Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza
Albisteak 23 Azaroa, 2020

Abian da BBDWeek, sormena eta industria hibridatzeko aukerak

Hauxe da aurtengo Diseinuaren Astearen ardatza: kultura- eta sormen-sektorea aldaketarako tresna gisa

 

Kultura- eta Sormen-industriak garrantzia hartzen ari dira Europan sektore estrategiko bezala, aukera bat direlako ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetako erronkei aurre egingo dieten konponbide berriak bilatzeko. Euskadin ere aukera-lurralde gisa identifikatuta daude 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruko Espezializazio Adimenduneko Estrategian (RIS3).

 

Joera horri jarraiki, sormen-sektoreen eta beste jarduera-eremu batzuen arteko hibridazio-aukerak dira Bilbao Bizkaia Design Week-en 2020ko edizioaren ardatza. Enpatia, mundu aldakor bat birdiseinatzen izenburupean, Diseinuaren Asteak topagune izan nahi du industria, diseinu, arte, kultura eta teknologia berrien artean, kolaborazioak sustatzeko eta kolaborazio horien bidez proiektu berritzaileak sortzeko.

 

Azaroaren 19an abiatu ziren jardunaldiak ekitaldi batekin, non hizpide hartu ziren Euskadiko KSIek eta Aclima klusterrak ordezkatutako ingurumen-sektoreak elkarrekin garatu dituzten esperientziak. Sormen aplikatuan aditu eta Sormen-Industrien Sareko zuzendari Juan Pastor Bustamantek eman zuen egitarauko lehen hitzaldia. Bustamenteren arabera, ekonomia sortzailea gai da pertsonak eta lurraldeak aktibatzeko, eta adibide bezala, hizpide hartu zituen administrazio publikoek, enpresek eta kultur sektoreak garatutako hainbat kolaborazio. “Euskadin aspalditik ari gara lanean kultur- eta sormen-industrien arloan; hauxe da unea espazio komun bat sortzeko beste sektore batzuekin batera” nabarmendu zuen.

 

Topaketan orobat aurkeztu ziren diseinua eta beste jarduera-eremu batzuk hibridatzen dituzten bi kasu praktiko, biak hala biak ekonomia zirkularrarekin erlazionatuak. Edu Uribesalgok Ternua Group arropa-enpresa gipuzkoarraren kasua azaldu zuen, zeinak jasangarritasunarekin lotutako balore sendoak sustatzen baititu. Konpainiak zigilu propio bat garatu du, Commitment izenekoa, bere lau marken (Lorpen, Ternua, Loreak Mendian eta Astore) produkzio-prozesuak gidatzeko. Pieza gehienetako materialen % 80 edo gehiago birziklatuak dira, eta ingurumena eta pertsonak errespetatzen dituzten oihalak erabiltzen dituzte. Arrasaten kokatutako konpainiak hondakin-materialak berreskuratzeko proiektuak ere garatzen ditu. Horietako bi dira RedCycle, erabiltzen ez diren 12 tona arrantza-sare berrerabiltzea helburu duena, eta Seacycle, itsasotik bildutako plastikoak aprobetxatuz kamisetak fabrikatzen dituena.

 

Bigarren kasu arrakastatsua Biribil proiektua da, Jon Abad eta Brigitte Sauvage diseinatzaileek bultzatua Getxoko Udalaren laguntzarekin. Prozesu parte-hartzaile baten ostean, hondakinez baliatu dira erabilpen publikoko altzariak sortzeko, kasu honetan, erabiltzen ez diren zaborrontzi horiak eta ontziak.  “Ahalegintzen gara ekonomia zirkularra bultzatzen diseinuaren ikuspegitik, baina erabiltzaileak prozesu osoan inplikatuz” azaldu zuen Jon Abadek, “aztergai ditugu ko-sorkuntzako eredu berriak, oreka hirukoitza bilatzen dutenak: ekonomia, pertsonen ongizatea eta ingurumenaren zaintza”.

 

Azkenik, Kimera vs. Kimera aurkeztu zen, Aclima klusterrak, EIDE – Euskadiko diseinatzaileen elkarteak, Karraskan esperientzia sortzaileen sareak eta praktika kolaboratiboen Wikitoki laborategiak elkarrekin bultzatutako ekimena. “Erronkei erantzuteko modu berriak bilatzen ditugu” esan zuen Olga Martinek, Aclima klusterreko zuzendariak, “Kimera vs. Kimera ekimena topagune bat da ekoindustria eta sormen-sektorea batzeko, eta, lankidetzatik abiatuta, pertsonak eta planeta errespetatzen dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko”.

 

Wikitokitik Colaborabora sarearen fundatzaile Ricardo Antónek esan zuenez, “kultur- eta sormen-industriak ekarpenak egiteko gaude, irudimena eta lankidetza eskainiz beste modu batera pentsatzeko; uste dugu ildo estrategiko horiek elkartu egin behar direla, nahasketak zer ematen duen ikusteko”. Kimera vs. Kimera ekimenaren barnean, onlineko bi tailer egingo dira abenduan aukera berriak aztertzeko, eta bertan bilduko dira arlo industrialeko zein sormen arloko eragileak.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak bultzatzen dute BBDWeek. Seigarren edizio hau azaroaren 19tik 26ra luzatuko da eta elkarrekin konbinatuko ditu onlineko jarduerak eta jarduera presentzialak.

Lotutako albisteak

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren  balio-kateari  buruzko  azokaren,  UNIREren,  bigarren  edizioa  egingo  dute  Ficoban
10/02/2025 Berrikuntza

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.