Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 maiatza, 2021
Tapia: “Euskadi herri erakargarria da industriari dagokionez, eta pandemian ere hala erakutsi da, inbertsioek ez baitute etenik izan”

Industria Abagunearen Behatokian ordezkatuta dauden kolektiboen %80k diote Euskadin inbertitzen eta hazten jarraituko dutela

 

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuneko hainbat alderdi aztertu ditu elkarrizketan

Besteak beste, Euskadi industria-inbertsioetarako herrialde erakargarria dela azpimarratu du, izan ere pandemian ez dute etenik izan. Horren erakusgarri dira honako datu hauek:

 

  • Industria Abagunearen Behatokian ordezkatuta dauden kolektiboen %80k diote Euskadin inbertitzen eta hazten jarraituko dutela.

Gure parke teknologikoak beren ahalmenaren %90ean daude, eta dagoeneko handitu behar ditugu. Poligono berriak martxan jarri behar izan ditugu, Bergara edo Eskuzaitzeta adibidez.

Daukagun egoera latz honetan, adibide positiboak daude. Sidenor, esate baterako, digitalizazioan inbertsioak egiten ari da; Bayern bezalako enpresak Euskadira datoz erakargarria delako, Viralgen eskuratu dute, Bizkaian ezarri da eta aktibitatea handitu du.

  • Duela gutxi, data center bat Arasurren ezarri da.
  • Hartzekodunen konkurtsora joan ziren enpresak badaude inbertsiogileei esker berriz martxan jarri direnak, adibidez Tuesta.
    – Otuak, birziklapen industrialaren ikuspuntutik, inbertsio berriak iragarri ditu

Maroto ministroarekin eta Garamendirekin bilerak:

Atzo Maroto ministroarekin izandako bileran, eta gero Garamendirekin izandakoan, Europako funtseei buruz hitz egin genuen. Egoera anbibalentea dago, alde batetik, Europak estatuetan jarri du funts horien banaketa, baina, bestetik, funts horiek aktibatzeko orduan eskualdeek duten zeregina azpimarratu du.

Adierazi dugu zeregin aktiboagoa behar dugula PERTES delako horietan, eta ministroak aitortu zuen interesgarria dela autonomia erkidegoek presentzia handiagoa izango duten gobernantza izatea, errealitatetik gertuago gaudelako. Ea hori horrela den, eta ikusiko dugu nola egituratzen diren funts horiek.

Corrugadosen irekitzea:

Enpresak lantegia berriro ireki nahi duela frogatzen duen idatzizko dokumentazio nahikoa badago. Enpresa-proiektu bat da, pribatua, eta administrazioei kontsulta egin diegu. Gure lana egindako kontsultei erantzuten saiatzea da. Eusko Jaurlaritzak idatziz erantzun zuen, enpresaren irekierarako ingumen-betekizunak azalduz. Jarrera argi dago, ez da erakundeen arteko eztabaida, ezta alderdien arteko borroka ere; mahai gainean proiektu bat dagoela da kontua, enpresak berak atzo esan zuen bideragarria dela, eta erantzun egin behar diogu.

Administrazioek proiektuak sakon aztertu behar ditugu, eta zailtasunak saihestu eta konponbideak bilatu. Uste dugu administratiboki posible dela oraindik egungo kokalekuan irekitzea. Corrugados proiektua ez dago oraindik galduta.

 

Basque Industry 4.0 28 iraila, 2021
Titanium, industria konektatu eta segurua lortzeko estrategia eta teknologia

Titanium Industrial Security enpresak, 2016. urteaz geroztik, Industria 4.0, Smart Factory eta IIoT...Leer más

Basque Industry 4.0 27 iraila, 2021
Dibulitoon Studio, enpresentzat bideratutako 3Dko bideoak eta errealitate birtuala

Dibulitoon Studio euskal enpresa animazioan espezializatutako ikus-entzunezko produkzioetan...Leer más

Basque Industry 4.0 24 iraila, 2021
80 herrialdetako baino gehiagoko 772 startupek izena eman dute BIND 4.0ren seigarren edizioan

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak seigarren edizioaren deialdia itxi...Leer más

Haizetek sendotzen ari da iragazte-sistema industrialen espezialista bezala

  David Pérez de Burgosen istorioa inoren konturako beste hainbat profesionalen bezalakoa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?