Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 29 Marzo, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Xabier Mitxelena, Accenture enpresako zibersegurtasuneko zuzendaria: “Ikusgarritasuna eman behar diegu euskal enpresei mundu osoan”

Bere iritziz, Basque Cybersecurity Centre-k euskal konpainien kalitatea hobetzen lagunduko du atzerriko merkatuetan hobeto lehiatu daitezen
Xabier Mitxelena, Accenture enpresako zibersegurtasuneko zuzendaria.

 

Bere iritziz, Basque Cybersecurity Centre-k euskal konpainien kalitatea hobetzen lagunduko du atzerriko merkatuetan hobeto lehiatu daitezen.

 

Xabier Mitxelena euskal ekintzailetzaren ekosistemako izen ezagunetako bat da 1988tik. Besteak beste, Donostiako zibersegurtasun arloko S21sec enpresa sortu zuen beste batzuekin batera 2.000 urtean. S21ces-ek 250etik gora langile ditu eta bulegoak hiru herrialdetan. 2018aren hasieran, Accenture enpresako zibersegurtasuneko zuzendari bihurtu zen, eta multinazionalak Euskadi (Zamudio) hautatu du 4.0 Industriaren arloko garapen teknologikoko zentro bat zabaltzeko 2019ko martxoan. Xabier Mitxelenak lotura estua izaten jarraitzen du Euskadiko enpresa-sarearekin.

 

Nolako harremana du Accenture enpresak Euskadirekin?

Xabier Mitxelena – Urte asko daramatzagu zerbitzuak eskaintzen euskal enpresei eta 1.200dik gora langile dauzkagu hemen. Apustu egin genuen Euskadiren alde, uste dugulako eskualde honetan badela beste tokietan ez bezalako eredu bat, hemen dauden konpainiengatik, beren tamainagatik eta bertako balio-kateagatik. Uste dugu ingurune honek eta eragile desberdinen arteko lankidetzak aukera emango digula gure produktuak azkarrago garatzeko eta gauzak ongi egiteko lehen saiakeran.

 

Zein da Accenture enpresak Zamudioko Teknologi Parkean abiaraziko duen 4.0 Industriako garapen teknologikoko zentro berriaren helburua?

Zentro berriak babesa emango dio enpresa trakziogileen, ETEen eta berrikuntza zentroen balio-kateari. Elkarrekin jokatu behar dugu partidu hau, eta horretarako, eredu kolektibo bat sortu behar dugu merkatu globaletan lehiatzeko. Google, Facebook eta Apple bezalako enpresa teknologiko handiak Estatu Batuetan daude. Txinak eta Errusiak ere arlo teknologikoko konpainia garrantzitsuak sortu dituzte eta sortuko dituzte.  Europak iraultza industrialaren epizentro bihurtu behar du, gizarteetako ekonomiei balioa emateko. Zentzu horretan, Euskadin gaikuntza zentro bat abiarazi nahi dugu, simulazio-ereduak sortzeko eta eredu horien bitartez eraikitzeko modu optimoan garatuko diren arlo digitaleko produktuak eta zerbitzuak. Hezkuntza arloan lan egin nahi dugu, prestakuntza-ziklo azkarrak bultzatzeko zibersegurtasunari eta 4.0 Industriari lotutako beste teknologia garrantzitsu batzuei buruz.

 

Testuinguru horretan zenbateraino da garrantzitsua zibersegurtasuna?

Zibersegurtasunak presente egon behar du tamaina guztietako antolakundeetan. Araudi berriak sortu direnetik, antolakunde bateko liderra bera da datu-ihes guztien arduraduna, beraz, gerta liteke erantzukizun penalak izatea lapurretak edo ihesak gertatzen direnean.  Teknologia aldatzen ari da eta prozesuak sortu behar ditugu erresilienteago izateko. Nire enpresa erasotzen dutenean –zeren egunen batean erasoko dute- jakin behar dut nor den erasotzailea, zergatik eraso nauen, eta aurreikusi egin beharko nuke noiz eraso nazakeen.

 

Zibersegurtasun arloko ia hogei enpresa daude Euskadin. Esan liteke badela zibersegurtasun arloko enpresen euskal ekosistema bat?

Estatu osoarekin alderatuta, Euskadin daude zibersegurtasunari lotutako enpresa-eredu gehien, baina bada arazo bat: ekosistema erreala izan arren, ez du eskalagarritasunik. Horregatik, lehenbiziko lana da Euskadi teknologiaren abangoardian jartzea, eta gero, Euskadiri ikusgarritasuna ematea munduan. Beste herrialde batzuk ere ari dira hemen egiten duguna egiten zibersegurtasun arloan, baina haiek badute ikusgarritasuna eta guk ez. Ez daukagu baliabiderik ez eta tamaina egokirik lehen minututik erakargarri izateko. Ibilbide horretan lagunduko diguten bidaideak behar ditugu, euskal enpresen eta administrazioaren ahaleginarekin bat egingo dutenak.

 

Eta zeintzuk izango dira bidaide horiek?

Adibidez, Accenture. Mundu osoko 250.000 startup monitorizatzen ditugu, zuzenean lan egiten dugu 2.500ekin, eta horietatik %10 zibersegurtasun arlokoak dira. Enpresa eta erakundeen arteko lankidetza garbi eta gardena lortu behar dugu, merkatuaren premiekin lerrokatutako ekosistema erakargarri bat sortzeko. Euskadin jauzi txiki bat eman dugu berrikuntza-sistemarekin, baina inbertsio-sistema ez da aldatu. Merkatu globalera eramango gaituen beste jauzi bat behar dugu. Eskuzabal izan behar dugu bidean lagunduko diguten bidaide onenak bilatzeko.

 

Nola baloratzen duzue Basque Cybersecurity Centre martxan jarri izana?

Basque Cybersecurity Centre martxan jarri izanak izugarri poztu ninduen pertsonalki. 2005az geroztik ari nintzen esaten horrelako erakunde bat behar genuela. Funtsezko elementua da enpresak sentsibilizatzeko eta zibersegurtasuna sendotzeko. Bestalde, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak eragile-lana egin behar du zibersegurtasun enpresen kalitatea hobetzeko, gai izan daitezen kanpo merkatuetan lehiatzeko. Enpresek segurtasun ziurtagiriak aurkeztu behar izaten dituzte nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izateko.  2020. urtetik aurrera, Europako araudiaren arabera, enpresek frogatu behar dute betetzen dituztela hainbat jarraibide eta prozesu. Uste dut prestatzen hasi behar dugula aldaketa horri aurre egiteko, ez erreakzioz, baizik eta aurrea hartuz, eta ahalik eta azkarren egin behar dugu, atzean geratu gabe, lehen egunetik lehiatzeko nazioarteko merkatuetan. Basque Cybersecurity Centre oso garrantzitsua izango da horretarako ere.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak