Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 ekaina, 2020
Industrian adituak, influencerrak, inbertitzaileak eta berritzaileak uztailaren 3an izango dira BIND 4.0ko Demo Day birtualean. Galdu behar al duzu?

Online ekitaldi aitzindari honek industria-konpainia, ekintzaile, inbertitzaile eta teknologian adituei bide emango die BIND 4.0 azelerazio-programaren laugarren edizioan parte hartuko duten startupek eta 52 enpresa partnerrek garatutako proiektuak ezagutzeko. Ezagutu haien soluzio abangoardistak eta erabilera-kasuak, industriaren, osasungintzaren, energiaren eta elikaduraren eragile nagusiei aplikatuta

KEYNOTE SESSION MARTIN VARSAVSKY

Normaltasun berriaren erronkak eta enpresen eta startupen arteko elkarlanerako gakoak, merkatuan benetako inpaktua sortzeko

Guretzat ohore handia da nazioartean ekintzaile eta inbertitzaile ospetsua den Martin Varsavsky txostengile nagusi gisa izatea. Varsavskyk zortzi konpainia sortzen parte hartu du, besteak beste, Jazztel, Viatel, Ya.com, Fon, Goggo Network, Overture Life eta Eolia Renovables, eta 30 urtetik gorako esperientzia du ekintzaile eta inbertitzaile moduan

STREAMING BIDEZKO MAHAI-INGURUA

Zerk funtzionatzen du eta zerk ez enpresen eta startupen arteko elkarlanean? Hainbat ikuspegitatik arrakasta lortzeko gakoak eta gomendioak

Lehenengo ekitaldi birtual hori zuzenean transmititzen den bitartean, erabiltzaileek mahai-inguru batean egoteko aukera izango dute. Mahai-inguru horretan elkartuko dira Coca-Cola European Partners, Mercedes-Benz eta Unilever konpainietako ordezkariak, baita BIND 4.0 Open Cloud Factory-ren startupekoak ere, eta Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Bertan, arrakasta lortzeko industriaren eta startupen arteko euren lankidetza-esperientziak partekatuko dituzte, eta Berrikuntza Irekiaren kontzeptua jorratuko dute.

* Ekitaldi birtualaren zuzeneko saioak ingelesez egingo dira, aldi berean gaztelaniara itzultzeko aukerarekin

ERAKUSKETA BIRTUALA

BIND 4.0 erakusketa birtualeko gunea da merkatuko azken teknologiekin konektatzeko lekurik onena. Sarbide errazeko formatuan —hainbat erakustaldi-bideo emango dira—, startupek merkaturatutako proiektuak ezagutu ahal izango dituzu, eta ikasi nola garatu diren, sektoreko enpresa handiekin elkarlanean aritzeari esker, 4.0 industriako proiektu berritzaileak, BIND 4.0 bizkortze-programaren bidez

Best of BIND 4.0, Virtual Demo Day 2020

Berrikuntza industriala jardunean ikusi nahi baduzu eta 5. edizioan nola parte hartu jakin nahi baduzu, konekta zaitez datorren uztailaren 3an, 12:00etatik 13:00etara. Ez ezazu galdu!

Inbertitzaileak, berritzaileak eta industrian adituak egongo dira Virtual DEMO DAY ekitaldian! Eta zu?

Uztailaren 3an, gainera, BIND 4.0 programarako bosgarren deialdia irekiko dugu, eta mundu osoko publikoari ezagutzera emango diogu zein izango diren eraldaketaren sustatzaile diren enpresa handien erronka berriak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren babesa duen programa honen helburua da BIND 4.0ko enpresa traktoreek deialdi berri honetan hautatutako nazioarteko startupekin lan egitea, industrian berrikuntza bultzatzeko

 

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?