Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Nazioartekotzea Alemania Energia Erresuma Batua Errusia Europa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Gestamp eta Tecnalia saritu dituzte Europan, 4.0 industrian efizientzia energetikoa hobetzeko garatu duten adimen artifizialeko sistemagatik

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak.

Euskal Herriko teknologia izan da irabazle “Adimen artifizialaren 4.0 industriako erabilerarik onena” kategorian, industriaren eraldaketa sustatzen duelako digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez.

 

Tecnalia ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa eta Gestamp enpresa aintzatetsi dituzte Europan, 4.0 industriako ekoizpen-prozesuetan hobekuntza energetikoak diagnostikatzeko garatu duten sistema adimendunagatik. DatSci Awards sariketa Big Data Value Association elkarteak sustatzen du, eta alor hauetako Europako ekimen onenak saritzen dituzte, urtero: big data, datu-tratamendua eta adimen artifiziala, eta haiek industrian eta gizartean duten erabilera.

 

Hilabete honetan argitaratu dituzte azken urteko ekimenik onenak, eta EAEko teknologia izan da irabazle “Adimen artifizialaren 4.0 industriako erabilerarik onena” kategorian. Kategoria horretan, ospe eta esperientzia handiko erakundeak izan dituzte lehiakide Tecnaliak eta Gestampek, hala nola Accenture eta Telekom Innovation Laboratories.

 

Teknologiak NAIA I4.0 (Neurtu eta Aditu Industrian Aurrezteko) izena du, eta industria-instalazioetan efizientzia energetikoaren gabeziak diagnostikatzeko sistema adimendun bat da. Tecnaliak eta Gestampek garatu dute elkarrekin, eta 2018an ontzat eman zuten Gestampen instalazioetan. SPRIren laguntza izan du, Hazitek programaren bidez. NAIA I4.0 sistemak fabrikazio-industriaren eraldaketa sustatzen du, digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez. Gaur egun, produktuaren garapen- eta industrializazio-fasean dago.

 

Datu-analisiko teknikak aplikatzen ditu, sistemak askotariko datu historikoen multzo batetik ikas dezan: elektrizitatearen, gasaren eta aire konprimatuaren kontsumoak, zenbait mailatan neurtuak —fabrika, prozesua, makina— eta energia-kontsumoaren eta fabrikako ekoizpenaren arteko kausalitate-erlazioa. NAIA I4.0 sistemak fabrikako kudeatzaileari laguntzen dio prozesuko kontsumoak ulertzen eta fabrika eraginkortasunez kudeatzen, dirutan asko aurreztuta, ekoizpenari kalterik egin gabe.

 

Sari honekin, Gestampek eta Tecnaliak digitalizazioaren alorrean egindako ibilbidea aintzatesten da. Izan ere, Europako DatSci sariak alor horretako saririk ospetsuenak dira. Sariak datuen zientziaren alorreko I+G+B industrian erabiltzea aintzatesten du, baita zientziak eta Europako ikertzaileek enpresetan eta gizartean duten eragina ere.

 

Gestampi buruz

Gestamp Espainiako enpresa multinazional bat da, automobil-fabrikatzaile nagusientzat goi-ingeniaritzako osagai metalikoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen espezializatua. Diseinu berritzaileko produktuak garatzen ditu, ibilgailuak gero eta seguruagoak eta arinagoak izan daitezen, eta, hala, hobeak izan daitezen energia-kontsumoari eta ingurumen-eraginari dagokienez. Karrozeria, txasis eta mekanismoen alorreko produktuak egiten dituzte.

Konpainiak 100 industria-instalazio baino gehiago (beste 2 eraikitzen ari da) eta 13 I+Gko zentro dauzka 22 herrialdetan, eta 43.000 langile baino gehiago, mundu osoan. 2018an 8.548 milioi euro fakturatu zituen. Gestampek Espainiako etengabeko merkatuan kotizatzen du GEST burtsa-sinboloarekin.

 

TECNALIAri buruz

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak