Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 ekaina, 2020 Digitalizazioa Nazioartekotzea Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) BasqueTrade & Investment Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak zibersegurtasunaren euskal ekosistema aurkeztu du Eslovakian

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak -biak SPRI Taldean integratuak- zibersegurtasunaren euskal ekosistema aurkeztu dute Eslovakian, Euskadik Pragan daukan Txekia eta Eslovakiarako bulegoak antolatutako jardunaldi birtual batean

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak -biak SPRI Taldean integratuak- zibersegurtasunaren euskal ekosistema aurkeztu dute Eslovakian, Euskadik Pragan daukan Txekia eta Eslovakiarako bulegoak antolatutako jardunaldi birtual batean. Horretarako, laguntzaile izan dute SARIO (Eslovakiako Gobernuko Inbertsioen eta Merkataritzaren Garapenerako Agentzia), iragan urte hauetan lankide dutena.

 

Eslovakia nahiko merkatu heldua da IT eta zibersegurtasun arloan, eta baditu nazioarteko pisua duten tokiko enpresa batzuk, hala nola ESET. Aipatzekoa da IKTen sektoreak ia 50.000 pertsona enplegatzen dituela, BPGan industriaren portzentaje handiena duen herrialdea dela, munduko per capita auto fabrikatzaile handiena, eta 10.000 langile bakoitzeko robot industrial gehien dauzkan herrialdeetako bat. Gainera, badauzka linea-integratzaile propioak eta herrialde askotan erabiltzen diren nazioarteko robotak.

 

Sektore horien kontzentrazio handiak nahasketa interesgarri bat eskaintzen du, eta Eslovakia merkatu potentzial bihurtzen du zibersegurtasunarekin eta 4.0 industriarekin lotutako teknologiak eskaintzen dituzten euskal hornitzaileentzat.

 

Eslovakiak interesa agertu du BIND 4.0 eta BDIH bezalako ekimenetan eta nazioarteko proiekzioa duten eta Eslovakiako merkatuan interesatuta dauden zibersegurtasun sektoreko euskal enpresetan; hala, alderdi biek elkarrekin lan egingo dute urtearen azken hiruhilekoan ekintza zehatzak antolatzeko eta aldebiko lankidetza indartzeko.

 

Bideokonferentzian parte hartu dute Javier Dieguezek, Basque Cybersecurity Centre-ko zuzendariak; Gabriel Fedorko-k, Eslovakiako IT elkarteko idazkariak; David Dvořák-ek, SOITRON konpainiako IT Advisory Manager-ak; Stanislava Plascencia-k, SARIOko inbertsio proiektuetako senior aholkulariak; eta Martin Uhnak-ek, Berrikuntzako Ekonomiaren aldeko Eslovakiako Aliantzako zuzendari exekutiboak.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak