Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 apirila, 2020
Bartzelonako metroak maiatzetik aurrera aireztapen sistema berri bat probatuko du Senerren adimen artifizialeko plataformarekin

Sener_Andenes en el metro de Barcelona

Bartzelonako metroaren 1. linea maiatzean hasiko da aireztapena erregulatzeko sistema berri bat probatzen adimen artifizialari eske, metroaren ingurumen-baldintzak kontrolatzea lortzeko. Plataforma horren sortzailea Sener euskal enpresa da, eta 2020an zehar, Bartzelonako gainerako metro lineetara zabalduko da haren erabilera. 

Sener ingeniaritza eta teknologia euskal taldea, Respira izeneko proiektuan aurrera egiteko Bartzelonako Ferrocarril Metropolità-rekin lankidetzan ari da, lan-hitzarmen baten bidez. Sistema honek erosotasun-indize bat ezartzen du metroa erabiltzen duten pertsonentzat, bai langileentzat, bai erabiltzaileentzat. Erosotasun-indize hori betetzen den hautemateko, plataformak denbora errealean neurtzen ditu ingurumen-baldintzak, hainbat faktore eta aldagairen arabera (tenperatura, hezetasuna, airearen kalitatea, kontsumo elektrikoa, etab.). 

Behin konfort termikoaren indizea betetzen ez duten puntuak detektatuta, plataformak denbora errealean jarduteko eta erabakiak hartzeko aukera emango du, tunelaren batez besteko tenperatura murrizten, airearen kalitatea hobetzen eta konfort termikoa hobetzen laguntzeko. 

Guztira, 500 milioi datu baino gehiago prozesatuko ditu urtero Respirak: “Bere autoikaskuntza prozesuari esker, sistema egokitzeko eta aldez aurretik jarduteko gai izango da”, adierazi du Oscar Julià Senerreko Berrikuntza zuzendariak. 

Trenbide-sarearen aireztapen-sare konplexu eta zabala modu eraginkorragoan erabiltzea da azken helburua, urtero 400 milioi bidaia baino gehiago hartzen baititu. Plataformak haizagailuen funtzionamendua kontrolatzeko eta haien jarduerak geltokietako tenperaturetan duen eragina neurtzeko tresnak dauzka bere barne. Honek mantentze-lanetan lagunduko du, baita kudeaketa-erabakiak hartzerako orduan ere (inbertsioak, etab.). 

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?