Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 urria, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Atelei: 4.0 Industriarako produktu elektronikoen diseinua

Irungo enpresak IoT eta Big Datako plataforma propioa eskaintzen du lan-arriskuen prebentziorako

Irungo enpresak IoT eta Big Datako plataforma propioa eskaintzen du lan-arriskuen prebentziorako

Gartner kontsultoretzaren datuen arabera, aurtengo urte bukaeran, enpresen eta automobilgintzaren arloko Gauzen Internetaren merkatuak 4.800 milioi gailu izango ditu funtzionamenduan mundu osoan. Datuak biltzeko IoTa 4.0 Industriako joera bihurtu da, eta ez dira gutxi horren garrantziaz ohartu diren euskal enpresak. Horien artekoa dugu Atelei Engineering SLU irundarra, bezeroei produktu elektronikoak garatzeko zerbitzuak eta lantegi industrialetako gas eta partikulak monitorizatzeko plataforma propioa eskaintzen dizkiena. Hizketan egon gara Iván Piquer Atelei Engineering SLUko CEOarekin.

 

Noiz eta zergatik sortu zen Atelei?

Atelei 2012an eratu zen. Ni Austriako multinazional bateko I+G arloko zuzendaria nintzen, eta 2011n, krisi betean sartuta, nire abentura martxan jartzea erabaki nuen. Sarrailagintza mekanikoko fabrikatzaileentzako soluzioa edo produktua merkaturatu genuen, izan ere, zaharkitu samar zeuden ‘know-how’ eta I+G departamenturik ezaren ondorioz. Garai hartan aitzindaria izan zen produktua atera genuen, baina ez zuen lortu espero genuen emaitza. Alabaina, beste sektore batzuetan aplikatzeko behar genituen teknologiak eta ezaguerak lortzeko aukera eman zigun. Balizko bezeroei proiektua aurkezten genienean, aintzakotzat jotzen zuten teknologia horien balioa eta beren negozioetan aplikatu nahi zuten. 2014an, sarbideko produktuen garapena gelditu eta gure ingeniaritza-zerbitzua irekitzea erabaki genuen. Horrela, sarrailagintzako OEMa izateari utzi eta produktu elektronikoen enpresa bihurtu ginen.

 

Nolako produktuak garatzen dituzue?

Gure enpresak bi negozio-ildo ditu. Alde batetik, 4.0 Industriari lotutako IoTaren arloko balio erantsi handiko produktu elektronikoak garatzeko zerbitzua eskaintzen diegu bezero batzuei. Ez dugu bakarrik alde elektronikoa lantzen, baizik eta oinarri elektronikoa duen produktuaren garapen osoaz arduratzen gara: zirriborroen diseinua, irismenaren azterketa, diseinu mekanikoa, diseinu elektronikoa, osagaien hautaketa, ‘firmware’-aren garapena edota CE markatzea. Horrekin batera, gure bezeroen fabrikazioa kudeatzen dugu. Produktuen sorkuntza-ziklo osoa estaltzen dugu. Adibidez, laborantza-eremu handiak kudeatzeko sistemak garatzen ditugu, baita Holandako doako zein ordainpeko autobideen ehuneko 60an instalatuta dauden argiteria-sistema adimendunak, elektroestimulaziorako produktu medikoak, oliobideetarako sentsoreak… Gure bezeroentzat giltza eskura garatutako produktuak dira, eta horietatik ateratzen ditugun etekinak geure produktu propioak bultzatzeko erabiltzen ditugu.

 

Zeintzuk dira zuen produktu propio horiek?

Lan-arriskuen prebentziorako plataforma bat sortu dugu, sentsoreei lotutako datuen analitika-sistema batez hornitutakoa, industria-ingurune bateko partikulen eta gasen kontzentrazioa erregistratzeko gaitasuna duena. 4.0 Industria ez da bakarrik ‘data analytics’ egiteko makinak eta produktuak fabrikatzea, baizik eta egungo enpresen ekoizpena ere segurtatu behar du. Guk ez ditugu egungo makinak aldatzen, baizik eta langileei ingurune seguruan lan egiteko aukera bermatzen diegu, produktuaren fabrikazioan sortzen diren partikulen eta gasen kopuruak neurtuz. Gure plataformak bildutako informazioa haririk gabe bidaltzen da, eta horrela, lan-arriskuen arduradunak mailak une oro ikusi eta kontzentrazioak segurtasun-mailaren azpitik daudela egiazta dezake. Zerbitzu hau ‘renting’ teknologikoa deritzon formularen azpian eskaintzen dugu.

 

Zergatik apustu egin duzue ‘renting’ teknologikoaren alde?

Soluzio horiek enpresa guztietara helarazi nahi ditug. Izan ere, konpainia guztiak ez daude prest lan-arriskuen prebentzioaz arduratzeko edo horretan inbertitzeko; horrexegatik sortu dugu ‘renting’ teknologikoaren eredu hau. Enpresek kuota bat ordaintzen dute, eta horren truk, monitorizazio-zerbitzu bat eskaintzen diegu, datuak bistaratzeko plataforma baterako sarbidea dute, eta produktuaren kostuaz, mantenimenduaz eta operatiba guztiaz arduratzen gara. Sistema honen instalazioa oso erraza da, ‘plug-and-play’ gailuez baliatzen baita. Beraz, aski da elikatu eta sarera konektatzea, informazioa biltzen hasteko.

 

Beste bezero batzuentzako produktuak garatzea xede duen negozio-ildora itzuliz, Txina al da oraindik produktu elektronikoak fabrikatzeko lekurik gogokoena?

Gu oso errealistak gara eta Txina ez da egokia mundu guztiarentzat. Abantailak eta desabantailak ditu. Bezero batzuek uste dute Txina panazea dela, askoz ere merkeagoa. Txinan fabrikatzeak duen desabantailarik handienetakoa distantzia da. Kostu operatiboak askoz ere handiagoak dira gure egoitzatik 40 kilometrora dagoen enpresa batean fabrikatuko bagenitu baino. Txinak merkatuko aukera ematen dizu fabrikazio-bolumen handiekin lan egiten baduzu. Mila unitate ateratzeko, hemengo enpresa batekin lan egitearen aldean eskaintzen duen diferentzia oso txikia da. Bestetik, osagai elektronikoen fabrikatzaileek ez dute prezio berean saltzen hemen edo han. Txinan merkeagoa da ordezko osagaiak eskuratzea, baina segurtasun osoz egiaztatu behar duzu ordezko osagai elektroniko hori multinazional aleman batek eskainiko lizukeen berbera ote den.

 

Gauzen Internetari lotutako sistemen ezarpena 4.0 Industriaren arloko joera bihurtu da, eta ondorioz, gero eta gehiago zarete sektore honetan diharduzuen enpresak.

Enpresa askok denetarako sentsoreak ateratzen dituzte. Egia esanda, enpresak datuez bonbardatzeak ez du batere zentzurik. Zentzuzkoena eguneroko jardunean lagunduko dieten datuak eskaintzea da. Hor, garrantzitsua da IoTaren mundua ‘data analytics’ eta Big Datarekin uztartzea. Datu asko izateak ez du ezertarako balio, karpeta edo zerbitzari batean gorde eta aztertzen ez baldin baditugu. Enpresa askok dihardute IoTaren arloan, denetariko sentsoreak sortuz, baina finean ez dute inolako soluziorik eskaintzen informazioa aztertzeko eta bildutako datuei balioa emateko.

Lotutako albisteak

Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak