Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez, irailaren 6ra arte luzatu du Basque Industry 4.0 programako laguntzak eskatzeko epea. Joan den maiatzean abiarazitako programa horren helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela eta izen bereko estrategiaren barruan kokatzen da. Basque Industry 4.0 estrategia Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.
“Basque Industry 4.0 programak babesa ematen die “teknologia hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.
Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: zibersegurtasuna, cloud computing-a, big data, robotika, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen diseinua eta fabrikazio gehigarria. Horrez gain, laguntzak jasoko dituzte Basque Digital Innovation Hub espazioko azpiegiturak erabiliko dituzten proiektuek, zehazki, robotika malgua, fabrikazio gehigarria eta zibersegurtasun industriala lantzen dituztenek.
Basque Industry 4.0 programak 1,92 milioi euroko laguntzak onartu zituen 2017an, eta horien bitartez babesa eman die manufakturako enpresa industrialetara teknologia transferitzeko 28 proiekturi.
Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira. Informazio gehiago 902702142 telefonoan
Juniper Research aholkularitza-enpresak egindako ikerketa baten arabera, 2025ean IoT industrialaren...Leer más
PartekatuZibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) 2025. urtera arteko plan estrategiko bat egin du,...Leer más
PartekatuHerrekor ingeniaritza-enpresa familiarrak Gipuzkoako Astigarragan du egoitza 1978tik. Urte hartan...Leer más
Partekatu1998az geroztik, Bereikerrek automatizazio-soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bezeroei...Leer más
PartekatuKonektagarritasunarekin eta datu-transmisioarekin lotutako teknologiek gero eta garrantzi handiagoa...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?