Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2020 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Nazioarteko irekiera eta enpresentzako erreferentea

200 enpresa baino gehiagok parte hartu dute industriako zibersegurtasun programan

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bere bigarren jarduera-urtearen balantzea argitaratu du, non aipatzen baita, besteak beste, nolako lana egiten den Euskadi ezagunagoa izan dadin nazioartean. 2019a amaitzerako, Euskadiko Zibersegurtasun zentroak CERT (Computer Emergency Response Team) zentro baimendu izatea lortu zuen.

SPRI Taldeak Zibersegurtasun zentroaren bitartez egin dituen ekintzen artean aipatzekoak dira ekitaldi honetan 219 kontzientziazio-jardunaldi bultzatu direla eta BDIHren zibersegurtasun-guneko cyber range delakoaren operatiba handitu dela. BDIH punta-puntako azpiegitura bat da, zeinak gaikuntza ematen dien profesionalei, simulazio-ariketen eta defentsa eta erasorako taktikei buruzko entrenamenduen bidez.

2019an, zentroak lanean jarraitu du, tokian tokiko, Estatuko zein nazioarteko eragileekin lankidetzan eta haiekin koordinaturik, Euskadi zibermehatxuetatik babestu eta zibersegurtasunaren euskal ekosistema sustatzeko eta, bide horretatik, ideiak, talentua eta inbertsioa erakartzeko.

Zibersegurtasun Industrialeko Dirulaguntza Programaren bigarren edizioari dagokionez, 200dik gora enpresak parte hartu dute deialdian, 2018ko lehen deialdiko emaitzak bikoiztu direlarik. Esteka honetan duzu 2019ko urteko jarduera-txostena, zentroak garatutako jarduera guztiak laburbiltzen dituena

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak