Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 urria, 2021 Berrikuntza I+G Berrikuntza teknologikoa

Banatu dira ingeniari belaunaldi berrien artean berrikuntza sustatzeko Bizintek sariak

Bosgarren edizio honetan 15 unibertsitatek parte hartu dute

Hainbat unibertsitatetako ingeniaritza, teknologia eta elektronikako hiru ikaslek jaso dituzte “2020ko gradu, master edo graduondoko amaierako proiektuaren” Bizintek Sariak, zeintzuek berrikuntza sustatzen duten belaunaldi berrien artean, babesa eskaintzen dieten ingeniari gazteei eta ikusgarritasuna ematen dieten 4.0 industriarako euren abangoardiako proiektuei. Bosgarren edizio honetan 15 unibertsitatek parte hartu dute, eta sari-banaketa ekitaldia Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan izan da.

Jerónimo Agulló Ocamposek (Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektroniko, Robotiko eta Mekatronikoa) jaso zuen lehen saria, hipokalemiaren tratamenduan ECG prozesamenduaren bidez odoleko potasio-maila neurtzeko gailu bat eta aplikazio mugikor bat diseinatzeagatik. SPRIko Enpresen Sustapeneko zuzendari Aitor Cobaneraren eskutik jaso zuen saria.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasunerako zuzendari Joseba Mariezkurrenak eman zion bigarren saria Jon Duo Angulori (Fabrikazio Digitaleko Masterra. Elgoibarko IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola), airearen kalitatea neurtzen duen modulu bat diseinatu eta fabrikatzeagatik (Smart City-en digitalizazioa).

Bizintek-eko zuzendari nagusi Daniel del Ríok hirugarren saria eman zion Pablo Aguilar Orellanari (Malagako Unibertsitateko Ingeniaritza Mekaniko eta Elektrikoa) Walkit gailuagatik. Kontsumo baxuko sistema bat da, ibilgailuak urrunetik monitorizatzeko.

Bosgarren edizioa

Bosgarren edizio honetan, ingeniaritza eta berrikuntza arloko sariketa Estatuko unibertsitate guztietara zabaldu da, ingeniaritzaren arloko talentu berriak azaleratu eta etorkizuneko belaunaldien sormena pizteko. Aukeratutako proposamenak aipagarriak dira euren konplexutasun handiagatik eta garapen mailagatik, eta baita ere bat datozelako puri-purian dauden joera teknologikoekin.

Konpromisoa berrikuntzarekin eta talentuarekin

Bizintek-en helburua da ingeniaritzako ikasleak motibatzea aurrera jarrai dezaten euren proiektuekin. Modu bat da talentua atzemateko eta ateak irekitzeko etorkizuneko ingurune digital eta industrialak diseinatuko dituzten ikasleei. Sariketa hau bereziki pentsatuta dago belaunaldi berriek berrikuntzaren bidez aurrera egin dezaten euren ibilbide profesionalean.

Zentzu horretan, aurreko edizioetako hainbat proiektu irabazle  izan ziren sortzaileentzako aurkezpen-txartelik onena, zeintzuek sariketa hau aprobetxatu baitzuten harremanak sortzeko eta, harreman horien bidez, euren ibilbide profesionala lantzeko ingeniaritza teknologikoaren munduan.

Ekitaldian baita ere parte hartu dute ondoko hauek:

Rafa Bengoa, SI-Health enpresako zuzendaria. Osasun arloko erreformetarako nazioarteko aholkularia. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia. Senior Fellow Harvard.

Asier Albizu, BIOLANeko zuzendari nagusia

Carlos Jimenez, ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE DÉFICITS INMUNITARIOS PRIMARIOS elkarteko presidentea.

Luis Antonio Ruiz Ozaita, FOUNDER AT PRODOL MEDITEC (General Manager).

Oxel Etxebarria, BEXEN CARDIO (Managing Director).

Laida San Sebastian, MONDRAGON UNIBERTSITATEA (Researcher and Lecturer Innovation and Industrial Management Entrepreneurship Coordinator).

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak