Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Azpeitian burutu du 345 ETE berritzaile akreditatzeko bosgarren jardunaldia

Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 enpresek jaso dute akreditazioa

Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da EBkoa 100 izanik).

Hazinnova programaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

 

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Azpeitian izan da bosgarren jardunaldia. Ekitaldian egon dira  Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.

Topaketa honetan Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 enpresek  jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Iraurgi Berritzenekin elkarlanean antolatutako jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Iraurgi Berritzen, AFM, ASLE, Elikaduraren Clusterra, Debagoienako Mankomunitatea, Debegesa, GAIA, Urola Kosta e Innobasque.

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

 

  1. Aritu S.Coop.
  1. AUZO LAGUN SCI
  1. CIN ADVANCED SYSTEMS S.L.
  1. Dualia Teletraducciones S.L.
  1. SVE S.L.
  1. ZERBITZU ETA GESTIO MEKANIKO INTEGRALA S.L.U.
  1. Alberdi Mekanizatuak S.L.
  1. Erlo Taladros y Roscadoras S.L.
  1. IBERMACH SPECIAL MACHINERY S.L.
  1. Konberbi S.A.L.
  1. Uralmek S.L.
  1. Codis Mobiliario S.A.
  1. MKCOIN WORLDWIDE S.A.
  1. Credeblug S.L.
  1. Diatec Tools Internacional S.L.
  1. Mármoles Aztiria S.L.
  1. Almacenes Lascar S.L.
  1. Embalajes Atxuriondo S.L.
  1. Hondakin S.L.
  1. Industrias Ugatu S.L.
  1. MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK S.L.
  1. OPERBER SITALU GROUP S.L.
  1. Taller Mecánico Oregi S.L.
  1. Ger Máquinas-Herramienta S.L.
  1. Ineko S.Coop.
  1. AYA AGUIRRE Y ARANZABAL S.A.
  1. Balenzategi S.A.
  1. Bronymec S.A.
  1. Burgelu S.L.
  1. COMETEL SA
  1. Eibartrans S.L.
  1. Industrias Metala S.L.
  1. Labmetro Servicios de Metrologia S.L.
  1. Zubacor S.L.
  1. Pates Zubia S.L.
  1. Aroa S.C.
  1. Maisor Kontserbak S.L.
  1. Electricidad Gorosabel S.L.
  1. TALLERES MYL SA
  1. Xunzel Soluciones S.L.
  1. Naberan Sareak S.L.
  1. Gomiztegi Kooperatiba Elkartea S.Coop.
  1. Tornilleria Aras S.A.L.
  1. Enrique Keller S.A.
  1. LOMBOK DESIGN S.L.
  1. Talai Berri S.L.
  1. Talleres Argote S.A.
  1. Grupo de Compras Ederto AIE S.C.

 

Hazinnova aitortza jarduera berritzaileetako 342 euskal ETEei

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.  Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnova hurrengo jardunaldien egutegia:

  • Irun, urriak 28
  • Barakaldo, azaroak 4
  • Bilbo, azaroak 11
  • Zamudio, azaroak 18

Hazinnova programa, datorren edizioan izena emateko aukera zabalik

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.

Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

ocio.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak