Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
29 apirila, 2019

100 organizaziotik gora jaso dira Euskadiko zibersegurtasuneko katalogoan

Erabiltzaileek modu errazean bila ditzakete Euskadiko zibersegurtasunaren esparruko enpresa eta irtenbideak

Katalogoan mota desberdinetako organizazioak jasotzen dira, hala nola fabrikatzaileak, handizkariak / banatzaileak, integratzaileak / aholkulariak, etab.

 

Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) atal berri bat abiatu du bere webgunean, Zibersegurtasunaren katalogoa, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren osagarri gisa jaio dena. Liburu Zuria 2018ko amaieran argitaratu zen eta zibersegurtasunaren esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten 100 organizaziotik gora jasotzen ditu, esparruko etorkizuneko aukerak aurkeztearekin batera.

 

Katalogoak erabiltzaile eta enpresei produktu eta zerbitzuen bilaketa erraztea du xede. Horretarako, enpresen bilatzaile bat eta zibersegurtasunaren esparruko berariazko irtenbideen bilatzaile bat dauzka.

 

Lehen bilatzailean beren beharretara hoberen doitzen diren organizazioak bilatu ahal izango dituzte erabiltzaileek, enpresa mota, eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen kategoria eta gertutasuna bezalako irizpideak oinarri hartuta. Irtenbideen bilatzailean testu librean bila daiteke, edo baita irtenbide motaren eta produktu eta/edo zerbitzu zehatzen tipologiaren arabera.

 

Katalogoan sartutako organizazio bakoitzetik, gainera, organizazio mota edo profilaren taxonomia desberdinetan oinarritutako klasifikazioa ikus daiteke, edo eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen zerrenda eta horien deskribapena. Hori horrela, zibersegurtasunaren merkatuan dauden irtenbideak sakon ezagutzeko aukera ematen da.

  • Organizazio mota: fabrikatzailea, handizkaria / banatzailea, integratzailea / aholkularia, administrazio publikoa, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroa, etab.
  • Organizazioaren profila: startup, mikroenpresa, enpresa ertain edo txikia edo enpresa handia.
  • Produktuen kategoria: iruzurren aurkakoak, antimalware, informazio-ihesaren prebentzioa, komunikazioen babesa, etab.
  • Zerbitzuen kategoria: intzidentzien kudeaketa, prestakuntza eta kontzientziazioa, irtenbideen ezarpena, etab.

 

Esteka honetan deskarga daiteke erabilitako taxonomiaren kopia bat. Gainera, harremanetan jartzeko bideak (helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta webgunea) eta Euskadiko 3 lurralde historikoetako bulegoen kokapena ere jasotzen dira.

 

Liburu Zurian eta katalogoan zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren egoera orokorraren lehen irudi bat ikus daiteke. Zibersegurtasunaren esparruan lanean ari diren eta katalogoan agertzen ez diren baina agertu nahi duten organizazioek info@bcsc.eus helbidera idatz dezakete, katalogoan sartzeko eskaera egiteko.

 

BCSCren webgunean baliabide osagarriak ere aurki daitezke, hala nola gida, ikerketa eta txostenak, hilero jasotzen diren abisu teknikoen buletinak, SCI buletinak eta infografiak, aholku eta jardun-pautekin, euskal gizartean zibersegurtasuneko neurrien ezarpena sustatzeko helburuarekin, gure gizartearen heldutasun maila areagotu eta jendarte seguruago bilakatzeko.

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?