikenuen gure produktuan.  Hasiera motela izan zen, ahalegin, irudimen eta pertseberantzia handiz lan egin behar izan genuen. Denborak aurrera egin eta hazten joan ahala, aurre egin behar izan genien egoera konplexuei, eta gure marka defendatu eta balioan jarri behar izan genuen mehatxutzat ikusten gintuzten hirugarrenen aurrean.

 

Zientziari eta Ikerketari dagokienez, zure ustez Euskadik zenbateraino hartzen du serio I+G-ren aldeko apustua?

Iruditzen zait I+G-k toki garrantzitsua duela Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horren erakusgarri da duela urte askotik ditugula martxan teknologia berritzaileak garatzera bideratutako teknologia-zentroak. Gainera, oker ez banago, Euskadi da arlo horretan gehien inbertitzen duen Espainiako autonomia. I+G-k pazientzia handia eskatzen du, denbora behar baita ikerketarako. Hala ere, uste dut ongi antolatutako I+G baten aldeko apustuak fruitu ugari eman ditzakeela etorkizunean.

 

Zurea bezalako milaka laborategi daude, “txanpinoiak bezala” hazten direla esan izan duzu… Zerk bereizten zaituzte gainerakoengandik Europan erreferente izateko?

Gourmet osagaiak erabiltzen ditugu gure formulazioak garatzeko, hau da, potentzia eta kalitate gorenak dituztenak, erabiltzaileak aldea nabaritu dezan amaierako produktuan. Baldintza horretatik abiatuta, azterketa klinikoak egiten ditugu, bai eta kanpoko kalitate kontrolak, eta nolabait, eraginkortasun frogatua bermatzen dugu. Eta hori guztia azpimarratu nahi dut, gure sektorean etengabe ikusten ditugulako itxuraz eta izenez berdinak izan daitezkeen osagarriak, baina kalitatean eta eraginkortasunean gurearengandik oso urrun daudenak…

 

Zergatik?

Marketin on batekin edozer sal daitekeelako, eta askotan sinestarazten digutelako produktu kaskar bat zoragarria dela, nahiz eta hori horrela ez izan. Nua-n uste dugu propaganda hori engainagarria dela. Esan bezala, kalitate, segurtasun eta eraginkortasun berme objektiboak eskaintzea gustatzen zaigu.

 

Zu laborategiko emakumea zara, Zientzia eta Ikerketa arlokoa… Enpresa profil berri horri dagokionez, zer da gehien kostatzen zaizuna?

Ez ditut sobera gustuko gai legal, burokratiko edo administratiboak, baina badakit enpresaren egunerokoaren parte direla. Horregatik, borondate guztia jartzen dut ikasteko eta dena aurrera ateratzeko.

Lotutako albisteak

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

Zuchettik  35  urte  daramatza  enpresa-softwarea  eskaintzen
03/06/2026 I+G+B

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Ansareo  Technologies-ek  oinarrizko  azpiegituren  kudeaketa  eraginkorragoa  eta  prebentiboagoa  eskaintzen  du
03/06/2026 Berrikuntza

Ansareo Technologies-ek oinarrizko azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa eta prebentiboagoa eskaintzen du

Euskal taldearen ekimenak digitalizazio, sentsorika, datu-analisi eta soluzio berritzaile gehiago eskaintzen dizkie landa-ezagutza teknikoari oso lotuta dauden zerbitzuei.

Garay  Recubrimientos  enpresak  kautxuzko  estalduren  soluzio  berriak  garatu  ditu
02/06/2026 I+G+B

Garay Recubrimientos enpresak kautxuzko estalduren soluzio berriak garatu ditu

Bizkaiko konpainia hainbat proiektutan murgilduta dago industria instalazioen iraunkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Bantec:  “Gure  espezializazio-arloek  hazkunde-potentzial  handiena  duten  sektoreen  aldeko  apustua  egiten  dute”
01/06/2026 I+G+B

Bantec: “Gure espezializazio-arloek hazkunde-potentzial handiena duten sektoreen aldeko apustua egiten dute”

Enpresa gipuzkoarrak bere ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen laguntzen die enpresei, eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen.

SISMOS,  ikusmen  artifizialaren  bidez  industria-kalitatearen  kontrolerako  eredu  berria  duen  Bilboko  startupa
28/05/2026 Ekintzailetza

SISMOS, ikusmen artifizialaren bidez industria-kalitatearen kontrolerako eredu berria duen Bilboko startupa

Enpresak, SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso duenak, urtebete eskas darama martxan.

Solumobelek  etxe  funtzionalagoak  sortzen  ditu  adinekoentzat  eta  mugikortasun  murriztua  dutenentzat
28/05/2026 Berrikuntza

Solumobelek etxe funtzionalagoak sortzen ditu adinekoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat

Sukalde, armairu eta komun egokituetan espezializatua, enpresa tolosarrak irisgarritasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Seavi,  Gateizko  enpresen  hotel  nagusia  duela  30  urtetik
28/05/2026 Berrikuntza

Seavi, Gateizko enpresen hotel nagusia duela 30 urtetik

Enpresak zibersegurtasun-programako SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta Estatuko eta nazioarteko 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.