Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2020 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin

Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa

 

Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa

2012an, jada, Espainian segurtasun funtzionalaren ziurtagiria zuen lehen zentroa eta nazioartean lehenetariko bat izatera iritsi zen IKERLAN, orduan ere TÜV Rheinlandek ziurtatuta.

 

IKERLAN zentro teknologikoak TÜV Rheinlanden ziurtagiria eskuratu du zibersegurtasuna kudeatzeko duen sistemarako. Horrek egiaztatzen du IKERLANek produktu ziberseguruak garatu ditzakeela IEC 62443-4-1 araudiak ezarritako baldintza zorrotzak betez. Ziurtagiri berriak bermatzen du metodologia honen arabera egindako sistema elektronikoak garatzen dituzten pertsonen prozedurak, antolaketa egitura, kalitate sistema eta prestakuntza segurtasuneko estandarrik zorrotzenekin bat datozela.

 

Industriako zibersegurtasunean espezializatzea da IKERLANen apustu estrategikoetako bat, eta espezializazio horretan 6 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu azken 4 urteetan, trebakuntza maila handiko ikertzaileak eta punta-puntako instalazioak edukitzeko eremu honetan.

 

Industriak duen erronkarik handienetako bati erantzuten dio zentroaren espezializazioak, izan ere, gero eta handiagoa da konetibitatearen eskaera eta, orokorrean, produktuen eta prozesuen digitalizazioaren eskaera ere, eta horrek ekarri du mehatxuek eta zaurgarritasunek ere gora egitea. Tren sektorearen bilakaera da digitalizazioa izaten ari den gorakadaren eta produktuak eta konexioak (trenbide pasaguneak, seinaleak, treneko sarbideak, potentzia eta abiadura kontrola, etab.) bermatzeak duen garrantziaren adibide bat.  Sistema horiek guztiak gailu elektronikoen bidez kontrolatzen dira eta gailu horien zibersegurtasuna bermatzea oinarri-oinarrizkoa da.

 

Energiaren sektorea da beste kasu garrantzitsu bat. Sektore horretan, elektrizitatea banatzen duen konpainia batek horniduraren fidagarritasuna bermatu behar du, gure etxeetako argi kontsumoa urrutitik ezagutzeaz gain. Kontrol elementuetan edo kontagailu adimendunetan bidegabe sartzeak ondorio negatiboak izan litzake negozioan eta azken erabiltzailean. Horrenbestez, zibersegurtasuna faktore gakoa da produktu elektronikoak, konexioak eta informazio fluxua seguruak direla bermatzeko.

 

Industriako segurtasuneko eskaintza osoa

 TÜV Rheilanden ziurtagiri berria 2012an IKERLANek lortu zuen segurtasun funtzionaleko ziurtagiriari (Safety) gehitu behar zaio, orduan ziurtagiri hori Europan zuen lehen erakundeetako bat eta Espainiako lehena izatera iritsi zen-eta. IKERLANek dauka, beraz, munduan esperientziarik handiena duen ziurtapen erakundeetako baten bermea pertsonen segurtasunari lotutako teknologiaren arloan eta orain sistemen zibersegurtasunari lotutakoan ere bai. Aitortza bikoitz horrek finkatu egiten du zentroak arlo honetan duen erreferente posizioa.

 

IKERLANeko zibersegurtasun arloko arduradun Salvador Trujilloren hitzetan, “ziurtagiri hau lortzea da urte askoan ondo egindako lanaren emaitza, eta Industriako Zibersegurtasunaren Champions League-an kokatzen gaitu. Gure ustez, aitortza honek IKERLANek eremu honetan duen posizionamendu garrantzitsua balioztatzen du eta segurtasun funtzionalean / safetyn  dugun eskaintza diferentziala osatzen du, arlo horretan zentro ezaguna baikara eta industriek oso ondo baloratzen baikaituzte. Horrekin guztiarekin, espero dugu enpresetarako partner gakoa izaten jarraitzea, digitalizazioaren eta beren produktuen babes eta segurtasunaren alde egiten ari direnerako.”.

 

Segurtasun funtzionalean eta zibersegurtasunean dituen ahalmenak uztartuta, IKERLANek segurtasun osoaren kontzeptuarekin egin dezake lan industriako bezeroekin, pertsonen segurtasuna eta sistemen zibersegurtasuna aintzat hartuta. “Segurtasun funtzionalarekin gizakien akatsek edo diseinuko akatsek ekarritako edo estres operazionalak edo ingurumenekoak eragindako hutsegite posibleei erantzuteko diseinatutako produktuak garatu ditzakegu, eta horrela kalte pertsonala saihestu. Zibersegurtasunarekin geure sistemak babestu ditzakegu hirugarrenek nahita egindako ekintzetatik, sistemek gaizki funtzionatzea edo informazio delikatuan sartzea ekiditeko”, azaldu du Salvador Trujillok.

 

Urte batzuk dira IKERLAN euskal industrien sareko enpresarik garrantzitsuenekin elkarlanean ari dela aplikazio sentikorreetarako segurtasun handiko produktu eta sistema elektronikoak garatzen. Enpresa horietako batzuk dira CAF, ORONA eta FAGOR Taldea, besteak beste.

 

Baliabideak eta aliantzak

Gaur egun IKERLANek 42 ikertzaile ditu industriako zibersegurtasuneko bi espezializazio taldetan antolatuta, sistema elektroniko txertatuen eta IoT (Internet of Things) plataforma digitalerako duten konexioen garapenaren ikuspuntutik. Hainbat enpresarekiko transferentzia proiektuez gain, IKERLAN hainbat ikerketa proiektutan parte hartzen ari da Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK programan eta estatu mailako CERVERA programan.

 

Nazioartean, zentroa hamabi ikerketa proiektu europar baino gehiagotan parte hartzen ari da, H2020 programan. Proiektu horietan hainbat teknologia lantzen ditu, hala nola, gako publikoko azpiegituren bitartez (PKI) gailuetako identitatea kudeatzeko teknologiak, blockchain bitartez trazabilitatea kudeatzekoak, end-to-end zibersegurtasuna, produktua ziurtatzeko araudiak, etab.

 

IKERLANek zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategi bat dauka punta-puntako ekipamenduarekin, zeinarekin test teknika bat baino gehiago konbinatu daitezkeen produktu baten zibersegurtasun baldintzak oso-osorik baliozkotzeko. Laborategia funtsezko aktiboa da IKERLANek produktu ziurtagarriak garatzeko duen ahalmena osatzeko; horrela erakundean bertan eduki ditzakegu-eta horretarako behar diren baliabide tekniko guztiak. BCSCk koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen zibersegurtasuneko nodoaren zatia da laborategi hori, eta inguruko enpresen eskura dago, IKERLANekin modu aktiboan elkarlanean aritu zein ez.

 

Aliantza estrategikoei dagokienez, tokiko eremuan, zentroa Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko kidea da bere sorreratik, eta sortu berri den CYBASQUE klusterrarekin eta INCIBErekin ere ari da elkarlanean, bai beste sektore batzuetako klusterrik garrantzitsuenekin batera ere, esaterako GAIArekin eta AFMrekin.

 

Nazioartean, IKERLAN erreferentziako zentroekin ari da elkarlanean, esaterako Radboudeko Unibertsitatearekin edo RISCURE enpresa holandarrarekin.

 

IKERLANi buruz

IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak