CSIRT.es foroa irabazi asmorik gabeko eta konfiantzazko sarea da. Bere egiteko nagusia zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen arteko koordinazio eta lankidetza sustatzea da, betiere, estatu mailako taldeen artean.
Zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna ematen dieten 45 talde baino gehiagoz dago osatua, publiko zein pribatuak, eta horien artean erreferentziazko 3 CERT nagusiak daude: Zentro Kriptologiko Nazionaleko CERT (CCN-CERT), Zibersegurtasunaren Institutu Nazionala (INCIBE) eta Ziberdefentsarako Agintaritza Bateratua (ES-DEF-CERT); erkidego mailako CERT zentroak, Estatuko Segurtasun Erakundeak (FCSE), Ertzaintza barne, eta zibersegurtasun arloko hornitzaileak.
CSIRT.ES sarearen barruan, tokiko eta estatu mailako sareak hobetzeko lan egiten duten ekimenak sustatzen dira, zibersegurtasun gertakariei buruzko informazioa, esperientziak eta ikasitako lezioak partekatzen dira, eta interes komuneko ekimenetan aktiboki parte hartzen da.
Egiten duten lanaren garrantziaz ohartuta, 2019an argitaratutako azken Zibersegurtasun Estrategia Nazionalean, agintari publiko eskudunak gehitu dira zibersegurtasunaren egituraren osagai moduan, Segurtasun Nazionalaren Sistemaren esparruan. Eta talde horretan agertzen da CSIRT.ES sarea, Autonomia Erkidegoetako CSIRT eta beste figura batzuekin batera.
Hori horrela izanik, CSIRT.ES sareak modu aktiboan parte hartzen du Zibersegurtasunaren Foro Nazionalean. Ekimen horren xedea zibersegurtasunaren kultura sustatzea, Industria eta I+G+b arloan babesa ematea eta prestakuntza eta talentua bultzatzea da: Hori guztia lankidetza publiko-pribatuaren esparruan, eta Zibersegurtasunaren Kontseilu Nazionalaren babespean.
Urtero, Foroko kide guztien artean, batzorde koordinatzailea hautatzen da, bozketa bidez. Azken bileran, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa hautatu da S21Sec eta RENFEri txanda hartzeko, eta Asier Martinez izango da, BCSCko CERT arduraduna, koordinazio-lanak bere gain hartuko dituena.
Biele Group bi ingeniariren ekintzailetzatik sortu zen. Julián Lazkanok eta Tomás Letamendiak...Leer más
Partekatu“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean...Leer más
PartekatuJuniper Research aholkularitza-enpresak egindako ikerketa baten arabera, 2025ean IoT industrialaren...Leer más
PartekatuZibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) 2025. urtera arteko plan estrategiko bat egin du,...Leer más
PartekatuHerrekor ingeniaritza-enpresa familiarrak Gipuzkoako Astigarragan du egoitza 1978tik. Urte hartan...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?