Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 14 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Alex Arriola: “Ekonomia jasangarri baten oinarria da 4.0 industria guretzat”

Euskadik digitalizazioaren eta zibersegurtasunaren arloan duen balioa aztertu du SPRI taldeko zuzendari nagusiak Basque Industryren bezperan

 

Euskadik digitalizazioaren eta zibersegurtasunaren arloan duen balioa aztertu du SPRI taldeko zuzendari nagusiak Basque Industryren bezperan

 

Seigarren urtez jarraian, Euskadi Europako erreferentea izango da digitalizazioaren eta zibersegurtasunaren arloan, Basque Industry 4.0 antolatuko baita. Datozen azaroaren 20an eta 21ean, Barakaldoko BECen 3.000 enpresa industrial bilduko ditu ia, eta nazioarteko 100 txosten, tailer eta eztabaida eskainiko ditu, baita erakusketa handi bat ere, 4.0 industriari, zibersegurtasunari eta startupei lotutako 170 stand izango dituena.

 

Maila goreneko enpresa topaketa bat, “derrigorrez bete beharrekoa”, SPRI taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolaren hitzetan, zeinean etorkizunari begiratuko baitzaio berriro, euskal industria jardueraren egunerokotasuna gidatzen duten teknologien bitartez. Fabrikazio gehigarritik elkarlaneko robotikaraino, sistema ziberfisikoetatik, errealitate areagotutik, cloud computing-etik, big datatik zein zibersegurtasunetik igarota. “Hitzordu horretan jorratzen dira gure etorkizuna erabakiko duten erabaki eta joera industrialak”, azpimarratu du Arriolak, interesdunei izen emateko helbidea gogoraraziz: www.spri.eus

 

Basque Industry 4.0 inauguratzeko egun batzuk falta direnean, 3.000 lagunek eman dute izena ia. Zerk egiten du erakargarri edizio hau eta nola bultzatuko zenituzke oraindik egin ez dutenak?

 

4.0 industriaz ari gara, eta alor horretan digitalizazioa giltzarria da, funtsezkoa lehiakortasunerako, gure enpresen etorkizunari begira, enpresak handiak izan, ETEak izan, zein mikro-ETEak izan, eta arretarik handiena jarri behar diote, enpresa guztietara iritsiko baita teknologia hori, salbuespenik gabe. Ekitaldia Euskadin eta Europan eremu horretan egiten ari dena ezagutu nahi dutenentzat dago pentsatuta, bai euskal industriarentzat berarentzat, bai Basque Research&Technology Alliance-ko (BRTA) agente teknologikoentzat, bai Bind 4.0 bizkortzaile publiko pribatuan eta zibersegurtasunean parte hartzen duten startupentzat.

Zergatik protagonismo hori ‘ziber’ sektorearentzat?

Iaz zibersegurtasunari lotutako ekitaldi independente bat antolatu zen (Basque Cybersecurity Day), estatuan itxaropen guztiak gainditu zituena, eta urte honetarako gure atzerriko gonbidatuek, europarrek eta iparramerikarrek, batez ere, eta sektoreko potentzia nagusiek, Basque Industry 4.0 biltzarrarekin batera egiteko eskatu digute. Logikoa deritzogu guk, digitalizazioa zibersegurtasunari lotuta baitago. Zenbat eta digitalagoak izan, eta joera geldiezina da hori, handiagoa izango da ziberseguruak izan beharra.

Nola dago kokatuta Euskadi alor horretan?

Europa maila indar itzela daukagu. Erreferentziako hub bat gara gaur egun zibersegurtasunaren alorrean, eta digitalizazioa-segurtasuna binomioa bat bakartzat eta arrakasta eta lehiakortasun eragiletzat jotzen dugulako, gure enpresentzako balio erantsiko faktoretzat. Baina, gainera, eskaintzaren aldetik, enpresa eta zentro ugari dauzkagu zibersegurtasuna negozio eta zerbitzu gisa dutenak eta, beraz, alderdi biak dira oso garrantzitsuak guretzat.

Hori izan da zioa ‘Expo’ eremua handitzea erabakitzeko, sektore hori agerikoago egiteko?

Herrialde aurreratuetako zibersegurtasuneko hogei enpresak baino gehiagok erabaki dute Basque Industry 4.0-The Meeting Point-eko Expo atalean egotea, zenbait estatuk, hala nola Alemaniak, Belgikak, Danimarkak, Finlandiak, Galesek eta Holandak, baita segurtasuneko euskal enpresa nagusiek ere. Talde hori toki onean agertzen ari da nazioarteko testuinguruan.  Gainera, ekitaldia topagunea izango da FIRSTeko kide diren erakundeentzat. Zibersegurtasun arazoei erantzuteko taldeen munduko foroa da FIRST, eta FIRST Bilbao Technical Colloquium burutuko du gurekin, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa (BCSC) kide delako. Foro horretan informazioa ematen da arazoei erantzuteko eta segurtasunerako taldeen jardunari eragiten dioten ahuleziak, gorabeherak, tresnak eta gainerako arazoei buruz.

 

4.0 arloaren jatorrizko eremura itzulita, zure ustez, zein eragin du uneotan Euskadik Europan duen pisua?

 

Oso indartsua da eta esango nuke eskualde mailan erreferente ere bagarela Europan, zio askorengatik, baina, bereziki, dauzkagun eskaintza eta eskariagatik. Ekosistema aparta, teknologia zentroak, enpresa pribatuak, ikastetxeak eta unibertsitateak oinarri dituena, oso lerrokatuta denak kontu horrekin. Beraz, bai, toki oso onean gaude eta pisu garrantzitsua daukagu. BECen egiaztatu ahalko da aipatzen dudan gihar hori.  Eta azpimarratu behar da, halaber, Eusko Jaurlaritzak korronte horretan guztian duen partaidetza, bere ekimenen eta enpresei laguntzeko programen bidez.

Zein da aurten 4.0 industriaren alorrean diseinatu duzuen programaren helburua?

Basque Industry 4.0-n Euskadin 4.0 industrian parte hartzen duten guztiek eztabaidatzen dute, zenbait formatutan, tresna digitalak, elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak aplikatzeko moduari buruz, industria prozesuak optimizatzeko. Fabrikazioaren diseinu, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuari laguntzeko tresna adimentsuak dira. Eta fabrikazio gehigarria, elkarlaneko robotika, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, cloud computing-a, bigdata, errealitate birtuala eta zibersegurtasuna… hartuko dira hizpide bertan.

 

Baina aurtengo edizioaren ardatza 4.0 industria garapen ekonomiko jasangarriaren erreferentzia izatea erabaki da, zein zentzutan?

Ez dago politika industriala baino gizarte politika hoberik, ekonomia produktiboaren motorra baita, aberastasuna, enplegua eta baliabideak sortzen ditu, gizarte politika publikoak hobetzen lagunduz, hala nola hezkuntza, osasuna eta bestelako prestazioak. Enpresetan teknologia berri disruptiboen erabilerak eztabaida zabaldu du, ea zein diren haien ekarpena eta enpleguan, fabrikazio prozesuetan eta, azken finean, gure bizitzetan duten eragina, eta horregatik interesgarria iritzi diogu 4.0 industriaren ikuspegia eta gizarte gaiei eta ondasun komunari dakarkiena aztertzea.

 

Amaitzeko. Zer espero daiteke ‘Expo’ eremu berriaz?

Duela bost urte hasi ginenetik, erakusketa esparru handiagoa eskatu digute enpresek, teknologia zentroek eta startupek. Horregatik, BECeko 2. pabilioia prestatu dugu. 170 stand egongo dira bertan, eta haietan Basque Research&Technology Alliance-ren (BRTA) teknologia zentroak, Basque Digital Innovation HUB-en (BDIH) 4.0 aktiboak, euskal 4.0 industriako puntako enpresak eta BIND 4.0 bizkortzaile publiko-pribatuaren aurtengo eta aurreko ekitaldiko startupak bisitatu ahalko dira.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak