Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urtarrila, 2023 Berrikuntza

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak eta CEBEKek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute lan arloko ongizate psikologikoaren garrantzia ikusarazteko

Hitzarmenean baita ere azpimarratzen dira  lan-inguruneetan har daitezkeen prebentzio neurriak, ezagutza eta esperientzien trukean oinarritutako ekintzen bidez gauzatu daitezkeenak

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak (COP Bizkaia) eta Bizkaiko Enpresen Konfederazioak (CEBEK) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, laneko osasunaren garrantzia ikusarazteko eta enpresetako ongizate psikologikoa bultzatzeko ONDO IZAN programaren bitartez.

Hitzarmenean baita ere azpimarratzen dira  lan-inguruneetan har daitezkeen prebentzio neurriak, ezagutza eta esperientzien trukean oinarritutako ekintzen bidez gauzatu daitezkeenak. Hitzarmen hau Carolina Pérez Toledok, CEBEKeko presidenteak, eta Begoña Rueda Ruizek, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoak, sinatu dute CEBEKen egoitzan.

Hitzarmenak baditu beste hainbat helburu ere, hala nola: jarduera bateratuak eta ikerketa proiektuak bultzatzea pertsonen osasun mentala eta ongizate psikologikoa sustatzeko enpresetan; bi erakundeek partekatzen dituzten ezagutza-arloetako profesionalei zuzendutako jarduerak antolatzea; elkarrekin lan egitea psikologiarekin lotutako programetan eta lan arloan izan ditzaketen aplikazioetan; eta elkarrekiko aholkularitza bultzatzea laneko osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin zerikusia duen ororen inguruan.

 

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak