Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 maiatza, 2020
Zibersegurtasun arloko Ironchip euskal enpresak bere nazioartekotzea bultzatu du milioi bat euroko kapital zabalkuntzarekin

LInveready eta Easo Ventures arrisku kapitaleko sozietateekin batera gauzatu da operazioa

 

Inveready eta Easo Ventures arrisku kapitaleko sozietateekin batera gauzatu da operazioa

 

Zibersegurtasunaren sektoreko Ironchip euskal startup-ak bultzada bat eman dio bere nazioarteko merkaturatzeari, Inveready eta Easo Ventures sozietateekin batera gauzatu duen milioi bat euroko kapital zabalkuntza baten bidez.

 

Ironchip zibersegurtasunaren euskal ekosistemako startup-etako bat da. Ekosistema hori Euskadin garatzen ari da, SPRI Taldean integratutako Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren inguruko jarduerari esker. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak zentro hori izendatu du zibersegurtasuna sustatzeko Euskadin. Bere helburua da zibersegurtasunaren kultura sustatzea eta garatzea euskal gizartean, zibersegurtasunarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala indartzea. Ekimen transbertsal bat da, Eusko Jaurlaritzak bere enpresekin eta hiritarrekin zibersegurtasunaren arloan hartu duen konpromisoaren erakusgarri.

 

Location Based Security (LBS) produktuak, alegia, geo-kokapen bat pasahitz bezala erabiltzea ahalbidetzen duen lehenengo segurtasun modeloak bultzatu du Ironchip euskal konpainiaren proiekzioa.

 

Produktu horri esker, urruneko erasotzaile batek ezin du sartu zure zerbitzarira ez badauka gailu mugikor zehatz bat geo-kokapen jakin batean. Horrela, pasahitz bidezko filtrazioak eta urruneko erasoak saihesten dira. “Kredentzialak lapurtzeko erasoek ez dute ezertarako balio, kredentzial horiek ez baitute funtzionatzen geo-kokapen jakin batean ez badaude. Gainera, murriztu egiten da datuen segurtasun-arrakala batek gure bezeroak kinka larrian jartzeko arriskua, isunak saihestuz, erasoen % 87tik babestuz eta beren produkzioaren segurtasuna bermatuz, nahiz eta kanpoko baldintzek urrunetik lan egitera behartu” dio euskal startup-ak.

 

Kapital zabalkuntza honi esker, startup-aren asmoa da bere plataforma nazioarteko merkatuetan eskaintzen hastea, bereziki Latinoamerikan, Europan eta Estatu Batuetan.

 

Jose Fernando Gómez, Ironchip enpresaren fundatzaile eta zuzendari nagusiak dioenez, “erronda hau da nazioartean zabaltzeko estrategiarako behar genuen finantza-bultzada. Gure helburua da gure posizioa sendotzea, non eta langileen nortasuna bermatzea ezinbesteko bihurtu den sektoreetan”.

 

Ignacio Fonts, Inveready sozietateko managing partner-a baikor agertu da, inbertsio honekin “Location Based Security (LBS)” proiektuaren sorkuntza bultzatu ahal izan dutelako, izan ere, izugarri hazten ari den merkatu bat da, non Inveready oraindik sartu gabe zegoen. “Ironchip enpresak aukera du Europa eta Latinoamerikako erreferente bihurtzeko” gaineratu du.

 

Easo Ventures sozietateko Pedro Muñoz-Baroja managing partner-aren arabera, Ironchip-ek “konponbide integral eta modular bat eskaintzen du, zeinak sinplifikatu egiten baitu sektore askotan sekulako eragina izaten ari diren araudien konplexutasuna. Aukera ematen du etengabe aldatzen diren eta gero eta konplexuagoak diren araudietara egokitzeko, guztiak betetzen direla bermatuz.  Eta hori sekulako abantaila da antolakunde guztientzat”.

 

Ironchip enpresari buruz

Bi telekomunikazio ingeniarik sortu zuten Ironchip 2017an, eta beren hastapenetan, inbertsio-plataforma seguru bat garatu zuten broker amerikar batentzat. Orain teknologia arloko zortzi adituz osatutako plantilla bat daukate, eta teknologia propioan oinarritutako segurtasun konponbide berritzaileak sortzen dituzte.

 

Inveready sozietateari buruz

 Inveready arrisku kapitalaren kudeaketako sozietate bat da, hazi kapitalaren arloko liderretako bat Espainian.

Gaur egun, enpresa teknologiko sortu berrietan parte hartzen du 4 bertikal espezializaturen bitartez (Informazio Teknologiak, Bizi Zientziak, Venture Debt eta Finantzaketa Hibridoa -zorra eta kapitala- enpresa kotizatuentzat), eta 330 milioitik gora aktibo kudeatzen ditu. Azken 11 urteetan, kudeaketa-sozietate honek desinbertsio arrakastatsuak egin ditu 20tik gora startup-etan.

 

Easo Ventures sozietateari buruz

Easo Ventures Donostiako venture capital sozietate bat da, 2018an sortua eta 100 bat inbertitzailez osatua. Nagusiki Euskadiko startup eta enpresetan inbertitzen du, euren proiektuak bultzatzen laguntzeko. Duela 18 hilabete inguru sortu zen eta dagoeneko 24 inbertsio egin ditu enpresa berritzaileetan.

 

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?