Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 Azaroa, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Bizkaia Plaza eraikineko Erakunde Publikoek EUSKARALDIArekin bat egin dute 30 Arigune eta 100dik gora Ahobizi eta Belarriprestekin

Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.   Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeotan 30 Arigune eratu dira eta 100dik gora lagunek eman dute izena Ahobizi […]

Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeotan 30 Arigune eratu dira eta 100dik gora lagunek eman dute izena Ahobizi edota Belarriprest bezala jarduteko gaur hasi eta abenduaren 4ra arte.

 

Euskaraldiarekin bat egin eta euskararen erabilpena sustatzeko, Bizkaia Plaza eraikineko erakundeek bideo bat ere egin dute, bakoitzaren izen eta jardunari buruzko hitz berriak asmatuz: Sprigarri, Ihobetasun, Arriskugura, Basquetourlari, Nazioartekotzetegi, Osasungile, Energikada, Urontzi, Sprilurtar… Eta  Euskaraldiaren leloa, “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”, hizkuntza desberdinetan adieraziz: euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz: https://youtu.be/jrOp5H0vu8k

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak