Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Azaroa, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Nola egin aurrera Enpresa Hiritarrerantz?

Urriaren 29an, enpresak gizartean duen zereginari buruzko gogoeta-prozesu baten ondorioak aurkeztu ziren. SPRI Taldeak gogoeta-prozesu horretan parte hartu du

 

Eredu zehatz bati baino gehiago, enpresa hiritarrak erreferentzia egiten dio ideia edo ikuspegi bati, zeinaren arabera antolakunde horiek eragile aktibo bihurtzen baitira aurrera egiteko gizarte jasangarriago baterantz. Azken urtean, Alboan GKEak eta REAS Euskadik gogoeta-prozesu kolektibo bat bultzatu dute aztertzeko nola aurrera egin enpresa hiritarraren proposamen horretarantz. Mintegi formatuan egin den proiektu horretan esparru publiko, pribatu, akademiko eta sozialeko 20 eragilek parte hartu zuten, besteak beste, SPRI Taldeak.

 

Urriaren 29an aurkeztu ziren lankidetzan eginiko ikerketa horren emaitzak, Empresa Ciudadana, propuestas para una nueva forma de pensar y hacer empresa izeneko argitalpenean bildu direnak. Aurkezpen-ekitaldian izan ziren, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuneko zuzendari Cecilia Martínez Arellano eta REAS Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunze Elizaga, eta orobat izan ziren mintegian parte hartu zuten beste hiru pertsona hauek: Cristina Murillo, GAIA klusterreko zerbitzuetako zuzendaria, Aitor Cobanera, SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendaria eta Ricardo Antón, ColaBoraBora kooperatibako kidea.

 

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikerlari Cecilia Martínezek ekitaldian azaldu bezala, enpresa hiritarra da “bere ekintzen erantzukizuna bere gain hartzen duena, eztabaida sozialean parte hartzen duena eta konpromisoa hartzen duena aurrera egiteko gizarte-eredu justu eta jasangarriago baterantz”. Ikertzaileak azaldu duenez, “ez da bete beharreko check list bat duen eredu itxi bat, baizik eta beste modu batean pentsatzeko gonbidapen bat”.

 

Ekitaldi horretan, gogoeta-prozesuan identifikatuko bost erronka aurkeztu ziren, erronka horien bidez aurrera egiteko eraldaketa-prozesuan.  Carlos Askunzek esan bezala, “pistak dira, bideak irekitzen eta enpresen jardunbideak berrorientatzen laguntzen dutenak”. Besteak beste, aipatzekoak dira: berrikuntza-ekosistemak bultzatzea lurraldean, produkzio-eredu jasangarri berriak babestea, eta enpresen gobernantza-ereduak eraldatzea eredu parte-hartzaileagoak lortzeko. “Kontua ez da enpresei esatea zer egin behar duten; enpresek eurek garatu behar dituzte euren helburuak ikuspegi honetan oinarrituta” adierazi zuen REAS Euskadiko koordinatzaileak.

 

Mintegian parte hartu zuten pertsonek prozesu hartan azaleratutako hainbat ikaskuntza partekatu zituzten. Hala, SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendari Aitor Cobaneraren arabera, “produkzio-eredu jasangarri berriak behar ditugu, enpresei lehiakorrago izaten lagunduko dietenak”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak