Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2021 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Arantxa Tapia: “Europak 2050erako nahi duen neutraltasun horretara iristeko dagoeneko lanean ari gara Euskadin, gure Basque Green Deal-aren bidetik”

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “faktoria” saioan
Arantxa Tapia sailburua, elkarrizketan.

 

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Europako Batzordeak aurkeztutako proiektu klimatikoari buruz mintzatu da, eta nabarmendu du Europak 2050erako nahi duen neutraltasun horretara iristeko dagoeneko lanean ari dela Euskadin, Basque Green Deal-aren bidetik, hain zuzen. Hala ere, adierazi du erpin asko daudela oraindik lantzeko, besteak beste, auto-elektrikoen ekoizpenaren eta salmentaren prezioa egokitzea, autoak kargatzeko sistemak landu bere osotasunean, sare-elektrikoa prestatu karga guztiak jasateko, energia berriztagarrien aldeko apustua…

 

Zehazki baterien inguruan galdetuta, Tapia sailburuak azpimarratu du bai Gasteizen eta bai Donostian baterien inguruan teknologia ezberdinak lantzen dituzten zentroak daudela, hain zuzen, baterien muina garatzeko teknologian oinarritzen direnak. “Hori da gure desberdintasuna eta pentsatzen dugu aukera bat izan daitekeela hemen horrelako ekoizpen bat izateko”, esan du. Gainera, azpimarratu du, Next funtsak etorri edo ez horren alde egingo dela.

 

Atzo Madrilen Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan izandako bilerari buruz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du negoziaketarekin jarraitzea beharrezkoa dela oraindik, dokumentua ez baitago, Eusko Jaurlaritzaren ustez, onartzeko moduan. Izan ere, nahiz eta zenbait gai egokitzat jo, badira beste batzuk askoz gehiago landu behar direnak; esaterako, ekoeskemen gaia.

 

Hemen elkarrizketa:

 

Lotutako albisteak

Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
3 apirila, 2024 Berrikuntza
Vimansak bere hodi malguetarako kodifikazio-sistema propioa du, ekonomia eta denbora aurrezteko aukera ematen duena
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak